Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Argazkigintza digitala: lehen urratsak. 2019ko ikastaroa

Argazkigintza digitala modu erosoan eta ludikoan ezagutuko da eta oinarrizko kontzeptu eta teknikak ikasiko dira, hobeto ulertzeko eta gozatzeko baliabide informatikoak erabiliz.

Helburua: Argazkigintza digitalaren oinarrizko kontzeptuak ezagutu.

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Kultura arloa.

Nork emango du: Jose Valderrey eta Juan Antonio Palacios.

Hartzaileak: 16 urtetik gorakoak.

Non eta noiz: Portaleko Argazkigintza gelan. Astelehenetan eta asteazkenetan, urriaren 14etik azaroaren 27ra. Urriak 14, 16, 21 eta 23; Azaroak 4, 6, 11, 13, 18, 20, 25, 27.

Ordutegia: Arratsaldeko 7 etatik 9,30 etara.

Ikastarora ekarri behar den materiala: Argazki kamera digitala.

Ikastaroaren prezioa: 47€ Eibarren erroldatuta daudenentzat eta 79€ Eibarren erroldatuta ez daudenentzat.

Ikastaroaren ordainketa: matrikula, ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 5 ikasle, eta gehienez 16 ikasle.

Ikastaroaren hizkuntza: Gaztelera.

Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Eskaera egiteko epea: Irailaren 16tik urriaren 4ra (biak barne).

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Ikastaroaren matrikula orria behar bezala beteta.
  • Ikaslearen NANaren fotokopia.
  • Ikasle adingabeen kasuan:

         - Aita, ama edo tutorearen NANaren edo balio bereko dokumenturen baten kopia.

        - Tutoreen kasuan, tutoretza egiaztatzen duen dokumentazioa.

 

Kudeaketa arauak:

Matrikularako izena eman dutenen pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), urriaren 9an.

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da urriaren 8tik aurrera.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Udaletxeko Batzar Aretoan egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: Eguna: Urriaren 7an. Ordua: 11etan. Zozketa era honetan egingo da.

  • Zozketa egin aurretik ikastarorako izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egiten da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat ematen zaio.
  • Zaku baten sartzen dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat ateratzen da.
  • Aukeratuko diren pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izango dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte.

 

Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da urriaren 8tik aurrera.

Onartu diren pertsonen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

 

Oharrak: Ikastaroaren programa kontsultatzeko sakatu hemen.