Berdintasuna

Berdintasuna

Zeregina: Emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasunaren alde lan egiten dugu.

Konpromiso horrek dakar udal arlo guztiek esku hartzea, bai eta garatzen dituzten ekintza, programa eta politika guztiak antolatzean, gauzatzean eta aztertzean generoaren ikuspuntua beti presentea izatea ere; hau da, errealitatea aztertzean kontuan hartzea sexuaren aldagaia eta emakume eta gizonei dagozkien baldintza, egoera eta beharrizan ezberdinak aztertzea.

Jarduera nagusiak:

      • Berdintasun printzipioaren inguruan sentsibilizatzea, informazioa ematea eta zabaltzea.
      • Berdintasunaren Plan Estrategikoa sustatzea.
      • Tratu txar eta sexu erasoen inguruan sentsibilizatzea, indarkeria matxista saihesteko eta gatazkak konpontzeko gaitasunak sustatzeko.
      • Emakumeek gizartean eta politikan duten partaidetza bultzatzea, baita gizon eta emakumeek familiako, laneko eta norberaren bizitza uztartzea ere.
      • Emakumeen elkarteei laguntzea eta lankidetzan aritzea.
      • Herritarrek emakumeen eskubideen borrokan garrantzia duten datak aldarrikatzea, ospatzea eta horien inguruan sentsibilizatzea.

 

Ordutegia

Astelehena:
09:00 - 14:00 eta 16:30 - 19:00

Martitzenetik barikura:
09:00 - 14:00

Udako ordutegia:
Astelehenetik barikura:
09:00 - 13:30

  • Arduradun politikoa Patricia Arrizabalaga Larrañaga
  • Idazkaria Maria Jose Lasa Dorronsoro
  • Helbidea Bista Eder, 10 - 4. solairua
  • Telefonoa 943-708440
  • Posta elektronikoa berdintasuna@eibar.eus
  • Web orria http://andretxea.kzcomunidades.net