Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Adjudikatuta herriko Asfaltatze-lanen 2019ko Plana

Adjudikatuta herriko Asfaltatze-lanen 2019ko Plana

Isasi kalea.

2019/12/26

Hamar bat kale asfaltatutako dira: ia 12.000 metro karratu. Lanak 231.231 euroan (BEZ barne) adjudikatu zaizkio Excavaciones y Transportes Orsa enpresari. Sei asteko epea izango du egiteko.

Eibarko Udalak adjudikatu du 2019ko ekitaldiari dagokion Asfaltatze-lanen Plana, herriko bederatzi kaletan ia 12.000 metro koadro berrituko dituena. Lanak Excavaciones y Transportes Orsa enpresak egingo ditu. Lizitazio-prozesuan bederatzi enpresek hartu dute parte, eta enpresa horixe aukeratu dute.

Obrek 231.231 euroko kostua izango dute (BEZa barne); beraz, murrizketa garrantzitsua lizitazio-prezioarekin alderatuz gero, hura 293.069 eurokoa baitzen. Obrak egiteko epea sei astekoa da.

Guztira, bederatzi kale izango dira zoladura berrituko zaienak. Egingo den zatirik handienetako bat Iturburuko ikastolarako bidearena izango da; bertan, Arrateko errepidetik ikastetxera doan bidearen ia 3.000 metro karratu asfaltatuko dira-eta. Elgetako errepidearen 1.600 metro karratu baino gehiago ere berrituko dituzte.

Beste jarduketa garrantzitsu batzuk Bidebarrieta kalean egingo dira, 1.570 metro karratutan asfaltoa jarriz, edo Armagin kalean, non galtzadaren 1.324 metro berrituko diren. Urki Kurutzekuan 1.188 metro asfaltatuko dituzte; Urki kalean beste 1.100 metro, Polonian Etxeberria kalean 936 metro, Bista Eder kalean 553 eta Unzaga plazan 459 metro karratu zolatuko dira galtzadan.

Aurretik honen antzeko asfaltatze-lanetan egin den bezala, lanek irauten duten bitartean arriskuei aurrea hartzeko neurriak ezarriko dira, eta ahalegina egingo da obren eraginpean dauden zerbitzuen funtzionamendua bermatzeko, bai eta obretako eremuetan oinezkoak eta ibilgailuak ibiltzea bermatzeko ere.  

etiketak: Eibar, asfaltatze-lanak