Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Errebaleko parte hartze prozesuaren 2. fasea

2013/06/27

Uztailaren 2, 3 eta 4ean Errebaleko parte hartze prozesuari jarraipena ematen dioten diagnostiko tailerrak burutuko dira.

Eibarko hainbat giza agenteekin egindako elkarrizketa eta eztabaida taldeen faseari jarraipena emanik uztaileko lehen egunetan Errebaleko parte hartze prozesuak aurrera egingo du diagnostiko tailerren bitartez.

Tailerrak uztailaren 2tik 4ra burutuko dira udaletxean, arratsaldeko 19etatik 21etara. Aurretik kontaktatutako giza agente berdinekin lan egiten ari da, baino tailerretarako deialdia bertan parte hartu nahi duen edozein herritarrentzat irekita dago, beti ere jende kopuru maximora ailegatu bitartean.

Diagnostiko tailerretan aplikatuko diren teknikak ondokoak izango dira:

  • Espazioen katalogoa: errepresentazio grafikoko teknika dugu hau, zeinaren bitartez proiektu baterako garrantzitsuak diren espazioak lokalizatzen diren. Gustoko ditugun eta ez ditugun gauzen katalogoa definitzeko asmoz lokalizatutako espazio hauen balorazioa ere egingo da. Lokalizatuko diren espazioak: parkeak eta gune berdeak, espazio publikoak eta plazak, ekimapenduak, gune komertzialak, kaleak... Lan esparrua Untzaga plaza eta Urkizu plaza bitartekoa izanik talde bakoitzak espazio mota bat landuko du. Hauen balorazioa espazioaren pertzepzioan eragina izan dezaketen edozein ezaugarriren arabera egingo da (tamainua, bizitza, programazioa, eskaintza, irisgarritasuna, altzariak, diseinua, atentzioa, lokalizazioa,…).
  • Infomaps: eskala ezberdinetan landutako errepresentazio grafikoko teknika honen bitartez aldez aurretik definitutako aldagaien araberako informazioa lortu nahi da, bukaerako diseinuaren egokitasunerako lagungarria izango dena. Kasu honetan bi eskala ezberdin landuko dira: esparru orokorra (Untzagatik Urkizura) eta esparru hurbila (orubea eta hau definitzen duten inguruko kaleak). Esparru orokorreko eskalan erlazio positibo eta negatiboen inguruko informazioa lortuko da (konexioak, mugikortasuna, irisgarritasuna, trafikoa,…) eta esparru hurbilan aldiz erabileren lokalizazioak eta puntu klabeak definituko dira. Informazio guztia tailerrean definituko den kolore kode baten bitartez irudikatuko da mapan.
  • Ondorio amankomunak: teknika honen bitartez talde bakoitzeko ordezkariek egindako lanaren emaitzak aurkeztuko dituzte. Emaitza hauek denen artean eztabaidatu eta osatzen dira mapa orokor eta amankomun bat eginaz.

 

Orain arte eskuratutako informazioaren ausnarketaren ondorio gisa parte hartze prozesuaz arduratzen ari den talde teknikoa diagnostiko informearen erredakzio lanetan diardu. Informe hau orain burutuko den diagnostiko tailerraren bitartez osatuko da. Jasotako lehen iritzien arabera argi ikusten da Errebaleko orubeak aktibitate sozio-kulturalak jasotzeko duen potentzialitatea, nahiz bere ingurua balorean jarriko duen aktibitate ekonomikoaren beharra.

Tailerretan parte hartzeko: errebal2013@gmail.com