Xabier Mendiaraz kiropraktikoaren hitzaldia
2025/05/08

Fisioterapiari buruzko hitzaldia
Eibarko Udal Euskaltegiaren 40. urteurrena ospatzeko ekitaldien artean, oraingoan, Xabier Mendiaraz kiropraktikoa izango dugu gure artean fisioterapiari buruzko hitzaldia emateko.
Eguna: Maiatzak 14, asteazkena
Ordua: 10:00
Lekua: Portaleko Areto Nagusia (2. solairua)
Hiritar guztiak daude konbidatuta
Xabier Mendiaraz Fisioterapian diplomatua da eta Esku Terapietan master ofiziala du (Madrilgo Europear Unibertsitatea), Espainiako Kiropraktikako Elkarteko kidea ere bada.