Eibarko Udala
grebaren amaiera

Amaitu da Ipurua eta Unbeko kiroldegietako atezainen greba, langileekin ados jarri ondoren

2025/03/11
Unbeko kirol instalazioak.
Unbeko kirol instalazioak.

Akordioak udal kirol instalazioetako langile guztiei eragiten die eta indarrean jarraituko du ordezkatzen duen beste itun bat sinatu arte. Jarduera astearte honetan, martxoak 11, hasiko da berriro.

Hainbat astetako negoziazioen ondoren, Eibarko Udala eta Greba Batzordea akordio batera iritsi dira, urtarrilaren 18an hasi eta hilabete bereko 31tik mugagabea izan den Ipurua eta Unbeko kiroldegietako atezainen grebaren amaiera ekarriko duena. Horri esker, kirol-instalazioetako atezainek berriz ere ekingo diote lanari gaur bertan.

Aipatutako akordioak Eibarko udal kirol-instalazio guztietako atezainei eragiten die, eta   beste bat sinatzen den arteko indarraldia izango du. Batzorde Misto bat osatu da Udalaren eta langileen ordezkariekin, akordioaren aplikazioan edo interpretazioan egon daitezkeen desadostasunak konpontzeko xedez, ziurtatuz edozein aldaketa aldez aurretik kontsultatu beharko dela, gutxienez 30 egun lehenago. Gainera, lan-egutegi bat adostu da, atezainen jarduera arautu, eta txanda espezifikoak, txanda-aldaketetako gainjartze-denborak eta zehaztutako errefortzuak ezarriko dituena. Halaber, udako denboraldian estali gabeko igerilekuetan atezaintza-lanak betetzeko kanpoko langileak kontratatzea ere erabaki da.

Akordioaren puntu giltzarrietako bat da Udalak hartutako konpromisoa lan-poltsa bat sortzeko oinarriak onartzeko. Horrela, bermatu egingo da dauden 8 lanpostuak beteko direla, eta baita bajak eta unean uneko beharrak ere.  

Jon Iraola Eibarko alkatea pozik agertu da lortutako akordioa dela-eta, eta hauxe nabarmendu du “Urrats garrantzitsua da bermatzeko bai eragindako langileen lan-egonkortasuna bai udal kirol-instalazioen funtzionamendu egokia. Elkarrizketa-prozesu gogorra izan da, baina azkenean alde guztientzat mesedegarria den adostasuna lortu dugu”.