Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Udalak 50 plaza baino gehiago finkatuko ditu, enplegua egonkortzeko ezohiko deialdiaren bidez

Eibarko Udala.

Eibarko Udala.

2023/06/15

Eskainitako 52 plazetatik 49 lehiaketa irekiaren bidez beteko dira eta beste 3 lehiaketa-oposizio bidez. Lehen fase batean, 5 hautaketa-prozesu jarriko dira abian, eta haietarako eskaera-epea gaur, ekainak 15, hasi eta uztailaren 12an amaituko da. Prozesuei buruzko informazioa www.eibar.eus udal-webguneko “Enplegu-eskaintzak” sekzioaren “Egonkortze-prozesuak” atalean egongo da eskuragarri.

Eibarko Udalak, datozen hilabeteetan eta 2024. urtera arte, iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko ezohiko hainbat deialdi egingo ditu, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietan oinarrituta.

Egonkortze-prozesuen oinarriak 2022ko abenduaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren 246. zenbakian eta 2022ko abenduaren 30eko 247. zenbakian argitaratu ziren. Bestalde, dagoeneko desagertuta dagoen eta 2023ko urtarrilaren 1etik Eibarko Udalaren parte den Kirol Patronatuari buruzko lan-eskaintza publikoaren oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren 2022ko abenduaren 21eko 240 zenbakian. Orduz geroztik, akatsak zuzentzeko hainbat iragarki argitaratu dira prozesu hauei buruzkoak.

Hautaketa-prozesuak lehiaketa irekiaren sistemaren bidez egingo dira. Merezimenduak baloratu eta 49 plaza behin betiko beteko dira (22 funtzionarioentzat eta 27 lan-kontratuko langileentzat). Bestalde, lehiaketa-oposizio sistemaren bidez bi proba egingo dira, nahitaezkoak eta baztertzaileak, eta 3 plaza beteko dira, horiek ere behin betikoak.

Funtzionarioei dagokienez, lehiaketa-sistemaren bidez honako plaza hauek eskainiko dira: Komunikazio eta Gardentasuneko teknikaria, Antolamendu Saileko Berrikuntzako teknikaria, mandataria, Andretxeko dinamizatzailea, Hirigintzako administrari laguntzailea, Aktetako administrari laguntzailea, Portaleko administrari arduraduna, Dibujoko irakaslea, Zerbitzuetako teknikaria, Zerbitzuetako bi administrari laguntzaile, Obra Unitateko teknikaria, Informazio-Izapidetzeko bi laguntzaile, Etxeko Laguntzako administrari laguntzaile bat, bost agente, aholkulari juridiko bat eta administrari bat.

Lan-kontratuko langileei dagokienez, lehiaketa-sistemaren bidez honako plaza hauek beteko dira: bost peoi, desgaitasuna duen peoi bat, hondeamakinako makinista, San Andres ikastetxerako atezain bat, hiru peoi Hilerrirako (bi lanaldiaren % 50ean), Hilerriko arduradun bat, Hizkuntza Musikaleko irakasle bat (lanaldi partziala), Flautako irakasle bat (lanaldi partziala), Biolontxelo irakasle+Orkestra zuzendari bat (lanaldi partziala), Perkusio irakasle bat (lanaldi partziala), Klarinete irakasle bat (lanaldi partziala), Tronpeta irakasle bat (lanaldi partziala), Txistu irakasle bat (lanaldi partziala), Banda irakasle ba (lanaldi partziala) eta Musikoterapia irakasle bat (lanaldi partziala).

Jada deseginda dagoen Udal Patronatuari dagokionez, lehiaketa-sistema bidez, 6 plaza finkatuko dira lan-kontratuko langileentzat: lau atezain, mantentze-arduradun bat eta administrari laguntzaile bat.

Bestalde, lehiaketa-oposizio bidez, honako prozesu hauek egingo dira: Haurtzaro, Familia eta Adikzio Arloetako erdi mailako teknikaria, Ingurumeneko teknikaria, eta Ekonomia Garapen, Enplegu eta Berrikuntza Saileko burutza teknikoa.       

Lehiaketa irekiaren bidez 5 plaza eskatzeko epea zabalik

Lehen fase batean, bost plaza beteko dira lehiaketa irekiaren sistema bidez: Komunikazio eta Gardentasuneko teknikaria (PE0160), Andretxeko dinamizatzailea (PE0161), Dibujo irakaslea (PE0162), Perkusio irakaslea (PE0163) eta Aktetako administrari laguntzailea (PE0167).

Izena emateko epea gaur osteguna, ekainak 15, ireki da eta hautaketa-prozesuetan parte hartzeko interesa dutenek aurkeztu ahalko dute uztailaren 12ra arte (biak barne).

Azpimarratu behar da ezen hautaketa-prozesu hauetatik ez dela lan-poltsarik sortuko.

Udalaren www.eibar.eus webgunean kontsultatu daitezke prozesu bakoitzaren oinarriak eta informazioa, zehazki, “Enplegu-eskaintzak” sekzioaren “Plaza finkoak” blokearen “Egonkortze-prozesuak” atalean.

Deialdiak, lehiaketa-sistemaren bidez: