Oinezkoentzako gunea Ikasenpresa azoka dela eta
2025/02/11

Otsailaren 13an, ostegunean, Untzaga plaza inguruan eta Txaltxa Zelai parkean Ikasenpresa azoka egingo denez, 40 autobus inguru iritsiko dira; ekitaldiak 2.000 parte-hartzaile inguru izango ditu. Hori dela eta, erdigunea oinezkoentzat jarrita egongo da 08:00etatik 15:00etara. Aldi berean, Toribio Etxebarria eta Zuloagatarren kaleak itxita egongo dira.