Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko udal-webgunera egindako bisita-kopuruak 2022an ere handitzen jarraitu zuen, aurreko urtearekin alderatuta

www.eibar.eus udal webguneko orrialde nagusiaren irudia.

www.eibar.eus udal webguneko orrialde nagusiaren irudia.

2023/01/19

Iaz bisita-kopurua % 0,36 igo zen, eta, guztira, 425.275 saio edo bisita erregistratu ziren, 239.722 erabiltzaile edo bisitari bakarrek eginak. Hala, 1.506 saio gehiago izan ziren 2021arekin alderatuta. Gaztelania da webgunera sartzen diren erabiltzaileen lehen hizkuntza, eta euskara bigarrena. 2022an, berriz ere Eibarko, Bilboko eta Madrilgo erabiltzeak izan ziren bisita gehien egin zituztenak.

Eibarko Udalaren web-orrian (www.eibar.eus)  gora egin zuen apur bat erabiltzaileek 2022an egindako bisiten kopuruak, aurreko ekitaldiarekin alderatuta. Zehazki, % 0,36 igo zen, 2021arekin konparatuz. Guztira, 425.275 bisita edo saio, 239.722 erabiltzaile edo bisitari bakarrek eginak. Datu horiek erakusten dutenez,1.506 bisita gehiago egin ziren aurreko urtearekin alderatuta.   

Bestalde, trafikorik gehien otsailaren 23an egon zen (2.016 bisita) eta maiatzaren 9an, (1.987 saio).

Gaztelania, gehien erabilitako hizkuntza

Beste behin, gaztelania izan zen 2022an gehien erabili zen hizkuntza, erabiltzaileen % 77rekin, eta, ondoren, euskara, % 23rekin.

Bisiten % 84,5 Eibartik kanpokoak

2022an, Espainiak jarraitu zuen bisiten lidergoa izaten (182.858), eta, jarraian, beste honako herrialdeek: AEB (10.729), Mexiko (8.603), Kolonbia (4.861), Argentina (3.730), Peru (3.228), Txile (2.473), Ekuador (2.430), Guatemala (2.107) eta Bolivia (2.058).

Bestalde, Eibar (65.647), Bilbo (36.512), Madril (28.582), Donostia (15.543) eta Bartzelona (14.240) hiriak izan ziren berriz ere Estatu mailan bisiten lidergoa izan zutenak. 

Lortutako datuen arabera, azpimarratu behar da 2022an udal-webgunera egindako bisiten % 15,43 Eibartik egin zirela, eta % 84,57 Euskal Autonomia Erkidegoko, Estatuko eta Amerika kontinenteko beste herrialde batzuetatik.

Kultura, Tramiteak eta Udala dira gehien kontsultatutako atalak

2022an webgunean ikusitako orri-kopurua guztira 1.006.732koa izan zen, eta 2021ean 1.138.114koa.

Orri guztietatik, 777.000tik gora gaztelaniazko hainbat ataletan bisitatu ziren eta 225.000 orritik gora euskarazko ataletan. Gaztelaniaz gehien bisitatutako edukien artean, hauexek dira atal ikusienak: Kultura, Tramiteak eta zerbitzuak, Udala, Albisteak eta Eibar.

Euskarazko edukiei dagokienez, egoera nahiko antzekoa izan zen; gehien ikusitako lehenengo lau atalak ere Kultura, Tramiteak eta zerbitzuak, Udala eta Albisteak izan ziren, eta azken bloke ikusiena Andretxea-Berdintasun Zerbitzuaren mikrositea izan zen. 

Bisita gehiago, gailu mugikorretatik

Bestalde, beste behin, gailu mugikorretatik egindako bisita-kopurua % 60 handiagoa izan zen ordenagailu edo tabletetatik egindakoa baino; ordenagailu batetik, aldiz, erabiltzaileen % 38,39 sartu ziren, eta gainerako % 1,61 tablet batetik.

Sare sozialek ere trafiko handia izan zuten. 2022an webgunean 425.275 saio egin ziren eta haietatik 21.821 sare sozialen bidez. Zehazki, Eibarko Udaleko Facebook orri ofiziala izan zen trafiko gehien izan zuena, guztira, 18.739 bisitarekin; Twitter kontuak 2.697 bisita izan zituen.

Azkenik, 2020ko otsailean “Eibarko Udala” izenarekin sortu zen Udalaren aplikazio mugikorraren deskarga-kopuruari dagokionez, orain arte 1.151 deskarga erregistratu dira Android eta iOS plataformetan.