“UMEAK ESKOLARA” programari dagozkion dirulaguntzak (2026)
Deskribapena: “Umeak eskolara” programari dagokion dirulaguntzaren eskaera egitea.
Hartzailea: Dirulaguntza hauek jaso ditzaketen pertsona fisikoak ondoko hauek dira baldin eta DLOren 13 artikuluan ezartzen diren debeku horietako baten ere sartuta ez badaude:
- 2011ko urtarrilaren 1etik 2024ko abenduaren 31ra bitartean jaiotako umearen aita, ama, tutorea edo familia-harrerako pertsona edo familia izatea (harrera-zentroak kanpo).
- Umeak Eibarren erroldatuta egon beharko du etenik gabe 2026ko urtarrilaren 1etik 2026ko maiatzaren 31ra.
Eskaerak aurkezteko epea: 2026ko irailaren 14tik urriaren 16ra (biak barne).
Eskaerak aurkezteko tokia: Eskaerak Eibar Udalak Errebal kaleko 11. zenbakian (Errebal Plazia) jarriko duen bulegoan aurkeztu behar dira. Hona hemen ordutegia:
- Astelehen, asteazken eta ostiraletan: 09:30-13:30.
- Astearte eta ostegunetan: 09:30-13:00 eta 15:00-18:30.
Dirulaguntzaren zenbatekoa: Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 70€ izango da ume bakoitzeko.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- UMEAK ESKOLARA dirulaguntza eskaera behar bezala beteta eta sinatuta.
- Dirulaguntza kobratu nahi den aurrezki-libretaren edo bankuko kontuaren titulartasunari buruzko datuak egiaztatzeko dokumentua. Dirulaguntza eskatzen duena eta libretaren edo kontuaren titularra, pertsona berbera izango da. Egiaztagiri legez hauek onartuko dira: libretaren edo bankuko laburpenaren fotokopia; banketxeak luzatutako ziurtagiria edo dirulaguntzarako eskaeran banketxeak emandako zigilua.
- 2026ko irailaren 1etik urriaren 16ra bitartean Eibarko dendetan egindako erosketen TicketBAI bidez jaulkitako fakturak (egoitza soziala Gipuzkoatik kanpo izateagatik edo beste arrazoiren batengatik TicketBAI jaulki beharrik ez duten saltokien kasuan, nahikoa izango da faktura), dirulaguntzaren titularraren izenean egindakoak. Fakturetan argi eta garbi azaldu behar da zeintzuk izan diren erositako gauzak.
- Dirulaguntza eskatzen duena umearen tutorea bada, tutoretza egiaztatzen duen dokumentazioa.
- Dirulaguntza eskatzen duen pertsona umearen familia-harrerako pertsona/familia bada, hori egiaztatzen duen dokumentazioa.
Sail arduraduna: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.
Ebazpen organoa: Eibarko udaleko Alkatea.
Ebazteko gehieneko epea: eskaera egiten den egunetik zenbatuta, sei hilabetekoa izango da.
Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/912945
Dirulaguntzaren ordainketa: Dirulaguntza onuradunari eman eta ordain dakion, nahitaezko baldintza batzuk bete beharko ditu; dokumentazioa deialdian zehazten den moduan eta forman aurkeztu beharko du, erakunde laguntzaileak egiaztatu beharko du interesdunak nahitaezko baldintzak betetzen dituela dirulaguntza eskatu ahal izateko eta Udalak egiaztatuko du interesdunaren erroldatzea eta adina eta dirulaguntzaren titular izatea.
| Deskargatu dokumentuak |
|---|
|
Deialdia 2026: UMEAK ESKOLARA Ikusi | Jaitsi (228.4 KB) |
|
UMEAK ESKOLARA dirulaguntza eskatzeko orria Ikusi | Jaitsi (124.2 KB) |