Kirol instalazioen atezaina
Izena emateko epea 2021eko otsailaren 5ean amaituko da.
Lanpostuaren deskribapena:
- Harrera egitea, kirol-instalazioetako sarbideak kontrolatzea.
- Giltzen, segurtasun-kameren, argien eta instalazioak zabaldu eta ixteko behar diren elementuen ardura.
- Kirol-instalazioen mantentze-lanak.
- Bazkideen eta ikastaro/jardueren erregistroa eta matrikulak.
- Gutxienez urtebeteko lan-esperientzia atezain gisa, kirol instalazioetan edo kirol instalazioen mantentzean.
- 2. HE euskaran; HEOko 4.a; HABEko B2.
- Ofimatikako ezagutza informatikoak.
- B gidabaimena.
-
Behin curriculumak jasota, egiaztatzen duten esperientziaren eta formazioaren bidez baloratuko dira.
Lanean hasteko aurreikusitako data: 2021eko martxoa
Interesatuek LANBIDEn eman behar dute izena 2021eko otsailaren 5a baino lehen, honako eskaintza zenbaki honetan: 162021000591. Ezin izango dira web orriaren bidez inskribatu. Informazio gehiago eskatzeko, interesdunek 943-023802 (Lanbide) telefonora deitu beharko dute.