Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Azitain-Maltzagako bidegorriaren obrak berehala hasiko direla aurreratu dute Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa sailetik

Azitain-Maltzagako bidegorriaren obrak berehala hasiko direla aurreratu dute Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa sailetik

Bidegorri proiektuaren irudia.

2019/07/18

Miguel de los Toyos alkatea Rafaela Romerorekin bildu zen atzo, uztailak 17, eta eskatu zion obra aurrera eramateko egutegi bat aurkez dezala, “kezka handia baitago eibartarren artean” lanen atzerapenagatik. Diputatu andreak adierazi zuen atzerapenaren arrazoia proiektuaren administrazio-tramiteen konplexutasuna izan dela eta berretsi du egon diren arazo guztiak konponduta daudela.

Atzo asteazkena, uztailak 17, Eibarren egindako bilera batean, Rafaela Romero, Gipuzkoako Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa diputatu andreak berretsi egin zion Miguel de los Toyos alkateari Diputazioak berehala hasiko dituela Azitain-Maltzaga bidegorri berria egiteko obrak, eta adierazi zuen atzerapenen errua jada adjudikatuta dagoen proiektuaren administrazio-tramitazioaren konplexutasuna izan dela.

Bilerak, non Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako zuzendariak ere egon ziren, helburu bikoitza zuen. Batetik, diputatu berriaren aurkezpena formalizatzea eta alkatearekin lehen hartu-emana izatea. Eta, bestetik, bidegorriaren atzerapena dela-eta, Udalaren kezka adieraztea eta Diputazioari arrazoiak argitzeko eskatzea.

Diputatu andreak atzerapena eragin duen administrazio-tramitazioaren konplexutasuna azaldu ondoren, berretsi zuen arazo guztiak konponduta daudela eta obrak berehala hasiko direla.

Nolanahi ere, alkateak eskatu dio obraren planifikazioa eta egutegia lehenbailehen aurkez ditzala, eta bai lanak hasteko bai aurreragoko lanak ere errealitatera egokitu daitezela; izan ere, Miguel de los Toyosen arabera, "eibartarrek ez dute ulertu atzerapen hau".

Erlazionatutako elementuak

etiketak: Eibar, bidegorria, Maltzaga