Eibarko Udala

XIV. Juan San Martin Beka 2019

Deskribapena: Eibarko Udalak, Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) laguntzarekin, euskarazko ikerketa sustatzeko eta Juan San Martin eibartar euskalari eta ikertzailea omentzeko, honen izena duen ikerketa-bekarako deialdian parte hartzeko eskaera egitea.

2019ko deialdian, honako ikerketa esparrua sartuko da: HISTORIA.

Proiektua, azterlana eta memoria euskaraz burutuko dira.

Bekaren iraupena gehienez 18 hilabetekoa izango da, beka esleitzen den egunetik hasita.

Ikerketa-lanak originala eta argitaratu gabea izan behar du.

 

Hartzailea:

  • Beka norbanakoek nahiz horretarako osatutako lantaldeek jaso ahal izango dute. Bigarren kasu horretan, ikerlanaren zuzendari arduradun bat izendatu beharko da.
  • Beka jaso ahal izateko ezinbestekoa da diplomatua, maila horretako tituluduna edo goi mailako tituluduna izatea. Taldeen kasuan, gutxienez erdiak bete beharko du baldintza hori.
  • Eskatzaileak bere euskarako gaitasuna frogatu beharko du EGA edo baliokide (*) den titulu edo ziurtagiri bidez. Lantaldeen kasuan berdin, partaide guztiek frogatu beharko dute aipatutako gaitasuna. (*) Kontuan izan, 47/2012 DEKRETUA, apirilaren 3koa, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena; eta 297/2010DEKRETUA, azaroaren 9koa, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzen dituena.

 

Dirulaguntzaren zenbatekoa: Beka honen diru zenbatekoa 9.000 eurokoa izango da.

Eskaera egiteko epea: 2019ko irailaren 2tik urriaren 11ra (biak barne).

Tramitazio kanalak: 

  • Presentziala: PEGORA (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) Untzaga plaza 1. Beheko solairua.
  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin. Eskaera elektronikoki egiteko lotura irailaren 2an aktibatuko da.
  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluak adierazitako Administrazio Publikoetako erregistroetan. Postetxeko bulegoetan aurkezten diren eskabideak Eibarko Udalari zuzenduko zaizkio, kartazal irekian, postetxeko funtzionarioak data eta zigilua jar diezaion, eskabidea aurkezteko epearen barruan egin direla egiaztatu aurretik. Horixe da modu bakarra eskabideak postetxearen bulegoan entregatu diren egun berberean Udal Erregistroan sartu direla erakusteko.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  1. Juan San Martin Bekaren eskaera behar bezala beteta.
  2. Espediente akademiko zehaztua eta osatua. Lantaldeen kasuan partaide guztienak.
  3. Frogagiria, eskatzaileak duen banku-kontuaren titularitatearena; eskaera egin duen pertsonaren identitatearekin bat etorri behar dena. Ondoko dokumentu hauetatik edozein da balioduna: laburpen bankarioa; aurrezki-libreta; banketxeak luzatutako ziurtagiria edo “Titular-kontua” izeneko orria behar bezala beteta banketxeak emandako zigiluarekin.
  4. Dirulaguntzaren eskaeraren xede den jarduerarako beste dirulaguntzarik eskatu edo lortu bada, beste erakunde edo instituzio batzuetan jarduera berbererako egindako dirulaguntza eskabideen zerrenda, edo, hala balegoke, jasotako dirulaguntzena, bakoitzaren zenbatekoa eta helburua zehaztuta.
  5. Eskatzailea zerga-betebeharretan egunean dagoela esaten duen ziurtagiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa. Lantaldeen kasuan partaide guztiena.
  6. Dirulaguntzaren eskaeran ez baldin bazaio Udalari baimenik eman eskatzailea Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean dagoela egiaztatzeko, aurkeztu egin beharko da Gizarte Segurantzako Diruzaintzak luzatutako ziurtagiria.
  7. Lantaldeen kasuan, aitorpenen eta baimenen dokumentua aurkeztu behar da, partaide bakoitzak behar bezala beteta eta sinatuta. Aitorpenen eta baimenen dokumentuan ez baldin bazaio Udalari baimenik ematen Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean dagoela egiaztatzeko, aurkeztu egin beharko da Gizarte Segurantzako Diruzaintzak luzatutako ziurtagiria.
  8. Eskatzailearen euskarako gaitasuna frogatzen duen dokumentua: EGA edo baliokide den titulua edo ziurtagiria. Lantaldeen kasuan berdin, partaide guztiek frogatu beharko dute aipatutako gaitasuna.Kontuan izan, 47/2012 DEKRETUA, apirilaren 3koa, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena; eta 297/2010DEKRETUA, azaroaren 9koa, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzen dituena.
  9. Eskatzailearen curriculum vitaea behar bezala beteta, Udalak eta Udako Euskal Unibertsitateak prestatutako ereduaren arabera, eta curriculum vitaean adierazitako titulazioen eta merituen egiaztagiriak. Lantaldeen kasuan, partaide guztienak.
  10. Gaiaren azalpena eta lana zelan burutuko litzatekeen azaltzen duen proiektua, ahalik eta zehatzena (15 orrialdekoa gehienez), ondokoak azalduz: Lanaren ikerketa esparrua; Aurrekariak eta gaiaren gaur egungo egoera; Ikertzailearen edo taldearen aurreko esperientzia; Helburuak; Materialak, baliabideak eta lan metodologia; Lana garatzeko kronograma; Aurreikusitako emaitzak eta horien interesa; Bestelako finantzabideak, baldin eta baleude.

 

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Euskara.

Ebazpen organoa: Alkatea.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: http://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/453599

Udalak emandako dirulaguntzaren ordainketa eta justifikazioa edo zuriketa: Bekaren ordainketa modu honetan egingo da, izapide administratiboak burutu ondoren:

  • Kopuru osoaren %40a, beka ematen den une berean, aurreordainketa moduan.
  • Kopuru osoaren %20a, beka ematen zaionetik 9 hilabetera, horretarako egindako lanaren eta egingo duenaren azalpen-txostena (oinarrien 6.1. puntuaren arabera) aurkeztu eta epaimahaiak ontzat eman ondoren.
  • Gainontzeko %40a, bekaren bukaeran, lana aurkeztu eta epaimahaiak ontzat eman ondoren.

 

Deskargatu dokumentuak
Deialdia 2019: Juan San Martin Beka  
Ikusi | Jaitsi (312.3 KB)
Juan San Martin Bekaren eskaera  
Ikusi | Jaitsi (126.3 KB)
Titular-kontua  
Ikusi | Jaitsi (66.2 KB)
Aitorpenen eta baimenen dokumentua  
Ikusi | Jaitsi (84.8 KB)
Curriculum vitaea  
Ikusi | Jaitsi (107.5 KB)
Curriculum vitaea (word formatuan)  
Jaitsi (21.9 KB)
Curriculum vitaea (formatu irekian)  
Jaitsi (17.6 KB)