Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibar Business Market-en bigarren edizioak Eibar ekintzaileen eta inbertsoreen erreferente bilakatu du nazio mailan

2018/12/05

Ekimenean izena eman duten startup, enpresari eta profesionalak 189 izan dira guztira, eta jardunaldietan zehar parte-hartze kopurua altuagoa izan da.

Azaroan egin den Eibar Business Market topaketaren bigarren edizioaren datuek Eibar erreferente bilakatu dute ekosistema ekintzaileari dagokionez, bai euskal erkidegoan bai estatuan. Aurtengo otsailean Eibarren egin zen ekimen honen lehen edizioa arrakastatsua izan zen eta bigarren edizioan are gehiago izan dira parte hartu duten funtsak, business angels-sarea eta Venture Capital-a.

Gainera, bigarren edizio honetan, areagotu egin da inskribatutako enpresen, startup-en eta ekintzaileen kopurua, eta lortu da euskal unibertsitate guztiek ekimenean parte hartzea. Azaroko EBMk lortu zuen Easo Ventures erreferentziazko euskal funts pribatuaren partaidetza; halaber, negozio-bilera gehiago izan dira eta ekimenak oihartzun handiagoa izan du komunikabideetan.

Alberto Albistegui Eibarko Udaleko Garapen Ekonomikoko zinegotziak eta ekimenaren antolatzailea pozik azaldu da: "Otsailen egin zen Eibar Business arrakastatsua izan zen, parte-hartzaileen funtsek 100 milioiko euroko ahalmena baitzuten, eta azaroko bigarren edizio honetan lortu dugu interes handiagoa piztea eta diru-kopuru hori 200 milioitik gorakoa izatea".  

Albisteguik, gainera, azpimarratu du "Eibar Business Marketen Euskadiko azeleragailurik aktiboenek parte hartu dutela, hala nola Metxak, Demiunek, Berri Upek eta CTO Building Startupsek. Euskadiko arrisku-kapital pribatuaren lehen funtsak, Easo Ventures-ek, ere parte hartu zuen, 15 milioi euroko inbertsioarekin. Nazioarteko hiru startupek ere parte hartu dute, eta Deustuko eta EHU-UPVko unibertsitateez gain, zeinek otsaileko ekimenean parte hartu zuten, oraingoan Mondragón Unibertsitatea ere erakarri dugu”.

Ekimenean zehar, 87 negozio-bilera egin ziren startup-funtsen, ekintzaileen eta pymeen artean. Albisteguiren arabera, “Eibar Businessen helburu nagusia da startup eta ekintzaileek lehen mailako enpresen bidez azelerazio-prozesuetara sarbidea izatea funtsekiko harremanari esker, eta, espero dut, lehen edizioan gertatu zen bezala, kontaktu horien fruitu proiektu berriak gauzatzea, Eibarrerako enplegua eta aberastasuna sortzen laguntzeko. Edozein kasutan ere, garbi geratu da, nazio mailan, Eibar erreferente bihurtu dela ekintzaileen esparruan”.

Beste emaitza esanguratsuetako bat da EBMn parte hartu duten profilek guztira 200 milioi eurotik gorako inbertsio-ahalmena biltzen dutela. Ekimenean izena eman duten startup, enpresari eta profesionalak guztira 189 izan dira, eta jardunaldietan zehar parte-hartze kopurua altuagoa izan da. Parte-hartzaileen  jatorriari dagokionez, % 65 eibartarrak eta eskualdekoak izan dira;  % 15 gipuzkoarrak eta % 20 bizkaitarrak.