Ohiko Osoko bilkura izango da gaur arratsaldean
2018/11/26

Udalbatza Aretoan, 19:30ean.
Azaroko ohiko osoko bilkura izango da gaur astelehena, azaroak 26, Udalbatza Aretoan, 19:30ean. Gaur arratsaldeko saioa Twitter sare sozialaren bidez kontatuko da zuzen-zuzenean, hilero bezala. Twitterren udalbatzaren saioak kontatzeko #UdalbatzaEibar eta #PlenoEibar etiketak edo hashtag-ak erabiliko dira. Halaber, udalbatzaren saioa zuzenean ikusi ahal izango da Udalaren YouTubeko kontu ofizialean.
Gai zerrenda
- 2018ko urriaren 15ean Udalbatzak egindako bilkurari dagokion akta-zirriborroa onartzea.
- Alkatetzaren ebazpenen kontu-ematea.
- 2018ko Udal Aurrekontuko Kreditu Gehigarrien bosgarren espedientea.
- Gipuzkoako Gurutze Gorriari Pagaegi kaleko 5 behean dagoen ondasun higiezina doan lagatzea.
- Etxeko Laguntza Zerbitzuaren Erregelamendu berria onartzea.
- Kristobaldegiko Jesus, Maria eta Jose Monasterioko Ama Kontzeptzionista Frantziskotarrak sartutako 580/2018 auzi-errekurtsoan pertsonatzea.
- Lanpostuen zerrenda aldatzea Ingurumeneko Teknikari plaza 1, Haurren, Familiaren eta Adikzioen Teknikari plaza bat sortuz eta Pegora arloko informazio-izapidetzako laguntzaile plazaren lanaldia aldatuz.
- Toki Erakundeetako Langileen Lan Baldintzak Arautzen dituen Hitzarmena 2008-2010 UDALHITZaren 62. artikuluaren aldatzea (Norbere gauzetarako baimen ez ordaindua).
- Irabazi Taldearen mozioa apostu eta ausazko aretoak ikastetxetatik, kultura-zentroetatik eta umeen guneetatik gertu egon ez daitezen.
- EAJ-PNV taldeak aurkeztu duen mozioa, Eibarko etxe-atariak seguruak izan daitezen.
- EAJ-PNV taldeak aurkeztu duen mozioa, Eibarko Ospitalerako garraio publikoa areagotzeko.
- La Plazoleta elkarteak aurkeztu duen mozioa Txontako Informazio eta Prestakuntza Bulegoko gelaren erabileraz.
- Galderak eta erreguak.