Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

EAJ-PNV nagusitu da Eibarren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, 3.700 boto baino gehiagorekin

Eibarko emaitzen irudia Eusko Legebiltzarrerako 2020ko hauteskundeetan.

Eibarko emaitzak.

2020/07/13

Iñigo Urkulluren alderdiak 3.762 boto lortu ditu (% 33.51); EH Bilduk, 3.357 ( % 29,90); PSE-EEk, 2.432 (% 21,66); Podemos-IUk, 802 (% 7,14); PP+CSk, 479 (% 4,26); EQUO-Berdeak, 169 (% 1,50); eta Voxek, 100 (% 0,89), besteak beste. Parte-hartzea % 54,31koa izan da, eta 2016an, berriz, % 60,65ekoa.

Eusko Alderdi Jeltzaleak (EAJ-PNV), Iñigo Urkullu lehendakariak gidatuta, boto gehien lortu ditu Eibarren, 2020ko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen deialdian. Guztira, aldeko 3.762 boto jaso ditu, hau da, 21.033 hautesleen erroldaren % 33,51. 2016ko irailean, EAJ-PNVk 4.223 boto lortu zituen gure hirian ( % 32,78).

Babes handiena izan duen bigarren indar politikoa EH Bildu izan da, 3.357 boto jaso baititu, hau da, hautestontzietara joan diren pertsona guztien % 29,90. Maddalen Iriarteren alderdia da Eibarren 2016ko hauteskundeekin alderatuta boto igoera izan duen bakarra, garai hartan 2.848 boto-emaileren ( % 22,11) babesa lortuz.

Hirugarren indar bozkatuena PSE-EE izan da, 2.432 botorekin, hau da, botoen % 21,66. Idoia Mendiaren alderdiak ere, talde gehienek bezala, behera egin du, duela lau urtekoarekin alderatuta, 2.784 boto lortu baitzituen orduan ( % 21,61).

Laugarren alderdi bozkatuena Podemos-IU izan da, 802 botorekin ( % 7,14). Bosgarren postuan PP+Cs dago, 479 botorekin ( % 4,26).

Gainerako alderdiei dagokienez, EQUO-Berdeak taldeak 169 boto lortu ditu ( % 1,50);  VOXek, 100 ( % 0,89); PACMAk, 49 ( % 0,43); EB-AZk, 36 ( % 0,32); RC-LV-Mk, 15 ( % 0,13); PUM+Jk, 9 ( % 0,08); P-LIBek, 8 (% 0,07); eta LxE-EaLk, 7 ( % 0,06).

Parte-hartzeak behera egin du

2020rako Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, Eibarren parte-hartzea jaitsi egin da 2016ko datuekin alderatuta; izan ere, hauteskundeetan parte hartu duten guztien artean (21.033) 11.225 boto izan dira ( % 54,31), eta duela lau urte 12.980 gizonek eta emakumek ( % 60,65) erabili zuten botoa emateko eskubidea. Horrela, abstentzioa % 45,69koa izan da (9.808), 2016an baino handiagoa; izan ere, garai hartan herritarren % 39,35 (8.420 pertsona) ez ziren hautestontzietara joan.