Errolda bolantea edo ziurtagiria

Deskripzioa: bolante honek egiaztatzen duena da pertsona bat Eibarko udalerrian bizi dela data jakin batetik aurrera. Errolda-bolanteari bizileku edo egoitza bolante ere deitzen zaio, baita administrazio-egoitza bolante ere.

Organo tramitatzailea: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Nola eskatu bolantea:

  • Internet bidez: eskaera Internet bidez egiteko eta udalaren izenpea eramango duen bolantea PDF formatuan eskuratzeko, derrigorrez, NAN elektronikoa edo IZENPE txartela eduki behar dira, eta tramiteari sarean edo online ekin.
  • Telefono bidez: eskaera telefono bidez egiteko PEGORAra deitu behar da (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa). Telefonoa: 943 70 84 00. PEGORAk eskaera egin duen pertsonaren datuak egiaztatu ondoren bolantea etxera bidaliko du, erroldan azaltzen den bizilekura. Bolantea ezin da beste inora bidali.
  • Bertaratuta: eskaera bertara etorrita egiteko, PEGORAra etorri behar da (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) eta nortasuna egiaztatuko duen dokumentua aurkeztu (NAN, AIZ, pasaportea, egoitza-baimena...). Eskaera egiten duen pertsona horrek, bizileku berean erroldatuta dauden adin txikikoen bolanteak ere eska ditzake. Bolantea eskatzen duen pertsona beste pertsona bat bada, hau da, informazioaren titularra ez bada, informazioaren titularra ez den beste pertsona bati informazioa entregatzeko baimena behar bezala beteta aurkeztu behar du, datuen titularraren nortasuna egiaztatuko duen dokumenturen baten fotokopiarekin lagunduta (NAN, AIZ, pasaportea, egoitza edo bizileku-baimena...).
Deskargatu dokumentuak
Informazioaren titularra ez den beste pertsona bati informazioa entregatzeko baimena  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 61 KB)