Oharrak
2017/02/23
2017ko otsailaren 23an.
- Bihar, ostirala, ez da aparkatzerik izango Gisastu-Bide kalean, enpresa batetik makina bat atera behar baitute.
- Aratusteak direla-eta, gaur, “Eguen zuri” eguna, urtero bezala, eskoletako taldeen kalejira egingo da. Erdigunea itxita egongo da trafikorentzat arratsaldeko hiruretatik iluntzeko bederatziak arte.
- Bihar, ostirala, iluntzeko zortzietan, Kaldereroen Kalejira irtengo da Urkizutik.
- Larunbatean, erdigunea oinezkoentzat egingo da eguerdiko hamabietan.
- S.D. Eibarren eta Malagaren arteko futbol partida dela-eta, bihar, larunbata, ezin izango da ohiko tokietan aparkatu.
- Igandean, XL. Udaberrri Saria txirrindulari lasterketa, jokatuko da. Lasterketa goizeko hamarrak laurden gutxitan abiatuko da Untzagatik. Helmuga Bidebarrieta kalean, 2. zenbakiaren parean egongo da eta txirrindulariak eguerdiko hamabiak inguruan helduko dira. Txirrindulariak Azitaindik sartuko dira eta Loiolatik gora, kontrako noranzkoan, Karmen, Urkizu eta Bidebarrieta kaleak zeharkatuko dituzte.
- Hori dela-eta, ezin izango da aparkatu Bidebarrieta kaleko bi aldeetan, San Andres Parrokiatik Julian Etxeberria kalera arteko tarrtean.