Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Jarduera ekonomikoetarako eraikinen fatxadak birgaitzeko obrak egiteko dirulaguntzak (2019-2020)

Deskribapena: Jarduera ekonomikoetarako eraikinen fatxadak birgaitzeko obrak egiteko dirulaguntzen eskaera egitea.

Hartzailea: Dirulaguntza hau jaso ahal izango dute fatxadak zaharberritzeko obrak egiten dituzten jarduera ekonomikoetarako eraikinaren jabeen erkidegoek edo jabe diren pertsona fisiko edo juridikoek, betiere DLOren 13. artikuluaren 2. eta 3. zenbakietako debekuen eraginpean ez badaude.

Eraikinaren jabea pertsona fisikoa bada, Eibarren erroldatuta egon beharko du. Eraikinaren jabeak pertsona bat baino gehiago badira, haietako batek, gutxienez, Eibarren erroldatuta egon beharko du. Eraikinaren jabea pertsona juridikoa bada, egoitza soziala Eibarren izan beharko du.

Eraikinak honako baldintza hauek bete beharko ditu:

  • Azalera erabilgarri osoaren bi heren, gutxienez, jarduera ekonomikora bideratuta egotea, edo, erabiltzen ez den eraikinaren kasuan, jarduera ekonomikoa, gutxienez adierazitako proportzioan, egon izana.
  • Hogeita hamar urtetik gorako eraikina izatea.
  • Hirigintzaren ikuspegitik egokitasuna gordetzea eta fatxada birgaitzeko udal lizentzia eskuratzeko inongo mugarik ez izatea.
  • Fatxadako elementu guztiei tratamendu bateratu bat ematea (leihoak, estaldurak, itxiturak...). Ez da dirulaguntzarik emango baldin eta aipatutako elementuren bat lizentziarik gabe aldatu bada eta fatxadako gainerako elementuetatik desberdina bada, salbu eta lizentzia eskatzeko aurkeztutako proiektuan elementuok aldatzeko eta fatxadaren baldintza estetikoak bateratzeko asmoa islatzen bada.
  • Ez edukitzea fatxadetan baimenik ez duen instalaziorik, hau da: antenak, errotuluak eta bestelakoak.
  • Ez edukitzea fatxadetan amiantotik eratorritako materialik, salbu eta lizentzia eskatzeko aurkeztutako proiektuan horiek kentzea eta zabortegi baimenduan uztea aurreikusten bada.
  • Eraikina ez egotea aurri-egoeran, neurri baten eraitsia edo barrutik hustua.
  • Azken 10 urteetan obra berengatik beste udal dirulaguntzarik jaso ez izana.   
  • Egindako obrek udal teknikarien aldeko txostena izan beharko dute. Dirulaguntza ukatu egingo da, egindako obra emandako lizentziarekin ez datorrela bat ikusiz gero eta legeztatzeko modukoa ez bada.

 

Dirulaguntzaren zenbatekoa: Dirulaguntza “oroharreko prezioan” emango da, eta gehieneko zenbatekoa ondoko hauetatik txikiena izango da:

  • Jarduketaren kostuaren % 10.
  • Fatxada m2 bakoitzeko 6 euro.
  • Fatxada m2 bakoitzeko 12 euro, fatxadak zaharberritzeaz gain eraikinetako inguratzailearen isolamendu-obrak egiten direnean eta urteko eskari energetikoa oinarri hauen 2. atalean jasotako baremoetan murrizten denean.

 

Ateratzen den zenbatekoari gehitu ahal izango zaio erakunde publikoen eskariz fatxada egiteko beharrezkoak diren salbuespenezko kostuen % 20, gehienez, amiantoa kentzeagatik sor daitezkeen kostuak barne; hori guztia behar bezala bereizitako partidetan.

Fatxadaren luze-zabalera neurtzeko orduan kontuan hartuko dena eraikineko fatxadaren altxaera edo proiekzio bertikala izango da, eraikinaren sestratik teilatu-hegaleraino.

 

Eskaera egiteko epea: 2019ko abenduaren 3tik 2020ko azaroaren 20ra (biak barne).

Tramitazio kanalak: 

  • Presentziala: PEGORA (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) Untzaga plaza 1. Beheko solairua.
  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluak adierazitako Administrazio Publikoetako erregistroetan. Postetxeko bulegoetan aurkezten diren eskabideak Eibarko Udalari zuzenduko zaizkio, kartazal irekian, postetxeko funtzionarioak data eta zigilua jar diezaion, eskabidea aurkezteko epearen barruan egin direla egiaztatu aurretik. Horixe da modu bakarra eskabideak postetxearen bulegoan entregatu diren egun berberean Udal Erregistroan sartu direla erakusteko.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

a)  Jarduera ekonomikoetarako eraikinen fatxadak birgaitzeko obrak egiteko dirulaguntza eskaera, behar bezala beteta.

b)  Nortasun juridikoa egiaztatzeko dokumentuak:

  • Pertsona indibidualak, NANa edo agiri baliokidea.
  • Pertsona juridiko direnek: eskritura edo entitatearen eraketa jasotzen duten dokumentuak eta hura arautzen duten Estatutuak; azken horiek, Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistroan behar bezala inskribatuak.

c)  Legezko ordezkaritzaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo balio bereko dokumentua eta ordezkaritzaren egiaztagiriak. Egiaztapena zuzenbidean bidezkoa den edozein bide erabiliz egin daiteke (notario-ahalordez, eskritura bidez...).

d)  Eskatzailearen banku-kontuaren titulartasuna egiaztatzen duen agiria, eskatzailearen nortasunarekin bat etorri behar duena. Ondoko agiri hauetako edozein izango da baliozkoa: Banku-laburpena; libreta; banketxeak emandako ziurtagiria edo “Kontua-titularra” inprimakia, behar bezala beteta eta banketxeak zigilatuta.

e)  Higiezinaren titularra edo titularrak nor diren adierazten duen agiria.  Eraikinak jabe bat baino gehiago izanez gero, titular horien adostasun-akordioa, dirulaguntzaren xede diren obrak gauzatzeari buruzkoa.

f)   Eskumena duen Ogasunak emandako egiaztagiria, eskatzaileak zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duena.

g)  Dirulaguntzaren eskabidean Udalari ez bazaio baimenik eman eskatzailea Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean dagoela egiaztatzeko, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emandako egiaztagiria aurkeztu beharko da.

h)  Fatxaden amaierako egoeraren argazkiak, obrak egin ondoren.

i)    Egindako obren fakturak.

j)    Beste erakunde batzuei eskatu bazaizkie dirulaguntzak, erakunde, instituzio… horiei egindako dirulaguntza-eskaeren zerrenda, edo bestela, dagoeneko jaso diren dirulaguntzena, zenbatekoa eta helburua zehaztuz.

k)  Dirulaguntza birgaikuntza energetikoagatik eskatu bada, obrak egin aurretik eta ondoren eraikinak duen energia-eraginkortasunari buruzko ziurtagiria. Isolamendu-obrei dagokien zenbatekoa aitortzeko, gutxienez C ziurtagiri energetikoa lortu beharko da, edo obraren osteko ziurtagiri energetikoa bi mailatan hobetu, hasierakoarekin alderatuta, eraikinen eraginkortasun energetikoa ziurtatzeko oinarrizko prozeduraren arabera.

 

Ez da beharrezkoa izango Udalaren eskuetan dagoen dokumentazioa berriro aurkeztea, aurretik beste administrazio-espediente batzuetarako aurkeztu izan bada.

 

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Hirigintza saila.

Ebazpen organoa: Eibarko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarra.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa:  https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/483753

Udalak emandako dirulaguntzaren ordainketa eta justifikazioa edo zuriketa: Ez da ordainketarik aurreratuko deialdi honen dirulaguntzetan. Dirulaguntza eman ahal izateko eta onuradunaren aldeko obligazioa aitortu ahal izateko, derrigorrezko baldintza izango da justifikazioa aurkeztea eta egiaztatzea, Dirulaguntzen Lege Orokorraren Erregelamenduko 84. artikuluak ezartzen duen eran.

 

Deskargatu dokumentuak
Oinarriak-deialdia 2019: jarduera ekonomikoetarako eraikinen fatxadak birgaitzeko obrak egiteko dirulaguntzak  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 162 KB)
Jarduera ekonomikoetarako eraikinen fatxadak birgaitzeko obrak egiteko dirulaguntza eskaera  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 149 KB)
Titularra-kontua  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 65 KB)
Titularren adostasun-akordioa, dirulaguntzaren xede diren obrak gauzatzeari buruzkoa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 59 KB)
Nabigazioa