Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gazteen emantzipazioa errazteko udal programaren barruan, etxebizitza-alokairurako 53 eskarik jaso dituzte diru-laguntzak

2018/12/28

Udalaren diru-laguntzen kopurua 90.883,43 eurokoa izan da guztira; jasotako zenbatekoak urteko 3.000 euro artekoak izan dira gehienez.

Aurten, 53 eskaerak jaso dituzte etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzak, 18 eta 35 urte bitarteko gazteen emantzipazioa errazteko Udal programaren epea amaitu ondoren. Gazte onuradunek jaso dituzten diru-laguntzak urteko 3.000 euro artekoak izan dira, deialdian jasotako baldintzen arabera; alegia, diru-sarreren edo etxebizitzaren alokairuaren prezioaren arabera kopuru bat edo beste jasoko dute. Udalak guztira 90.883,43 euro jarri ditu.

Udalaren laguntza ez da berdina kasu guztietan eta aldatu egiten da gazte onuradunen diru-sarreren arabera: diruz lagunduko den gutxieneko kopurua alokairuaren % 10 izango da, eta, gehienekoa, % 50, baina azken hori ezingo da izan 550 euro/hileko baino altuagoa. Gainera, gazte batek pisu bat errentan berak bakarrik har badezake ere, hainbat eskaritan alokairua pertsona batzuen artean egin dute. Aurtengo deialdian onartutako aldaketa batek zehazten du inolaz ere ezingo dela 250 euro baino gehiago jaso hileko, hau da, 3.000 euro urteko.

Diru-laguntza hauek bi helburu dituzte. Batetik, hutsik dauden etxebizitzak alokairuko merkatuan jartzea eta, bestetik, gazteen emantzipazioa erraztea.

Diru-laguntza hau jasotzeko, hainbat baldintza bete behar dira. Lehenik, alokatutako etxebizitzan bizi diren elkarbizitza-unitateko kide guztiak 18 eta 35 urte bitartekoak izan behar dira, mendekoak diren adingabeak izan ezik; halaber, elkarbizitza-unitateko kideek ezingo dute izan etxebizitzarik jabetzan, ezta azalera-eskubiderik edo gozamen-eskubiderik ere. Puntu horretan, salbuespena izango dira banandutako/dibortziatutako pertsonak, genero-biolentziaren biktimak, edo etxebizitzaren jabetza soila dutenak, haren gaineko erabilera edo gozamena beste pertsona bati dagokiolako.

Elkarbizitza-unitateko kide batek Eibarko udalerrian erroldatuta egon behar izan du etenik gabe, gutxienez, bi urtez deialdi hau argitaratu den unera arte, edo gutxienez bost urtez azken hamar urte hauetan.

Elkarbizitza-unitatearen diru-sarrerek urteko 25.000 euro gordin baino txikiagoak izan behar dute (kide bakar batek osatutako elkarbizitza-unitateen kasuan) eta 39.000 euro gordin baino txikiagoak (bi kide edo gehiago badira).  Banandutako edo dibortziatutako pertsonen kasuan, diru-sarrera guztien zenbatekoa kalkulatzean kendu beharrekoak izango dira umeentzako mantendu-pentsioari eta hileroko hipoteka kuotei dagozkien zenbatekoak.

Diru-laguntza hau jasotzeko beste baldintza batzuk honako hauek dira: elkarbizitza-unitateko inork ez du izan behar lehen edo bigarren mailako odol-ahaidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezko loturarik errentatzailearekin; elkarbizi tza-unitateko kide guztiek alokairu-eskatzaile moduan izena emana izan behar dute, edo, izena emateko eskaera egina izan behar dute, Etxebideko etxebizitza eskatzaileen erregistro ofizialean; elkarbizitza-unitateko kideetako inork ez du jaso behar etxebizi tzarako diru-laguntza osagarria, ezta antzeko beste diru-laguntzarik; edo kontratua elkarbizitza-unitateko kide guztien izenean egongo da, haiek familia-unitatea osatzen ez badute

Ez da diru-laguntzarik emango errenta-kontratua 2016ko urtarrilaren 1ekoa baino lehenagokoa bada; errentan hartutako etxebizitza ezin izango da sustapen publikoko babes ofizialekoa izan, edo ezin izango da atxikia izan, ez etxebizitza hutsak mobilizatzeko programei (Bizigune), ez etxebizitza libreak alokatzeko merkatuan bitartekotza egitekoei (ASAP edo antze koak); halaber, ez da laguntzarik emango alokairu-errentak deialdian adierazitakoa baino altuagoak badira; edo errenta-kontratuaren iraupena urtebetetik beherakoa bada.

Diru-laguntzaren zenbatekoa tarte-sistema baten bidez ezartzen da, eskatzaileek justifikatutako urteko diru-sarreren arabera, eta tarte bakoitzari portzentaje bat dagokio: urteko 0 - 9.000 euro gordin artean, errentaren %50 lagunduko da diruz; urteko 9.001-18.000 euro gordin artean, errentaren %40; urteko 18.001-25.000 euro gordin artean, errentaren % 30; eta urteko 25.001-39.000 euro gordin artean, errentaren % 20.