Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ardantzako aparkaleku berriaren proiektuaren erredakzioa 49.370 eurotan adjudikatu du Udalak

Ardantzako aparkaleku berriaren proiektuaren infografia.

Ardantzako aparkaleku berriaren proiektuaren infografia.

2023/04/19

Arquitectura y Ordenación Urbana SL-k izango du proiektua idaztearen ardura, hamahiru asteko epean. Jarduera honi esker, parkingerako bi solairuko eraikin bat egingo da, 50 plazatik gorako edukiera izango duena.

Eibarko Udalak Arquitectura y Ordenación Urbana SL enpresari adjudikatu dio aparkalekuetarako eraikin bat egiteko proiektuaren idazketa, Aldatze kaleko 2. zenbakian dauden lursailetan, Ardantzako babes ofizialeko etxebizitzen urbanizazioaren aurrean. Egitasmo honi esker, 50 aparkaleku-plaza baino gehiago jarri ahal izango dira herritarren esku.

Adjudikazioa 49.370 eurotan (BEZa barne) eginda, enpresak 13 aste ditu proiektua lantzeko. Egitasmoa idatzita dagoenean, Udalak lizitaziora aterako du parking berria eraikitzeko obren exekuzioa.

Udalaren helburua hauxe da: 2 solairuko garaje-eraikin bat egitea, Ardantza kaleko 11-15 zenbakien artean dagoen lorategi-espazioa aprobetxatuz, eta kontuan hartuz azpiegitura berria espazioan integratu behar dela. Horrela, eraikinak funtzionalitatea eta abangoardiako arkitektura uztartuko ditu eta, aldi berean, ingurumena errespetatuko du, ingurunearekin bat eginez, eta estalkian aisialdirako berdeguneak izango dituen toki bat bermatuz.

Jon Iraola alkateak adierazi du oso garrantzitsua dela berrogeita hamar aparkaleku-plaza sortzea Ardantza bezalako toki batean; izan ere, horri esker, “Eibarko erdigunean aparkalekuaren arazoa nabarmen arindu ahal izango da, eta, era berean, aukera emango digu herritarrei espazio zabal bat emateko, gure hirian jende gehien ibiltzen den guneetatik hurbil”.

Gainera, alkateak zera nabarmendu du:  "Kontziente gara aparkaleku-eraikina egiteak lorategi-eremua kentzea ekarriko duela eta eremu horrek ingurunea berdatzen duela, nahiz eta inklinazioagatik bere osotasunean ezin erabili. Horregatik, eta aparkaleku berria ahalik eta gehien integratzeko, aisialdirako berdegune bat izango du, ingurunean modu natural eta jasangarrian integratuko dena” oso garrantzitsua dela berrogeita hamar aparkaleku-plaza sortzea Ardantza bezalako toki batean; izan ere, horri esker, “Eibarko erdigunean aparkalekuaren arazoa nabarmen arindu ahal izango da”.  

Era horretan, Eibarko Udalak, gainera, beste urrats bat emango du hirigunean oinezkoentzako ardatz bat lortzeko, aparkalekua eraikitzeak erraztuko du modu iraunkorrean peatonalizatu ahal izatea Toribio Etxebarria eta Zuloagatarren kaleak eta Julián Etxeberria kalearen zati bat.

Ardantzako aparkaleku berrien proiektu honek segida ematen dio Udala lantzen ari den beste batzuei, eta guztien helburua da, ahal den neurrian, herriko hainbat tokitan dagoen arazoa arintzea.

Horren adibide dira Legarren sortu diren aparkalekuak eta Asola-Igartzakoak, duela gutxi salgai jarri zirenak eta laster zozketa bidez esleituko direnak. Gainera, laster aterako dira lizitaziora Ipuruako futbol-zelaiaren anexoan dauden udal-aparkalekuak. Plaza horien baldintzak eta adjudikazio-sistema laster emango dira ezagutzera, bai eta Amañan, Urkin edo Urkizun aztertzen ari diren beste proposamen batzuk ere.