Intzidentzien komunikazioa, arriskutsuak izan daitezkeen animalien udal erregistroan inskribatutako animaliei buruzkoa

Deskripzioa: arriskutsuak izan daitezkeen animaliek bizitzan zehar izan dituzten intzidente edo gorabehera guztiak; animalia saldu, eman, galdu, lapurtu, akabatu izan denean... hori dena jaso behar da Arriskutsuak izan daitezkeen Animalien Erregistroan. Animalia bakoitzaren erregistro-orria hil edo akabatzen denean itxiko da, albaitariren batek edo agintaritza eskudunak ziurtatuta.

Eskaera egiteko lekua: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Organo tramitatzailea: Eibarko Udalaren Udaltzaingoa.

Aurkeztu behar den dokumentazioa:

  • Intzidentzien komunikazioa, arriskutsuak izan daitezkeen animalien udal erregistroan inskribatutako animaliei buruzkoa, behar bezala beteta.
  • Eskatzailearen eta dagokionean ordezkariaren NAN, IFKaren… edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia. NAN, IFK… dokumentuen alde biak A-4 neurriko alde bakar batean inprimatuko dira.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, eskaera izenpetzen duenaren ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
  • Komunikatu behar den intzidentzia edo gorabehera egiaztatzeko dokumentazioa:
    • Animalia akabatzen edo hiltzen denean: txakur espezieak AIEOn -Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorra- duen erregistro-orriaren kopia (mikrotxipa, baja islatuko duena).
    • Animalia saltzen edo ematen denean: txakurraren aurreko jabeak txakurraren erregistro-orriaren kopia (mikrotxipa) entregatu behar du; orri horretan azalduko dira jabe berriaren datuak, eta Eibarren bizi bada, Arriskutsuak izan daitezkeen Animalien Erregistroan inskribatu behar du berriz, datuak eguneratuta.
    • Animalia lekuz edo etxez aldatzen denean: eskaera orrian azaldu behar dira helbide edo bizileku berriaren datuak.
    • Animalia lapurtu edo galtzen denean: salatu bada, sartutako salaketaren kopia.
    • Pertsona bati edo beste animaliaren bati eraso edo hozka egiten dionean: erasoaren nondik norakoei buruzko argibideak eta agintaritza eskudunari intzidentziaren edo gertakizunaren inguruan eman zaion datu-komunikazioaren kopia.

Oharrak: Arriskutsua izan daitekeen txakur baten jabeak 5 eguneko epea du Arriskutsuak izan daitezkeen Animalien Udal Erregistroari izandako datu-aldaketaren berri emateko.

Arriskutsuak izan daitezkeen Animaliek bizitzan zehar izan dituzten intzidente edo gorabehera guztiak; animalia saldu, eman, galdu, lapurtu, akabatu izan denean... hori dena jaso behar da Erregistroan. Animalia bakoitzaren erregistro-orria hil edo akabatzen denean itxiko da, albaitariren batek edo agintaritza eskudunak ziurtatuta.

Animalia lapurtu edo galtzen denean, jabeak, gertakarien berri izan duenetik gehienez ere 48 orduko epea du Arriskutsuak izan daitezkeen Animalien Udal Erregistroa jakinaren gainean uzteko.

Deskargatu dokumentuak
Intzidentzien komunikazioa, arriskutsuak izan daitezkeen animalien udal erregistroan inskribatutako animaliei buruzkoa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 74 KB)