Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bazterketa-arriskuan dauden familietako adingabeentzako eskolaz kanpoko jarduerek doan izaten jarraituko dute

Jazinto Olabeko Ludotekako artxiboko argazkia.

Jazinto Olabeko Ludotekako artxiboko argazkia.

2023/09/18

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta, Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera eta Gizarte Larrialdietarako Laguntzak jasotzen dituzten familientzat, edo Elikagaien Bankuaren programan sartuta daudenentzat da dirulaguntza. % 100ean lagunduko da diruz neska-mutikoek Afariketan programan eta Jazinto Olabeko Ludotekan izena ematearen kostua.

Bazterketa-arriskuan dauden familietako adingabeentzako eskolaz kanpoko jarduerek doan izaten jarraituko dute, zortzigarren urtez jarraian. Zehazki, % 100ean lagunduko da diruz Afariketan programan eta Jazinto Olabeko Ludotekan izena ematearen kostua, betiere baldintza jakin batzuk betez gero.

Dirulaguntza jaso ahal izango dute 2023ko urtarrilaren 31ko datarekin Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DSBE) edota Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren (GGG) edota Gizarte Larrialdietarako Laguntzen (GLL) titular diren edo Elikagaien Bankuaren programan sartuta dauden amek, aitek, tutoreek edo harrera-familiek. Gainera, Eibarren erroldatuta egon behar dira 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Interesa duten pertsona aurrematrikula egin beharko dute elektronikoki irailaren 18tik 24ra udal web-orrian www.eibar.eus. Gero, urriaren 2tik 4ra bitartean, behin betiko matrikula entregatuko dute horretarako ezarritako tokietan, aldez aurretik Gizarte Zerbitzuek zigilatuta.  Zigilua lortzeko, 2023ko urtarrilaren 31ko datarekin Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren, Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren edo Gizarte Larrialdietarako Laguntzen titular den pertsonak edo Elikagaien Bankuaren programan inskribatuta dagoenak Gizarte Zerbitzuetara jo beharko du nortasuna egiaztatzen duen dokumentazioarekin eta matrikulazio-orria beteta.