Eibarko Udala

2025eko Euskaraldiko laburpen bideoa

2025/05/30
Eibarko Euskaraldiko laburpen-bideoaren portadako irudia.

Aurtengo edizioan 1524 norbanakok eta 68 entitatek eman dute izena Eibarren.

Pasa den igandean (maiatzaren 25ean) amaitu zen 2025eko Euskaraldia. Hilaren 15ean hasi eta 11 egunez milaka herritar aritu dira Euskal Herri osoan beren hizkuntza ohiturak aldatzen eta euskarari bultzada ematen.

Urtero bezala, Eibartarrek txapa jantzi eta ariketa sozial kolektiboan parte hartzeko aukera izan dute. Euskaraldiaren 4. edizio honetan 1524 norbanakok eta 68 entitatek eman dute izena Eibarren.

Ariketaren 11 egunez gain, Eibarren Akebaik hainbat ekintza eta egitasmo antolatu ditu Euskaraldia girotzeko eta aditzera emateko. Horiek guztiak bilduta gera daitezen, Eibarko 2025eko Euskaraldiaren laburpen-bideo bat argitaratu dute. Bideoa Youtuben eta Instagramen dago ikusgai.

 

Euskaraldiko antolakuntza orokorretik aipatu dute ariketaren 11 egunak amaitu badira ere, orain urteko egun guztietan Euskaraldian hartutako jarrera eta ohiturak mantentzea dagokiela partaide guztiei.

Mezu hau zabaldu dute euren sare sozialetan: