Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

45 urtetik gorakoentzako edo/eta egoera ahulean, arriskuan edo gizarte-bazterketa egoeran dauden emakumeentzako programa bat jarri du martxan Udalak

45 urtetik gorakoentzako edo/eta egoera ahulean, arriskuan edo gizarte-bazterketa egoeran dauden emakumeentzako programa bat jarri du martxan Udalak

Eibarko Udala.

2020/01/29

Prestakuntza-programa bat da, arraindegiaren alorrera bideratuko dena eta Gipuzkoako Merkatarien Federazioak emango duena. Udal inbertsioa 24.950 eurokoa izan da.

Otsailaren amaieratik aurrera, Eibarko Udalak prestakuntza-programa bat jarriko du martxan arraindegiko sektorera bideratua, 45 urtetik gorako langabetuentzako eta egoera ahulean, arriskuan edo gizarte-bazterketa egoeran dauden emakumeentzako.

Proiektu honen enpresa adjudikazioduna Gipuzkoako Merkatarien Federazioa izan da eta programan 10 pertsonak parte hartuko dute gutxienez. Prestakuntza-plan hau Ekonomiaren Garapen, Enplegu eta Berrikuntzako udal sailak hasitako eta garatutako beste plan batzuei gehitu behar zaie, eta inbertsioa 24.950  eurokoa izango da.

Bertan parte hartu ahalko dute Lanbiden izena emanda dauden 45 urtetik gorako langabeek eta egoera ahulean, arriskuan edo gizarte-bazterketa egoeran dauden 20 eta 55 urte bitarteko emakumeek. Eibarren erroldatuta egon beharko dute.

Urtarrilaren 31n lau informazio-saio ireki egongo dira eta interesa duen edonor joan daiteke Udaleko Batzar Aretora 9:30etik aurrera eta orduero.

Programa honetan izena emateko epea urtarrilaren 31tik otsailaren 12ra izango da, biak barne, eta aurreikusita dago ikastaroa otsailaren amaiera aldera edo martxoaren hasieran hastea.  Klaseak Eibarren emango dira eta programak 6 hilabete inguru iraungo du.

Programa honetan izena emanda dauden pertsonen artean, Gipuzkoako Merkatarien federazioak egingo du ikasleen hautaketa, eta entitate horretako langileak izango dira harremanetan jarriko direnak programan parte hartuko dutenekin.

Alberto Albistegui Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntzako zinegotziaren iritziz, “Kontuan izanik Eibarko langabeziaren ezaugarriak eta kontziente izanik herriko langabezia-datuak hobetzeko premiaz, Eibarko Udalean helburu hori lortzeko programak sustatzen ari gara, lan-merkatuan txertatzeko zailtasun gehien duten kolektiboen artean; eta, zorionez, parte-hartzaile askok lortzen dute”.