Eibarko Udalak adierazpen bat onartu du Lesbos uhartean lanean ari diren Zaporeak GKE-ko kide batzuek jasandako erasoa dela-eta
Gaur goizean egindako Bozeramaileen Batzordeak aho batez onartu du Adierazpen Instituzional bat, astelehenean Greziako Lesbos uhartean errefuxiatuen alde lanean ari diren Zaporeak GKEko hainbat kidek talde faxista baten eskutik jasan zuten erasoaren harira.
Testuak honela dio:
1.- Faxista taldeek erasoa egin dute Zaporeak Gobernuz Kanpoko Erakundeko boluntarioen contra. Eibarko Udalak erabateko irmotasunez gaitzesten du egindako erasoa.
2.- Eibarko Udalak babesa eta elkartasuna adierazi nahi die Lesbos uhartean erasoa jasandako herritarrei, eta Grezian errefuxiatuen alde lanean ari diren Gobernuz Kanpoko Erakundeetako kideei, bereziki Zaporeakekoei.
3.- Eibarko Udalak faxismoaren eta arrazakeriaren kontrako bere konpromisoa berresten du. Ildo honetan, babesa adierazten die faxismoaren, xenofobiaren eta bestelako intolerantzia moduen aurka borrokatzen duten gizarte zibileko kolektibo eta erakundeei.
4.- Eibarko Udalak asilo politika berri bat eskatzen dio Europa Batasunari, giza eskubideetan, justizian eta elkartasunean oinarritua, eta horretarako, neurri eraginkor eta koherenteak har ditzala.
5.- Eibarko Udalak bat egiten du Zaporeak proiektuarentzat Eibarren egingo den erronka solidarioarekin, eta eibartarrei dei egiten die datozen egunotan erronka horretan parte har dezaten.
Testua Eibarko EAJ-PNV udal taldeak proposatu du eta Udaleko ordezkari guztien baiezkoa jaso du.