Eibarko Udala

Loiuko aireportura doazen Lurraldebuseko lineak Mugi-sisteman integratuko dira martxoaren 18tik aurrera

2024/03/14
Argazkia: www.mugi.eus
Eibarko Loiurako autobusa hartzen duten erabiltzaileek 1,94 euro ordainduko dituzte Mugirekin; 2, 53 euro Mugi anonimoarekin; eta 7,45 euro Mugi gabe. Datorren astelehenean, hilak 18, billeteak autobusean eskuratu ahal izango dira Mugi-txartelarekin ordainduta.

Loiuko aireportuarekin lotzen diren Lurraldebuseko lineak, 2023an 350.000 erabiltzaileri baino gehiagori zerbitzua eman zietenak, Mugi sisteman integratuko dira datorren martxoaren 18tik aurrera. “Asteazken honetatik aurrera (hilak 13), hala nahi duten erabiltzaileek Mugi txartelarekin erosi ahal izango dituzte hilaren 18rako eta ondorengoetarako billeteak, eta astelehenetik aurrera (hilak 18), Mugi txartelarekin ordaindu ahal izango dute autobusean bertan", adierazi du Azahara Dominguez Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolamenduko diputatuak.

Integrazio honekin erabiltzaileek deskontu handiak izango dituzte billetearen prezioan.  “Donostiatik irteten den pertsona batek, urtarrilean onartutako % 50eko hobariekin, 3,35 euro ordainduko ditu Mugi txartel pertsonalizatuarekin, 4,39 euro Mugi anonimoarekin eta Mugi txartela barik, 12,90 euro; orain 17 euro ordaintzen dira. Bestalde, Zarauztik Bilboko aireportura doazenek 2,51 euro ordainduko dute Mugi txartel pertsonalizatuarekin, 3,28 euro Mugi anonimoarekin eta 9,65 euro Mugi barik; orain 14 euro ordaintzen dira.  Azkenik, Debagoieneko eta Debabarreneko konexioetan 1,94 euro ordainduko dira Mugi pertsonalizatuarekin, 2,53 euro Mugi anonimoarekin eta 7,45 euro Mugi barik; orain 12 euro ordaintzen dira Arrasatetik, 10 euro Bergaratik eta 8 euro Eibartik”, azaldu du diputatu andreak.  

Jon Iraola Eibarko alkatea pozik azaldu da Mugi txartelaren zerbitzu honen integrazioagatik: "Modu honetara, txartel pertsonalizatua erabiltzen duten eibartarrek 1,94 euro ordainduko dute, 2,53 anonimoa erabiltzen badute eta 7,45 Mugi gabe.  Honela, zerbitzua % 80  merkatzen da. Eibarko Udaletik txalotu egiten dugu ekimen hau”.

Azahara Dominguez Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako diputatuaren hitzetan “Donostiatik irteten den pertsona batek, urtarrilean onartutako % 50eko hobariekin 3,35 euro ordainduko ditu Mugi txartel pertsonalizatuarekin, 4,39 euro Mugi anonimoarekin eta 12,90 euro Mugi barik; orain 17 euro ordaintzen dira.  Bestalde, Zarauztik Bilboko aireportura doazenek 2,51 euro ordainduko dute Mugi txartel pertsonalizatuarekin, 3,28 euro Mugi anonimoarekin eta 9,65 euro Mugi barik; orain 14 euro ordaintzen dira.  Azkenik, Debagoieneko eta Debabarreneko konexioetan 1,94 euro ordainduko dira Mugi pertsonalizatuarekin, 2,53 euro Mugi anonimoarekin eta 7,45 euro Mugi barik; orain 12 euro ordaintzen dira Arrasatetik, 10 euro Bergaratik eta 8 euro Eibartik”, azaldu du diputatu andreak.  

Gainera, Loiuko aireporturako autobusa Mugin txertatu ondoren, Lurticket aplikazioa, pandemian zehar abian jarria, bertan behera geratuko da; hortaz, billeteak bakarrik salduko dira takillan, autosalmentako makinen bidez, webgunearen bidez eta ibilgailuan bertan txartelarekin ordainduta.