XV. Juan San Martin Beka 2021
Deskribapena: Eibarko Udalak, Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) laguntzarekin, euskarazko ikerketa sustatzeko eta Juan San Martin eibartar euskalari eta ikertzailea omentzeko, honen izena duen ikerketa-bekarako deialdian parte hartzeko eskaera egitea.
2021eko deialdian, honako ikerketa esparrua sartuko da: FILOSOFIA.
Proiektua, azterlana eta memoria euskaraz burutuko dira.
Bekaren iraupena gehienez 18 hilabetekoa izango da, beka esleitzen den egunetik hasita.
Ikerketa-lanak originala eta argitaratu gabea izan behar du.
Hartzailea:
- Beka norbanakoek nahiz horretarako osatutako lantaldeek jaso ahal izango dute. Bigarren kasu horretan, ikerlanaren zuzendari arduradun bat izendatu beharko da.
- Beka jaso ahal izateko ezinbestekoa da diplomatua, maila horretako tituluduna edo goi mailako tituluduna izatea. Taldeen kasuan, gutxienez erdiak bete beharko du baldintza hori.
- Eskatzaileak bere euskarako gaitasuna frogatu beharko du EGA edo baliokide (*) den titulu edo ziurtagiri bidez. Lantaldeen kasuan berdin, partaide guztiek frogatu beharko dute aipatutako gaitasuna. (*) Kontuan izan, 47/2012 DEKRETUA, apirilaren 3koa, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena; eta 297/2010DEKRETUA, azaroaren 9koa, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzen dituena.
Dirulaguntzaren zenbatekoa: Beka honen diru zenbatekoa 9.000 eurokoa izango da.
Eskaera egiteko epea: 2021eko irailaren 1etik urriaren 12ra (biak barne).
Tramitazio kanalak:
- Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin. Eskaera elektronikoki egiteko lotura irailaren 1ean aktibatuko da.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Elektronikoki bete behar den inprimakiari honako dokumentazio hau erantsiko zaio:
- Espediente akademiko zehaztua eta osatua. Lantaldeen kasuan partaide guztienak.
- Frogagiria, eskatzaileak duen banku-kontuaren titularitatearena; eskaera egin duen pertsonaren identitatearekin bat etorri behar dena. Ondoko dokumentu hauetatik edozein da balioduna: laburpen bankarioa; aurrezki-libreta; banketxeak luzatutako ziurtagiria edo “Titular-kontua” izeneko orria behar bezala beteta banketxeak emandako zigiluarekin.
- Dirulaguntzaren eskaeraren xede den jarduerarako beste dirulaguntzarik eskatu edo lortu bada, beste erakunde edo instituzio batzuetan jarduera berbererako egindako dirulaguntza eskabideen zerrenda, edo, hala balegoke, jasotako dirulaguntzena, bakoitzaren zenbatekoa eta helburua zehaztuta.
- Eskatzailea zerga-betebeharretan egunean dagoela esaten duen ziurtagiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa. Lantaldeen kasuan partaide guztiena.
- Lantaldeen kasuan, aitorpenen eta baimenen dokumentua aurkeztu behar da, partaide bakoitzak behar bezala beteta eta sinatuta.
- Eskatzailearen euskarako gaitasuna frogatzen duen dokumentua: EGA edo baliokide den titulua edo ziurtagiria. Lantaldeen kasuan berdin, partaide guztiek frogatu beharko dute aipatutako gaitasuna.Kontuan izan, 47/2012 DEKRETUA, apirilaren 3koa, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena; eta 297/2010 DEKRETUA, azaroaren 9koa, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzen dituena.
- Eskatzailearen curriculum vitaea behar bezala beteta, Udalak eta Udako Euskal Unibertsitateak prestatutako ereduaren arabera, eta curriculum vitaean adierazitako titulazioen eta merituen egiaztagiriak. Lantaldeen kasuan, partaide guztienak.
- Gaiaren azalpena eta lana zelan burutuko litzatekeen azaltzen duen proiektua, ahalik eta zehatzena (15 orrialdekoa gehienez), ondokoak azalduz: Lanaren ikerketa esparrua; Aurrekariak eta gaiaren gaur egungo egoera; Ikertzailearen edo taldearen aurreko esperientzia; Helburuak; Materialak, baliabideak eta lan metodologia; Lana garatzeko kronograma; Aurreikusitako emaitzak eta horien interesa; Bestelako finantzabideak, baldin eta baleude.
Sail arduraduna: Eibarko udaleko Euskara saila.
Ebazpen organoa: Alkatea.
Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/553997
Udalak emandako dirulaguntzaren ordainketa eta justifikazioa edo zuriketa: Bekaren ordainketa modu honetan egingo da, izapide administratiboak burutu ondoren:
- Kopuru osoaren %40a, beka ematen den une berean, aurreordainketa moduan.
- Kopuru osoaren %20a, beka ematen zaionetik 9 hilabetera, horretarako egindako lanaren eta egingo duenaren azalpen-txostena (oinarrien 6.1. puntuaren arabera) aurkeztu eta epaimahaiak ontzat eman ondoren.
- Gainontzeko %40a, bekaren bukaeran, lana aurkeztu eta epaimahaiak ontzat eman ondoren.
Deskargatu dokumentuak |
---|
Deialdia 2021: Juan San Martin Beka Ikusi | Jaitsi (423.8 KB) |
Titular-kontua Ikusi | Jaitsi (66.2 KB) |
Aitorpenen eta baimenen dokumentua Ikusi | Jaitsi (84.7 KB) |
Curriculum vitaea Ikusi | Jaitsi (107.5 KB) |
Curriculum vitaea (word formatuan) Jaitsi (21.9 KB) |
Curriculum vitaea (formatu irekian) Jaitsi (17.6 KB) |
Egin tramitea internet bidez |
---|
Hasi tramitea Egin tramitea online |