Eibarko Udala

2020ko abenduaren 4an Udalbatzarrak onartu dituen proposamenak

2020/12/07
2020ko abenduaren 4an egindako udalbatzarra.
Udalbatzak, besteak beste, onartu zituen Euskararen Nazioarteko Egunaren Adierazpena, aparkatzeko eta trafikorako bi ordenantzari hasierako onarpena ematea eta Udal Aurrekontuko partiden arteko transferentzien hogeita hirugarren espedientea.

2020ko abenduaren 4an egindako udalbatzarrean ondorengo gaiak onartu ziren:

1.    Udalbatzak 2020ko urriaren 14an eta 26an egindako bilkurei dagozkion akta-zirriborroak.

2. Azaroaren 25erako emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko egunaren harira egin den Deklarazioaren berri ematea, zeina Bozeramaleen Batzarrak onartu duen.

3.    Alkatetzak emandako ebazpenen kontu-ematea.

4.    EH BILDU Udal taldeak hainbat batzorde aholkularitan egindako bokal-aldaketen berri ematea

5.    Eibarko EAJ-PNV Udal taldeak ENBA Batzorde Aholkularian beste bokal bat jarriko duela jakinaraztea.

6.    Bat egitea 2020ko Euskararen Nazioarteko Egunaren Deklarazioarekin

7.    Pertsonatzea PROMOCIONES CESILUR SL sozietateak Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia - Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean jarritako 951/2020 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan, 112.01 Sostoatarren 14. jarduketa isolatuaren Xehetasun Azterlanaren behin betiko onartzeari buruzko 2020-7-27ko Udal Osoko Bilkuraren erabakiaren aurka.

8.    Eibarko hirian ibilgailuen aparkamendu-denbora mugatua arautzeko Ordenantza aldatzeko hasierako onespena ematea.

9.    Hasierako onarpena ematea, hiri izaerako bide publikoen erabilera, trafikoa, zirkulazioa eta segurtasuna arautzen duen Udal Ordenantzaren aldaketari.

10.  Eibarko herrian bidaiarien herri barruko garraio-zerbitzuaren (Udalbus) emakidaren espedientea onartzeko proposamena.

11.  Udako Euskal Unibertsitateari, UEU) Isasi-Markeskoa jauregiaren erabilera lagatzeko hitzarmena luzatzeko proposamena.

12.  Udal Aurrekontuaren partidan arteko transferentzien hogeita hirugarren. Espedientearen kontu ematea.

Informazio guztia kontsultatzeko, ikusi onartutako proposamenen dokumentua.