Eibarko Udala etengabeko apustua egiten ari da herrian babestutako etxebizitza-kopurua handitzeko

Etxebizitza da Eibarko Eibarko Udalaren azken urteotako kezkarik garrantzitsuenetako bat. Horregatik, Udala ahalegin handia egiten ari da —bai ekonomikoa, bai gestio-arlokoa—, Eibarko herritarren eskura dagoen etxebizitza babestua handitzeko.
Hala, epe labur/ertainean hainbat proiektuk ikusiko dute argia gure herrian, eta babestutako 300 etxebizitza berri baino gehiago jarriko dira gure bizilagunen eskura. Hori guztia Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailaren eskutik.
Horren harira, Joan Iraola alkateak zera azpimarratu du: "Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Saila gure proiektuetan inplikatzeko egiten ari garen ahalegina —bai ekonomikoa, gai gestio arlokoa— forma hartzen ari da hainbat proiektutan, zeintzuek gure hiriko etxebizitza babestuen kopurua handitzeko balioko duten; kopuru horren zati handi bat gure gazteen emantzipazioa sustatzera dago bideratuta”.
- Bittor Sarasketako Epaitegi zaharra. Gazteentzako 19 zuzkidura-bizitoki.
- Egazelai. Babes Ofizialeko Etxebizitzak. Udalak egindako gestioek ahalbidetu zuten etxebizitzen sustapen hau martxan jartzea; Eusko Jaurlaritzak aurreikusten du 2026ko 2. hiruhilekorako amaitzea. Eraikitzen ari diren 36 etxebizitzak jada eraikitako 118 etxebizitzei gehitu behar zaizkie.
- Barrena 34, LAPEYRAren eraikina. Udalak eskuratutako eraikin hau aurten lagako zaio Eusko Jaurlaritzari, babestutako etxebizitzak egiteko; horrekin batera, kaleko irisgarritasuna ere hobetuko da.
- AIBE. Antzinako eraikin hau, industria-erabilerakoa, aurten Eusko Jaurlaritzari lagako zaio, gazteentzako zuzkidura-bizitokiak egin ditzan. Ekimena duela hilabete batzuk Eibarren aurkeztutako EUROPAN programaren barruan kokatzen da.
- Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa, Txonta auzoan babestutako 200 etxebizitza Hori bideratu ahal izateko, Udala Plan Nagusian beharrezkoa den egokitzapen puntuala burutzen ari da.
“Lan egiten jarraitzeko konpromiso irmoa dugu, herritarrei bizitoki-soluzioak eskaintze aldera, batik bat gazteenei, haien herrian bertan etxebizitza duina izateko aukera eduki dezaten”, azpimarratu du Jon Iraola alkateak.
Era berean, honela mintzatu da: “Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarako ahalegina giltzarria da horrelako ekimenak gauzatzeko, eta aurrera egiten jarraituko dugu ausardiaz, Eibar herri bizigarriagoa eta eskuragarriagoa izan dadin denontzat”.