Eibarko Udala

Onartuen eta baztertuen behin behineko zerrenda: Ipuruako aparkalekuak herri jabariko emakidaren araubidean erabiltzeko eta gozatzeko esleipena (2026)

2026/05/29
Onartuen eta baztertuen behin behineko zerrenda.

Behin behineko zerrendaren aurkako alegazioak 2026ko maiatzaren 29tik ekainaren 11ra aurkeztu daitezke.

Eibarko Udaleko Kontratazio Mahaiak Ipuruako aparkalekuak herri jabariko emakidaren araubidean erabiltzeko eta gozatzeko esleipenaren onartutako eta baztertutako eskatzaileen behin-behineko zerrenda egin du, kronologikoki ordenatuta, eskabidea aurkezteko unearen arabera. Hala, zerrendan onartutako herritar bakoitzari zenbaki bat esleitu zaio.

Behin-behineko zerrenda Eibarko Udaleko Kontratatzailearen Profilean argitaratu da. Hemen kontsulta dezakezu zerrenda: Ipuruako garajeen behin behineko zerrenda.

Behin-behineko zerrenda Eibarko Udaleko Kontratatzailearen Profilean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera 10 egun balioduneko epean haren aurkako alegazioak aurkeztu ahal dira.

Behin behineko zerrendaren aurkako alegazioak aurkezteko epea: 2026ko maiatzaren 29tik ekainaren 11ra (biak barne).