Eibarko Udala
eremu tentsionatua

Eibar tentsionatutako eremu izendatzeko eskatuko dio Udalak Eusko Jaurlaritzari

2025/08/14
Eibar.
Eibar.

Hala jakinarazi zion herriko alkateak Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuorde Miguel de los Toyosi, uztailan aiameran udaletxean izandako bileran. Nahiz eta herriko barrutietako batek bakarrik (01. Barrutia) bete tentsionatutako eremu izendatzeko baldintzak, alkatearen helburua da eskaerarekin batera aurkeztu behar den ekintza-planean jasotako neurriek hiri osoa barne hartzea.

Jon Iraola Eibarko alkatea eta Luis Vicente Castellanos Hirigintzako zinegotzia uztailan amaieran Miguel de los Toyos Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuordearekin bildu ziren, herriak eremu tentsionatu izendatzeko eskatzen diren legezko irizpideen gaiaz hitz egiteko.

Duela hilabete bat, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak gutun bat bidali zion Udalari, adieraziz herriko barruti batek, zehazki 01 barrutiak, betetzen zituela eremu tentsionatu izendatzeko legezko baldintzak.

Gutun horren ondorioz, Udalak eta Eusko Jaurlaritzak bilera egin zuten joan den asteazkenen. Jon Iraolak sailburuordeari adierazi zion berariaz eskatu nahi zuela deklarazio hori, bai eta dagokion dokumentazioa aurkeztu ere; aurkeztu beharreko agirien artean, ekintza-plan bat egin behar da, egoera konpontzeko bidezkoak diren neurriekin. 

"Sailburuordearekin adostu nuen bezala, izapideak egingo ditugu eskaera bideratzeko eta Eusko Jaurlaritzak herriko 01 barrutia bizitegi-merkatu tentsionatuko eremu izendatzeko. Gainera, sailburuordea eta ni bat gatoz, eta nahiz eta adierazpen horrek ez dion udalerri osoari eragiten —barruti bakar batek betetzen baititu horretarako eskatzen diren legezko baldintzak—, ekintza-plana eta planteatzen diren neurri guztiak hiri osoari eragitea nahi dugu, eta, horrela, haren eraginkortasuna ziurtatu "azaldu du Iraolak.

Orain arte, Udalak ezin zuen iragarritako izapidea egin, herrian ez baitziren betetzen bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatzeko eskatzen diren legezko baldintzak. 

Hala ere, Etxebizitzaren Euskal Behatokiak joan den ekainean egindako Euskadiko eremu tentsionatuei buruzko txostenaren arabera, udalerriko 01 barrutiak bete egingo luke maiatzaren 24ko 12/2023 Legeak, etxebizitza-eskubideari buruzkoak, 18.3 artikuluaren b) idatz-zatian ezarritako irizpidea, hau da, azken bost urteetan etxebizitza erosteko edo alokatzeko prezioak Euskal Autonomia Erkidegoko kontsumo-prezioen indizearen hazkunde metatuaren ehunekoa baino ehuneko 3 puntu gehiagoko hazkunde metatua izatea.

Babestutako etxebizitzak: Eibarko alkatearen apustu irmoa.

Babestutako etxebizitza berriak eraikitzea udal-gobernuaren eta Jon Iraola alkatearen kezka nagusietako bat da, aspalditik. 

Hala, hainbat proiektuk ikusiko dute argia gure herrian epe labur/ertainean, eta 300 etxebizitza babestu berri baino gehiago jarriko dituzte gure bizilagunen eskura.  Hori guztia Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailaren eskutik Udala egiten ari den lanaren isla da.

Zalantzarik gabe, proiekturik garrantzitsuena Txonta auzoan dago, non Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak konpromisoa hartu duen datozen urteetan babes sozialeko 200 etxebizitza berri eraikitzeko, alokairuan, auzoaren hegoaldean. 

Udal honek estrategia argia du eta baita konpromiso irmoa ere etxebizitza eskuratzeko arazoari aurre egiteko, eta zentzu horretan, Txontan ez ezik, udal-gobernuak honako ekimen hauetan ere badihardu lanean: 

  • Bittor Sarasketako Epaitegi zaharra. Gazteentzako 19 zuzkidura-bizitoki.
  • Egazelai. Babes Ofizialeko Etxebizitzak. Udalak egindako gestioek ahalbidetu zuten etxebizitzen sustapen hau martxan jartzea, zeina 2026ko 2. hiruhilekorako amaitzea aurreikusten duen Eusko Jaurlaritzak. Eraikitzen ari diren 36 etxebizitza hauek lehendik enpresa publikoak Eibarren eraikitako 118 etxebizitzei gehitu behar zaizkie.
  • Barrena 34, LAPEYRAren eraikina. Udalak eskuratutako eraikin hau aurten lagako zaio Eusko Jaurlaritzari, babestutako etxebizitzak egiteko; horrekin batera, kaleko irisgarritasuna ere hobetuko da.
  • AIBE. Industria-erabilerako eraikin zahar hau Eusko Jaurlaritzari lagako zaio aurten, gazteentzako zuzkidura-bizitoki bihur dezan, herrian duela hilabete batzuk aurkeztutako EUROPAN programaren barruan.