Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak Udal Erregistroan inskribatzea

Deskripzioa: arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziaren titularrek, txakurra zentsatuta dagoen udalerriko Arriskutsuak izan daitezkeen Animalien Udal Erregistroan erregistratu behar dute; lizentzia eskuratzen dutenetik kontatzen hasita, 15 eguneko epea dute erregistro hori egiteko.

Udalerri guztietan dago Arriskutsuak izan daitezkeen Animalien Udal Erregistro bat, espezieka sailkatuta.

Arriskutsua izan daitekeen txakur bat Euskal Autonomia Erkidegora ekartzen bada -betiko edo hiru hilabete baino denbora gehiagorako-, jabeak arriskutsuak izan daitezkeen Animalien Udal Erregistroan sartu beharko du txakurra.

Eskaera txakurraren jabeak izenpetu behar du; haren izenean ezin du beste inork izenpetzerik.

Eskaera egiteko lekua: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Organo tramitatzailea: Eibarko Udalaren Udaltzaingoa.

Aurkeztu behar den dokumentazioa:

  • Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak Udal Erregistroan inskribatzeko eskaera orria behar bezala beteta.
  • Eskatzailearen eta dagokionean ordezkariaren NAN, IFKaren… edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia. NAN, IFK… dokumentuen alde biak A-4 neurriko alde bakar batean inprimatuko dira.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, eskaera izenpetzen due-naren ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiazta-pen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak…).
  • Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko titularrak duen baimenaren kopia.
  • Animaliaren osasun-agiriaren kopia.
  • Albaitari ziurtagiria txakurraren osasun egoera egiazta-tzen, arriskutsua izan daitekeen txakurtzat hartzeko gaixotasun edo arazorik ez duela esaten. Ziurtagiri horrek, gehienez ere, 12 hilabete izango ditu.
  • Erantzunkizun zibileko aseguru polizaren fotokopia, gutxienez 120.000 euroko estaldura duena, animaliak egindako kalteen erantzunkizuna dela kausa eta poliza horren ordainagiria.
  • Mikrotxipa daukan txakurraren erregistro-orriaren kopia.
  • Animalia antzututa dagoela frogatzen duen agiriaren kopia, hala badagokio.


Oharrak: Arriskutsua izan daitekeen txakur baten ugazabak 5 eguneko epea du Arriskutsuak izan daitezkeen Animalien Udal Erregistroari izandako datu-aldaketaren berri emateko.

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliek bizitzan zehar izan dituzten intzidente edo gorabehera guztiak; animalia saldu, eman, galdu, lapurtu, akabatu izan denean... hori dena jaso behar da Erregistroan. Animalia bakoitzaren erregistro-orria hil edo akabatzen denean itxiko da, albaitariren batek edo agintaritza eskudunak ziurtatuta.

Animalia lapurtu edo galtzen denean, titularrak, gertakarien berri izan duenetik gehienez ere 48 orduko epea du Arriskutsuak izan daitezkeen Animalien Udal Erregistroa jakinaren gainean uzteko.

Deskargatu dokumentuak
Arriskutsuak izan daitezkeen animalien udal erregistroan inskribatzeko eskaera  
Ikusi | Deskargatu ( DOC, 161 KB)