Eibarko Udala

Euskeriaren biharraz herri batzarrak Markeskuan

2026/09/14
Gogoeta-saioak iragartzeko kartela

2016-2025 urteetako Euskararen Plan Estrategikoak egin du bere bidea, eta ebaluazio prozesua eginda, datozen 10 urteetarako Plan Estrategiko berria egiteko ordua da. 2026-2035 aldirako Plan Estrategikoa prestatzeko irailaren 22, urriaren 6 eta 20an egingo dira hiru saio ireki.

Bixarko euskara, euskararen aldeko biharra, euskararen beharra biharko Eibarren…hiru adiera horiek batuta egongo dira AKEBAI plataformak deitu dituen EUSKERAREN BIHARRA gogoeta saioetan. Arratsaldeko 18:00etan izango dira hirurak Markeskuan eta ordu eta erdi iraungo du bakoitzak. Horra saio bakoitzean landuko diren gaiak:

 

  • 1. Saioa: aurreko planaren balorazioa oinarri hartuta elkar-jartze bat egingo dugu.
  • 2. Saioa: AROAren aurkezpena egingo da, hurrengo planak izango duen egitura ezagutu, eta lehentasunen inguruan hausnartzeko.
  • 3. Saioa: diagnostikoan jaso diren indargune, zer-hobetu eta ekarpenak kontuan hartuta, lan-ildoen eta antolaketaren inguruan arituko gara.

Ahize-AEK-k dinamizatuko ditu saio partehartzaileak. Ondoko esteka edota QR kodean eman liteke izena. Horrek erraztuko du antolaketa egokia.