Trafikoan aldaketak igande honetan, hilak 11, txirrindularitzako Valenciaga Oroitzarrea dela eta
2025/05/08

Maiatzaren 11n, igandean, txirrindularitzako Valenciaga Oroitzarrea egingo da. Proba 9:00etan abiatuko da Untzaga plazatik, eta txirrindulariak 2 aldiz igaroko dira Eibartik: lehenengoan, 12:15ak aldera iritsiko dira Ermutik eta Otaola Hiribidea eta Barrenengua kaleak pasatu ondoren Amaña auzora sartuko dira eta Izuarantz igoko dira; bigarrenean, Maltzagatik Azitainera iritsiko dira eta, herri guztia zeharkatu ondoren, Toribio Etxebarria kaleko helmugara iritsiko dira. 13:00ak aldera heltzea espero da.
Seinaleei behar bezalako arreta jartzeko eskatzen zaie gidariei.