Eibarko Udala

TXONTA auzoan bizitegi-eraikinetan birgaitze eraginkorra egiteko jabekide-erkidegoei zuzendutako dirulaguntza konpentsatzaileak eta osagarriak (2026)

Deskribapena: TXONTA auzoan bizitegi-eraikinetan birgaitze eraginkorra egiteko jabekide-erkidegoei zuzendutako dirulaguntza konpentsatzaileen eta osagarrien eskaera egitea. Txonta auzoko honako bizitegi-eraikin hauen birgaitze eraginkorrerako dirulaguntzak dira: Txonta 15, 29, 44, 46, 50 eta 52 zenbakiak.

Dirulaguntzak honako bi lerro hauetan banatzen dira:

  • Dirulaguntza konpentsatzaileak: hauen helburua zera da: auzoko bizitegi-eraikinak osorik birgaitzeko jabekide-erkidegoei dagoeneko emandako dirulaguntzak (2018ko uztailaren 24ko Osoko Bilkurak onartuak) osatzea, eta era horretan goian zerrendatutako Txonta kaleko eraikinen jabekide-erkidegoek kontratatutako birgaitze-obrak gauzatzeko kostuaren gehikuntza konpentsatzea, betiere gehikuntza horren jatorria obrarako erabilitako materialaren kostu-igoera baldin bada, azken urteetan izandako prezioen igoera orokorraren ondorioz eratorria; eta hori guztia aurrerago zehaztuko diren baldintza eta zehaztapenekin. Diruz lagunduko diren gastuak: obrak egikaritzeari dagozkion gastuak, BEZa barne.
  • Dirulaguntza osagarriak: jabekide-erkidegoentzat, baldin eta eskaera egin duen eraikinaren birgaitzeko obrak egiteko eskubidea duten dirulaguntza guztien zenbatekoa, goian adierazitako konpentsatzaileak barne, obren kostu justifikatu osoaren % 60 baino TXIKIAGOA bada, BEZa barne. Diruz lagunduko diren gastuak: obren egikaritzeari, proiektuaren idazketari, obra-zuzendaritzari, EITri eta monitorizazioari dagozkien gastuak, BEZa barne.

 

Hartzailea: Dirulaguntza hauek eskuratu ahal izango dituzte Txonta 15, 29, 44, 46, 50 eta 52 zenbakietako higiezinen Jabeen Erkidegoek, betiere honako baldintzak betez gero:

  • Ez egotea sartuta 38/2003 Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13. artikuluan eta gainerako antzeko araudian ezarritako debekuren batean.
  • Txonta auzoko bizitegi-eraikinak osorik birgaitzeko jabe-erkidegoentzako dirulaguntzen onuradun izatea; dirulaguntza horiek 2018ko uztailaren 24an onartu zituen Udalbatzak.
  • Oinarri-deialdiaren hamaseigarren atalean bateraezintzat jotako dirulaguntzen onuradun ez izatea.

 

Dirulaguntzaren zenbatekoa:

  • Dirulaguntza konpentsatzaileak: Birgaitze integraleko obren egikaritze-aurrekontuaren gaineko gehikuntza estaliko dute, BEZa barne; egikaritze-aurrekontu hori Jabe-erkidegoak onartu eta kontratatukoa izango da, eta 2018ko uztailean onartutako deialdian aurkeztutakoa; gehikuntza hasierako aurrekontuaren % 10ekoa izango da gehienez. Igoeraren arrazoia eraikuntzako materialen prezioen igoera edo obrak egitean sortutako beste zirkunstantzia batzuk izan behar dira. Enpresa kontratistak igoera hori justifikatu egin beharko du, obra-zuzendaritzak txostena egin eta jabe-erkidegoak onartu.
  • Dirulaguntza osagarriak: aitortutako laguntza guztien edota Erkidegoak eskubidez jaso ditzakeen dirulaguntza guztien eta eraikinaren birgaitzearen guztizko kostuaren (obrak gauzatzeari, proiektua idazteari, obra-zuzendaritzari, EITri eta, hala badagokio, monitorizazioari dagozkien gastuak; BEZa barne) % 60aren arteko aldea estaliko dute. Obrarako erabilitako materialen kostua gehitzeagatik ematen den dirulaguntza konpentsatzailea eskubidez jaso daitekeen dirulaguntzatzat hartuko da. Onartutako dirulaguntzen zenbatekoa kalkulatzeko, Erkidegoak bi dirulaguntza jasotzeko aukera balu —bateraezinak beren artean eta kopuru ezberdinekoak—kalkulu hori egiteko, kopuru handienekoa erabiliko da, nahiz eta azkenean beste laguntza aukeratu. Kasu hori espezifikoki aplikatzen zaie Energiaren Euskal Erakundeak kudeatutako laguntzen deialdiari eta Next generation EB funtsetatik eratorritakoari; izan ere, dirulaguntza bateraezinak izanik, kasu batzuetan erkidegoek bata zein bestea jasotzeko aukera zuten. 

 

Eskaera egiteko epea: 2026ko irailaren 7tik 30era (biak barne).

Tramitazio kanalak: 

  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.

Kudeaketarako Hurbiltasuneko Bulego Teknikoak (Txonta Bulegoa), gaur egun Eibarko Udaleko Hirigintza Sailean dagoenak, laguntza emango die hala eskatzen duten jabe-erkidegoei Eibarko Udalari zuzendutako izapide elektronikoak egiteko.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Ikusi Oinarri-Deialdia 2026.

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Hirigintza saila.

Ebazpen organoa: Eibarko Udaleko Alkatea.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa:

https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatorias/922751

Obren egikaritze-epeak ezingo du gainditu 2026ko urriaren 31.

Dirulaguntzaren helburua bete dela eta jasotako funtsak aplikatu direla justifikatzeko epea (onuradunek egindakoa) ezingo du gainditu 2026ko azaroaren 27a.

Deskargatu dokumentuak
Oinarriak-deialdia 2026  
Ikusi | Jaitsi (3.9 MB)
HI5013_D002 Titular-kontua  
Ikusi | Jaitsi (66.0 KB)
HI5013_D003 Jabekideen Erkidegoko edo Komunitateko presidentearen izendapena  
Ikusi | Jaitsi (57.9 KB)
HI5013_D004 Erantzukizunpeko adierazpena  
Ikusi | Jaitsi (124.4 KB)