Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Pegoretarako irisgarritasuna hobetzeko dirulaguntzak (2022-23)

Deskribapena: pegoretarako irisgarritasuna hobetzeko dirulaguntzen eskaera egitea: igogailuak, eskailerak gainditzeko plataformak, arrapalak eta bide publikoaren eta bizitegi-eraikinetako atarien arteko desnibelak gainditzeko balio duten gainerako elementu mekanikoak eta eraikuntzakoak instalatzea.

Diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko dira obrak egiteari eta elementu mekanikoak erosi eta instalatzeari dagozkienak, hala nola igogailuak, eskailerak gainditzeko plataformak, arrapalak, etab.

Instalazioa 2022an edo 2023an egin beharko da, eta 2023ko azaroaren 15a baino lehen amaituta egon beharko da (egun hori barne).

Hartzailea: Dirulaguntza hauek Jabeen erkidegoek eta eraikinen jabe diren pertsona fisiko edo juridikoek eskura ditzakete, betiere, DLOren 13.2 artikuluak ezartzen dituen debeku horietako batean bertan ere sartzen ez badira; eta laguntzok ematea oinarritzen duen jarduera egingo balute, baldin eta DLOren 13. artikuluko 2. eta 3. atalek ezartzen dituzten debeku horietako baten eraginpean ez badaude. Eraikinek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Azalera erabilgarri osoaren hirutik bia etxebizitzetarakoa izatea; neurketa horretatik kanpo geratuko da beheko solairuaren edo etxabearen azalera.
  • Hamar urtetik gorako eraikina izatea.
  • Hirigintzaren ikuspegitik egokitasuna gordetzea eta udal baimena eskuratzeko inongo mugarik ez izatea.
  • Eraikina ez egotea lurreratzeko zorian, neurri baten eraitsia edo barrutik hustua.

Dirulaguntzak jaso nahi dituzten titularren eraikinek EITa (Eraikinaren Ikuskapen Teknikoa) egin eta aurkeztu beharko dute Udaleko Sarrera Erregistroan, dagokion dirulaguntzaren eskabidea formalizatu aurretik, eraikinaren antzinatasuna edozein dela ere. Dirulaguntzaren eskabidea aurkeztu baino 10 urte lehenago aurkeztutako EITak ez dira baliozkoak izango.

Dirulaguntzaren zenbatekoa: Hauek dira diruz lagun daitezkeen gehieneko zenbatekoak:

  • Irisgarritasuna hobetzeko obra zibilaren kostuaren % 50a, 10.000 euroko gehieneko mugarekin.
  • Sistema mekanikoak erosteko eta instalatzeko kostuaren % 20a, obra zibila izan ezik, 15.000 euroko gehieneko mugarekin.

Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 25.000 eurokoa izango da.

Eskaera egiteko epea: 2023ko otsailaren 1etik azaroaren 15era (biak barne).

Tramitazio kanalak: Eskabideak toki hauetako edozeinetan aurkeztu ahal izango dira:

  • Jabeen erkidegoak, pertsona juridikoak eta haien ordezkari diren pertsonak:
    • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
  • Pertsona fisikoak eta haien ordezkari diren pertsonak:

    • Presentziala: PEGORA (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) Untzaga plaza 1. Beheko solairua. Itxaronaldiak saihesteko, hitzordua eska daiteke PEGORAn. Hitzordua nola eskatu:
    • Administrazio Publikoetako erregistroetan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adieraziak. Posta-bulegoetan aurkezten diren eskariak Eibarko Udalari zuzenduko zaizkio, kartazal irekian, Posta-bulegoko funtzionarioak data eta zigilua jar diezaion, eskariak aurkezteko epearen barruan ziurtatuak izan baino lehen. Horixe da modu bakarra eskariak Postetxearen bulegoan entregatu ziren egun berberean Udal Erregistroan sartu zirela erakusteko.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: 

Jabekideen erkidegoak edo komunitateak (eskaera elektronikoki egin beharko dute):

Jabekideen erkidegorik/komunitaterik ez dagoenean (pertsona juridikoek eta haien ordezkariek eskaera elektronikoki egin beharko dute; pertsona fisikoek eta haien ordezkariek elektronikoki, presentzialki edo Administrazio Publikoetako erregistroetan):

  • Dirulaguntzaren eskaera beste Administrazio Publikoetako erregistroetan aurkeztuz gero, pegoretarako irisgarritasuna hobetzeko dirulaguntzaren eskaera, behar bezala beteta eta sinatuta. Eskaera elektronikoki edo PEGORAn eginez gero, eskabide hori elektronikoki beteko da formulario baten bidez.
  • Eskaera egiten duenaren nortasuna egiaztatzeko dokumentuak:
    • Pertsona fisikoek: Eskatzailearen NANa, AIZ edo balio bereko dokumentua. Eraikinak jabe bat baino gehiago badu, jabe guztiena.
    • Pertsona juridikoek: entitatearen eraketa jasotzen duen eskritura edo dokumentua eta Estatutuak, Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistroan behar den moduan inskribatuta.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua (notario-ahalordeak, eskriturak…). Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.
  • Eskatzaileak duen bankuko kontuaren titulartasuna egiaztatzeko agiria, dirulaguntza hor ordaindu ahal izateko. Ondoko agiri hauetako edozein izango da baliokoa: Laburpen bankarioa; aurrezki-libreta; banketxeak egindako ziurtagiria edo “Titular-kontua” izeneko orria behar bezala beteta banketxeak emandako zigiluarekin.
  • Eskumena duen Ogasunak emandako egiaztagiria, eskatzaileak zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duena. Eraikinak jabe bat baino gehiago badu, jabe guztiena.
  • Pegorako irisgarritasuna hobetzeko proiektua, teknikari eskudunek sinatuta.
  • Beste erakunde batzuei dirulaguntzak eskatu bazaizkie, erakunde, instituzio… horiei egindako dirulaguntza-eskaeren zerrenda, edo bestela, dagoeneko jaso diren dirulaguntzena, zenbatekoa eta helburua zehaztuz.

Ez da beharrezkoa izango Udalaren eskuetan dagoen dokumentazioa berriro aurkeztea, aurretik beste administrazio-espediente batzuetarako aurkeztu izan bada.

Prozedura hau tramitatzeko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko, bai eskaera egiterako unean, bai hurrengo berrikuspenetan, Eibarko Udalak honako informazio hau kontsultatuko du, bitarteko telematikoen bidez:

  • Udalarekiko ordainketan egunean egotea.
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak ordainduta izatea.
  • Legezko ordezkapenen kasuan, ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egotea.

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Hirigintza.

Ebazpen organoa: Eibarko udaleko Alkatea.

Ebazteko gehieneko epea: eskaera egiten den egunetik zenbatuta, bi hilabetekoa izango da.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/669003

Udalak emandako dirulaguntzaren ordainketa eta justifikazioa edo zuriketa:

Dirulaguntza hiru zatitan ordainduko da:

  • Lehenengo ordainketa: dirulaguntzaren zenbatekoaren % 20a.
  • Bigarren ordainketa, dirulaguntzaren zenbatekoaren % 15a.
  • Hirugarren ordainketa: dirulaguntzaren gainerako zenbatekoa.

Ordainketa-eskaerek zenbait justifikaziorako agiri aurkeztea dakar, eta honako toki hauetako edozeinetan aurkeztu ahal izango dira:

  • Jabeen erkidegoak, pertsona juridikoak eta haien ordezkari diren pertsonak:
    • Elektronikoa: DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA tramitearen bidez. Derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
  • Pertsona fisikoak eta haien ordezkari diren pertsonak:
    • Elektronikoa: DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA tramitearen bidez. Derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
    • Presentziala: PEGORA (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) Untzaga plaza 1. Beheko solairua. Itxaronaldiak saihesteko, hitzordua eska daiteke PEGORAn. Hitzordua nola eskatu:
    • Administrazio Publikoetako erregistroetan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adieraziak. Posta-bulegoetan aurkezten diren eskariak Eibarko Udalari zuzenduko zaizkio, kartazal irekian, Posta-bulegoko funtzionarioak data eta zigilua jar diezaion, eskariak aurkezteko epearen barruan ziurtatuak izan baino lehen. Horixe da modu bakarra eskariak Postetxearen bulegoan entregatu ziren egun berberean Udal Erregistroan sartu zirela erakusteko.

Dirulaguntzaren ordainketa eta justifikazio eskaerak prozedura honen arabera egingo dira:

LEHENENGO ORDAINKETA: Lehenengo ordainketa, dirulaguntzaren zenbatekoaren % 20arena, lehenengo ordainketa-eskaera aurkeztu ondoren egingo da. Dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

BIGARREN ORDAINKETA: Bigarren ordainketa, dirulaguntzaren zenbatekoaren % 15arena, bigarren ordainketa-eskaera aurkeztu ondoren egingo da. Dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

HIRUGARREN ORDAINKETA ETA AZKEN JUSTIFIKAZIOA: Gainerako zenbatekoa obra amaitu ondoren ordainduko da, AZKEN JUSTIFIKAZIOA aurkeztu ondoren.

Irisgarritasuna hobetzeko lanak egiteko epea 2023ko azaroaren 15ean amaituko da (hau barne).

Azken JUSTIFIKAZIOA aurkezteko epea 2023ko azaroaren 15ean amaituko da (hau barne). AZKEN JUSTIFIKAZIOAN honako dokumentazio hau aurkeztu behar da:

  • Pegoretarako irisgarritasuna hobetzeko dirulaguntza: justifikazioa eta ordainketa” izeneko eskaera behar bezala beteta, hirugarren eta azken ordainketa eskatzen dela adierazten.
  • Obra-amaierako ziurtagiria, obraren zuzendaritza teknikoak izenpetutakoa.
  • Egindako obren fakturak.
  • Eskumena duen Ogasunak emandako egiaztagiria, eskatzaileak zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duena. Eraikinak jabe bat baino gehiago badu, jabe guztiena.
  • Beste erakunde batzuei dirulaguntzak eskatu bazaizkie, erakunde, instituzio… horiei egindako dirulaguntza-eskaeren zerrenda, edo bestela, dagoeneko jaso diren dirulaguntzena, zenbatekoa eta helburua zehaztuz.

2023ko azaroaren 15ean obra hasita baina amaitu gabe badago, lehenengo eta bigarren ordainketetan jasotako gastuei dagozkien zenbatekoak baino ez zaizkio ordainduko dirulaguntzaren onuradunari, baldin eta 2023ko azaroaren 15a baino lehen egin badira.

Obra 2023ko azaroaren 15erako hasi ez bada, lehenengo eta bigarren ordainketetan adierazitako kontzeptuengatik jasotako zenbatekoak itzuli beharko dira.

Deskargatu dokumentuak
Deialdia 2022-23: pegoretarako irisgarritasuna hobetzeko dirulaguntzak  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 485 KB)
Pegoretarako irisgarritasuna hobetzeko dirulaguntzen eskaera  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 150 KB)
Titular-kontua  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 65 KB)
Jabekideen Erkidegoko edo Komunitateko Presidentearen izendapena  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 50 KB)
Obrak egiteko Erkidegoak edo Komunitateak eman duen baietzaren dokumentua  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 50 KB)
Justifikazioa eta ordainketa eskaera: Pegoretarako irisgarritasuna hobetzeko dirulaguntza  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 60 KB)
Nabigazioa