2025eko Umeak Eskolara programak familientzako eta ikasleentzako laguntza indartzen du
Ia 4.500 haur eta gazte eibartarrek jaso dituzte "Diru-laguntzak Ikasleei" eta "Umeak Eskolara" udal laguntzak. Udalak 254.211 euro jarri ditu familien eskaerei aurre egiteko; haur bakoitzeko 60,10 euro ematen dira Eibarko establezimenduetan erosketak egiteko.
Aurtengo edizioan 4.249 ume eta gaztek jaso dituzte "Umeak Eskolara" eta "Dirulaguntzak Ikasleei" programetako dirulaguntzak, eskaera-epea amaitu eta ia eskaera guztiak onartu ondoren. Udalak dirulaguntza hauei aurre egiteko 254.211 euro jarri ditu.
Aurtengo 'Umeak Eskolara' eta 'Dirulaguntzak Ikasleei' programek beherakada txiki bat izan dute 2024ko eskaerekin alderatuta. Izan ere, behin-behineko datuen arabera, aurten 2.874 eskaera jaso dira Umeak Eskolara programarako, eta zenbatekoa guztira 171.966,65 € izan dira. Ikasleentzako laguntzei dagokienez, 1.375 eskaera jaso dira; guztira, 82.244,68 €.
Iaz Umeak Eskolara programarako eskaerak 3.060 izan ziren, eta ikasleentzako laguntzak 1.377; aurten, beherakada txiki bat egon da lehen kasuan, eta bigarrenean, kopuruak bere horretan mantendu dira.
Udalaren ekimen arrakastatsu honetan, eskoletan dabiltzan haur eta gazteen familiei diru-laguntza ematen zaie, 60,10 euro ikasleko, Eibarko establezimenduetan erosketak egiteko. Udalak duela 25 urtetik hona egiten du kanpaina hau, eta hartzaileak dira eskola-adinean dauden edo araututako edo okupazio-irakaskuntzan diharduten seme-alabak dituzten familiak. “Umeak Eskolara” programa 2 eta 15 urte arteko umeei zuzenduta dago; “Diru-laguntzak Ikasleei”, aldiz, 16 eta 25 urte bitarteko gazteei.
Umeak Eskolara programaren laguntzak arropa, oinetakoak, eskola-materiala (testuliburuak izan ezik), betaurrekoak, lentillak edo kirol-ekipamendua ordaintzeko dira, betiere erosketak Eibarko dendetan egiten badira. Onuradun bakoitzak 60,10 euro arteko kopurua jaso ahal du.
Jon Iraola alkateak emaitzak baloratu ditu: “Jarraitzen dugu konprometituta egoten familia guztiek dirulaguntza hauek jasotzeko aukera bermatzeko, horrek aukera-berdintasuna sustatzen baitu hezkuntza. Dirulaguntza hauek baliabide materialak emateaz gain, tokiko merkataritzari ere laguntzen diote, gure ekonomia eta hiriaren kohesioa indartuz”. Eta zera gehitu du: “Lanean jarraituko dugu edozein umek aukera izan dezan ikasturtea behar duen horrekin hasteko”.
Bestalde, Vanesa Hortas Garapen Ekonomikoaren zinegotziak hauxe gaineratu du: “Datuek erakusten dute ikasleentzako babesak bere horretan jarraitzen duela, eta horrek gure hezkuntza- eta gizarte-politiken eraginkortasuna berresten du. Lanean jarraituko dugu ez dadin inor laguntza hauetatik kanpo geratu”.