Eibarko Udala

Lekeitioko multiabentura parkera eta Karraspio hondartzara irteera

2025/05/02
Abentura parkea

Derrigorrezko Lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek maiatzaren 24an Lekeitioko multiabentura parkera eta Karraspio hondartzara joateko aukera paregabea dute Eibarko Udalaren eskutik.

LHko 5. eta 6. mailetako ikasleek multiabentura parkera joateko aukera paregabea dute. Irteera maiatzaren 24an izango da, baina, aldez aurretik, izena eman beharko da maiatzaren 5etik 12ra bitartean.

Izen ematea: https://formularioak.eibar.eus/eu/abenturaparkea2025

Irteeraren prezioa 15 eurokoa da.

Jasotzen diren eskaerak ditugun plazak baino ugariagoak baldin badira zozketa maiatzaren 14an burutuko da eta hauen emaitza maiatzaren 15ean argitaratuko dira Webgune honetan.