Itzuli dira "Argitu Tailerrak", eraginkortasun energetikorako eta zaurgarritasun energetikoari aurre egiteko programaren baitan

2020/09/23

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Eibarko Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, tailer ezberdinak antolatu ditu non bere helburua da Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, etab.) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzeko, eraginkortasuna handitzeko eta energia berriztagarriak bultzatzeko tresnak eskura jartzea.

Tailer honetan parte hartu nahi duten herritarrek, aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:

  • Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: argitu@gipuzkoa.eus
  • Honako telefono zenbakira deitzea: 605 75 76 87
  • Informazio osagarria: www.argitu.eus

Tailer bakoitza egin ahal izateko gutxienez 5 pertsonek eman beharko dute izena.Tailer bakoitzak ordu eta erdiko iraupena izango du.

Beharrezkoa izango da ezarrita dauden osasun eta higiene baldintzak betetzea. Beraz, gehienez 10 lagunek parte hartu ahal izango dute tailerrean, 2 metroko distantzia mantenduko da une oro eta musukoa erabili beharko da.

Tailerren eskaintza

Jarraian urrian zehar eskeiniko diren tailer ezberdinak aurkeztuko ditugu:

“ESKURATU ZURE ARGINDAR KONTSUMOAREN DATUAK ETA MURRIZTU ZURE KONTSUMOA!”

Tailer honetan herritarrek honako hauek ikasteko aukera izango dute:

  • Kontsumo elektrikoari buruzko bere datuak eskuratzea.
  • Beren kontsumoak murrizteko eta beren etxeari/negozio txikiari hobekien egokitzen zaion fakturazioa aukeratzea.
  • Kontratatuta daukan potentzia benetan behar duena dela egiaztatzea.

URRIAK 1, 18:30TAN, UNTZAGAKO JUBILATUEN ETXEAN

IZENA EMATEKO EPEA: IRAILAK 28 ARTE

“ETXEAN ENERGIA AURREZ DEZAKEZU EROSOTASUNIK GALDU GABE!”

Tailer honen helburua herritarrei energia eta dirua aurrezteko gomendioak ematea da, gure etxeetan erosotasunik galdu gabe energia eraginkortasunez erabiliz.

URRIAK 8, 18:30TAN, PORTALEAKO B BATZARTOKIAN

IZENA EMATEKO EPEA: URRIAK 6 ARTE

“ERAGINKORTASUN ALTUKO BIRGAITZEA: ZURE ETXERAKO BALIAGARRIA, DIRUA AURREZTEKO ETA OSASUNA IRABAZTEKO”

Tailer honetan, etxebizitzak eraberritzera bideratutako energia-eraginkortasunari buruzko ezagutza eta irizpideak emango zaizkie herritarrei, modu erraz eta ulergarrian.

URRIAK 15, 18:30TAN, PORTALEAKO B BATZARTOKIAN

IZENA EMATEKO EPEA: URRIAK 13 ARTE

“ENERGIA BERRIZTAGARRIAK ZURE ETXEAN…POSIBLE DA!”

Tailer honetan etxebizitza mota bakoitzari zein energia berriztagarri mota egokitzen zaion aztertuko da, bakoitzak bere etxebizitzarako bideragarriena zein den jakin dezan. Etxebizitza-blokeetarako, familia bakarreko etxebizitzetarako eta merkataritza-lokaletarako aukerak baloratuko dira, adibide praktiko eta errealekin.

URRIAK 22, 18:30TAN, PORTALEAKO B BATZARTOKIAN

IZENA EMATEKO EPEA: URRIAK 20 ARTE

“IBILGAILU ELEKTRIKOAK ETA MUGIKORTASUN JASANGARRIRAKO AUKERAK”

Tailer honen helburua gizartean pixkanaka sendotzen ari diren mugikortasun iraunkorreko eredu berriei buruzko informazioa ematea da. Gainera, motorrik gabeko mugikortasunaren aukerei eta ibilgailu elektrikoen eredu partekatuen esperientziei buruzko gogoeta egingo da.

URRIAK 29, 18:30TAN, PORTALEAKO B BATZARTOKIAN

IZENA EMATEKO EPEA: URRIAK 27 ARTE

Argitu tailerren 2020ko kartela.

Argitu tailerren 2020ko kartela.