Igogailuak jartzeko eta ordezteko obrak egiteko eta fatxadak berriztatzeko diru-laguntzak (2018)

Deskribapena: igogailuak jartzeko eta ordezteko obrak egiteko eta fatxadak berriztatzeko diru laguntzen eskaera egitea.

Hartzailea: Diru-laguntza hauek pertsona fisikoek edo juridikoek eskura ditzakete, betiere, DLOren 13.2 artikuluak ezartzen dituen debeku horietako batean bertan ere sartzen ez badira; eta laguntzok ematea oinarritzen duen jarduera egingo balute Jabe Elkarteei edo komunitateei ere laguntzok emango litzaizkieke, baldin eta DLOren 13. artikuluko 2. eta 3. atalek ezartzen dituzten debeku horietako baten eraginpean ez badaude.

Hona hemen laguntzak zertarako emango diren eta nortzuk jaso ditzaketen:

IGOGAILUAK JARTZEA: eraikinen jabe diren jabe-erkidegoek edo pertsona fisikoek edo juridikoek. Eraikinek ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Azalera erabilgarri osoaren hirutik bia etxebizitzetarakoa izatea; neurketa horretatik kanpo geratuko da beheko solairuaren edo etxabearen azalera.
  • Hamar urtetik gorako eraikina izatea.
  • Hirigintzaren ikuspegitik egokitasuna gordetzea eta udal baimena eskuratzeko inongo mugarik ez izatea.
  • Eraikina ez egotea lurreratzeko zorian, neurri baten eraitsia edo barrutik hustua.

 

FATXADAK BERRIZTATZEA: eraikinen jabe diren jabe-erkidegoek edo pertsona fisikoek edo juridikoek. Eraikinek ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Azalera erabilgarri osoaren hirutik bia etxebizitzetarakoa izatea; neurketa horretatik kanpo geratuko da etxabearen edo beheko solairuaren azalera.
  • Hamar urtetik gorako eraikina izatea.
  • Hirigintzaren ikuspegitik egokitasuna gordetzea eta udal baimena eskuratzeko inongo mugarik ez izatea.
  • Fatxadako elementu guztiei tratamendu bateratu bat ematea (leihoei, balkoiei, itxiturei...) Ez da diru-laguntzarik emango elementuren bat fatxadako beste guztiek duten eraketatik edo koloreetatik aldentzen bada, baldin eta lizentzia eskatzeko aurkeztutako proiektuan elementuok aldatzeko asmoa eta fatxadaren baldintza estetikoak bateratzeko asmoa islatzen ez bada.
  • Fatxadetan eta balkoietan (barandatik gora) ezin da jarri baimenik ez duen instalaziorik (antenak, errotuluak, gas-galdarak edo bestelakoak). Teknikariek eta Hirigintza batzordeak aztertuko dute elementu horrek baimenik duen eta legeztatu daitekeen ala ez.
  • Eraikina ez egotea lurreratzeko zorian, neurri baten eraitsia edo barrutik hustua.
  • Azken 10 urte hauetan obra berdinengatik beste udal diru-laguntzarik ez jaso izatea.
  • Ez dira diruz lagunduko aireztapen patioetara ematen duten fatxadetako obrak edo eraikinetako beste barruko patio batzuetan egiten direnak. Ostera, uharte-patioetako fatxadetan egiten direnek diru-laguntza izango dute.

 

Igogailuak jartzeko eta fatxadak konpontzeko laguntzak jaso nahi dituzten eraikinetako titularrek EAT (eraikinetako azterketa teknikoa) eginda eta aurkeztuta eduki behar dute laguntza hau jasotzeko eskaera egin aurretik, eraikinaren antzinakotasuna zein delarik ere. EAT paperean, XML fitxategi batean eta PDF formatuan (CD batean) aurkeztu beharko da Udalaren sarrera-erregistroan. Aurkezten denetik diru-laguntza eskaera egin arte dagoen gehieneko epea 10 urtekoa da.

 

Eskaera egiteko epea: 2018ko ekainaren 14tik azaroaren 16ra (biak barne).

Diru-laguntzaren zenbatekoa: Diruz lagunduko den gauza bakoitzean diru-laguntzaren zenbatekoak hauek izango dira:

IGOGAILUAK JARTZEA: Diru-laguntza oroharreko zenbatekoan emango da, eta gehieneko zenbatekoa, eskaeran esandako obrari dagokion aurrekontu osoaren % 10 izango da, BEZa sartzeke. Hona hemen emango diren diru-laguntzarik handienak:

  • Igogailu berri bakoitzeko, laguntzaren zenbatekoa ez da izango 7.800 eurotik gorakoa.
  • Igogailu zaharra kendu eta berria ipintzeko igogailu-kotaraino jaitsi edo beste solairu batzuetara heltzeko obra zibila egin behar denean, laguntzaren zenbatekoa ez da izango 5.850 eurotik gorakoa.
  • Igogailu zaharra kentzeko edo igogailua modernizatzeko obrak egiteagatik, laguntzaren zenbatekoa ez da izango 3.900 eurotik gorakoa.
  • Arrapalak, plataformak eta desnibelak gainditzeko balio duten gainerako obra guztiak egiteagatik, laguntzaren zenbatekoa ez da izango 1.950 eurotik gorakoa.
  • Beste obra mota batzuk egiten badira, diru-laguntzaren zenbatekoa kontzeptu bakoitzaren arabera kalkulatuko da.

 

FATXADAK BERRIZTATZEA: Diru-laguntza “honenbesteko batean” emango da, eta gehieneko zenbatekoa ondoko hauetatik txikiena izango da:

  • Eskaeran adierazitako obrak duen kostuaren % 10a.
  • Fatxada m² bakotxeko 5 euro.
  • Fatxada m² bakotxeko 10 euro, fatxadak zaharberritzeaz edo berriztatzeaz gain eraikinetako inguratzailearen isolamendu-obrak egin eta urteko eskari energetikoa murrizten denean.

 

* Ateratzen den zenbateko horri gehitu behar zaio erakunde publikoek fatxadak konpontzerakoan egiteko eskatutakoagatik izandako aparteko kostu horren % 20ra artekoa, kopuru horren barne egonik amiantoa erretiratzeagatik sor daitezkeen gastuak.

Fatxadaren luze-zabalera neurtzeko orduan kontuan hartuko dena eraikineko fatxadaren altxaera edo proiekzio bertikala izango da, eraikinaren sestratik teilatu-hegaleraino.

Isolamendu-obrei dagokien zenbatekoa emateko, obra egin ondoren, gutxienez C mailako energia-ziurtagiria lortu eta egiaztatu beharko da, edo ziurtagiria bi mailatan hobetu hasierako agiriarekiko, eraikinen eraginkortasun energetikoari buruzko ziurtagirietarako oinarrizko prozedurak dioena betez. Zenbateko hori ez da emango eraberritze energetikoko obra horiek lehendik ere udal laguntzetako beste deialdiren bateko diru-laguntza jaso izan badute.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

 

Beste administrazio-espediente batzuetarako ekarri eta udalaren eskuetan dauden dokumentuak ez dira berriro aurkeztu behar.

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Hirigintza.

Ebazpen organoa: Tokiko Gobernu Batzarra.

Ebazteko gehieneko epea: eskaera egiten den egunetik zenbatuta, sei hilabetekoa izango da.

Diru-Laguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa:

http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/402091

Udalak emandako diru-laguntzaren justifikazioa edo zuriketa: Daborduko eginda dauden jarduera batzuei ematen zaien diru-laguntza izatera, diru-laguntza eskaerarekin batera egingo da diruz lagundu daitekeen jarduera bete izanaren justifikazioa eta jasotako diruaren aplikazioari dagokion justifikazioa edo zuriketa, deialdi honetan ezartzen den dokumentazioa aurkeztuta. 

 

Deskargatu dokumentuak
Deialdia 2018: Igogailuak jartzeko eta ordezteko obrak egiteko eta fatxadak berriztatzeko diru-laguntzak  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 211 KB)
Igogailuak jarri edo aldatzeko eta fatxadak zaharberritzeko obrak egiteko diru-laguntzak eskatzeko orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 161 KB)
Jabekideen Erkidegoko edo Komunitateko Presidentearen izendapena  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 50 KB)
Obrak egiteko Erkidegoak edo Komunitateak eman duen baietzaren dokumentua  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 50 KB)
Titular-kontua  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 64 KB)
Nabigazioa