Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritzak alkateari jakinarazi dio laster hasiko dela ALFA eskola zaharraren eraikina botatzen

ALFAko eskola zaharraren eraikina.

ALFAko eskola zaharraren eraikina.

2021/03/24

Jon Iraola alkateak astelehenean bidalitako idatziaren ondoren, atzo goizean jaso zuen ordezkariaren deia erabakia jakinarazteko. Eskutitzean, Iraola alkateak kezka adierazi zuen eraikinaren “utzikeria eta zikinkeria egoera nabaria” zela eta, bai eta duela hilabete batzuetatik hona izaten ari diren ekintza bandalikoak ere, eta Hezkuntza Sailari neurriak hartzeko eskatu zion.

Eibarko alkateak, Jon Iraolak, atzo goizean jaso zuen Amaia Urzelay  Gipuzkoako Hezkuntzako Lurralde Ordezkariaren deia, eta esan zion Sailak laster botako duela ALFAko eskola zaharraren eraikina.

Elkarrizketa hori izan dute biek, astelehenean, Iraola alkateak Urzelay andreari idazki bat bidali ondoren, non ikastetxetik kanpoko pertsonei ikastetxe zaharrera sartzen ez uzteko eta ingurua txukuntzeko neurriak har zitzan eskatzen zion.

Era berean, alkateak Hezkuntzako ordezkariari jakinarazi zion “Alkatetza honetara gure herriko hezkuntza-esparrutik iritsi den kezka adierazi nahi dizut; nire ustez, Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritzak bere baliabideekin konponbidea eman ahal izango diona." Kontuan hartu behar da Alfako eskola zaharraren inguruan jardunean dauden zenbait ikastetxe daudela gaur egun.

Alkateak azaldu duenez, eraikin hori, Hezkuntzakoa da eta orain dela urte batzuetatik hona ez da ezertarako erabili.

Jon Iraolak gaineratu zuen han gertatzen diren ekintza edo gorabehera batzuen berri "orain dela urtebete baino gehiago sarritan heldu dira Alkatetza honetara, Udaltzaingoaren parteen bidez." Eskutitzarekin batera udaltzainburuaren txostena bidali zion Hezkuntza ordezkariari.

“Hainbesteko alerta sortzen ari den ekintza bandaliko horiek eragindako arazoaz gain” alkateak adierazi zuen ikastetxe zaharraren inguruan lirdinga edo berdin ugari dagoela eta eraikinaren kanpoko hormek pintada asko dituztela, lehenxeago esan bezala,  “utzikeria eta zikinkeria egoera nabarmena adierazten dutenak”, eta, alde horretatik ere, zerbait egitea eskatu zuen.

Eibarko Udalak eraikin hori botatzeko lizentzia eman zion Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari 2020ko urtarrilean.