Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko hogei bat dendek zabor organikorako poltsa biodegradagarriak jasotzeko aukera eskainiko diete bezeroei

Orbea polikiroldegian jarritako makinaren irudia.

2020/04/10

Eibarko Udalarekin koordinazio-lana egin ondoren, Debabarreneko Mankomunitateak poltsa horiekin betetako kutxak banatu dizkie hiriko hainbat elikagai-dendari, alarma-egoerak irauten duen bitartean eibartarrek beren etxeetatik gertuen dauden lekuetan jaso ditzaten. Untzagan dagoen makinak zerbitzua ematen jarraitzen du, eta Orbea kiroldegikoa, orain arte instalazioen barruan zegoena, kanpoaldean jarri da, hura ere erabili ahal izateko.

Debabarreneko Mankomunitateak, Eibarko Udalak eibartarren artean antzemandako beharraren berri eman ondoren, kutxak banatu ditu zabor organikorako poltsa biodegradagarriekin Eibarko hainbat zonaldetako hogei bat elikagai-establezimendutan.

Orain arte, funtzionamenduan zegoen bilketa gune bakarra Untzagan zegoen; izan ere, Orbea kiroldegian zegoen makina instalazioen barruan zegoen eta, itxi ondoren, ezin zen erabili. Hala ere, joan den asteazkenean, apirilaren 8an, kanpoan jartzea erabaki zen, Urkizuko bizilagunek poltsak bertan jaso ahal izateko.

Erabaki hori indartu egin da, atzotik, apirilaren 9tik, poltsa biodegradagarriak dituzten kutxak jarraian zehazten diren 19 dendetan banatu ostean: Vila janari-denda, Urki 11n; Txaltxa Zelai 16an dagoen janari-denda; Mandía fruta-denda, Bista Eder 13an; La Pera fruta-denda, San Kristobal 1ean; Larrañaga harategia, Romualdo Galdos 12an; Bilbeando fruta-denda, Isasi 33an; La Pera fruta-denda, Fermin Calbeton 12an; Artamendi harategia, Bidebarrieta 12an; Oberena harategia Bidebarrieta 20an; Udare fruta-denda, Julian Etxeberria 8an; Izar-Bide denda, Julian Etxeberria 13an; Urkizuko prentsa kioskoa, 6 zenbakian; Mujika harategia, Urkizu 18an; Genoveva arrandegia, Txonta 1ean; Azitain gasolindegia, Barrena 19an; Iñaki Rezola harategia, Ibarkurutze 23an; Villalba supermerkatua, San Juan 9an; Gozoki okindegia, Sostoa 2an; eta Zubizarreta okindegia, Tiburzio Anitua 6an.

Puntu horiei beste batzuk gehituko zaizkie Amaña eta Jardiñeta eremuetan datorren asteartetik aurrera, apirilaren 14tik aurrera.

Egunero irekitzen diren saltoki hauetan poltsak banatzearekin bermatu nahi da alarma-egoerak irauten duen bitartean eibartarrek poltsak jaso ahal izatea, Untzagara joan beharrik izan gabe, etxetik gertuen duten lekura joanda. Bilketa denda bakoitzaren irekiera ordutegian egin ahal izango da.

Poltsa biodegradagarri horiek behar dituen orok aukeratutako tokian eskuratu ahal izan ditzan, eta Debabarreneko Mankomunitatea poltsa horiek agortzen diren heinean ordezten joango den arren, Eibarko Udalak herritarrei poltsa horien bilketa arduratsua egiteko eskatzen die, behar-beharrezkoa den kopurua gainditu gabe.

Era berean, gizalegerako deia egin nahi da, zabor poltsak edukiontzien barruan bota daitezen, kanpoan utzi beharrean, kaleetan osasungarritasun arazo berriak saihesteko.