Eibarko Udala

Igogailuak instalatzeko edo ordezkatzeko, atarietarako irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak zaharberritzeko obrak egiteko dirulaguntzak (2026)

Deskribapena: Udal honek deialdia egiten du jarraian adieraziko diren egiteko hauetara zuzendutako dirulaguntzetarako:

  • IGOGAILUAK JARTZEA.
  • ATARIETARAKO IRISGARRITASUNA HOBETZEA.
  • FATXADAK BERRIZTATZEA.

Hartzailea: Dirulaguntza hauek eraikinen jabe diren pertsona fisikoek edo juridikoek jaso ahalko dituzte, betiere DLOren 13.2 artikuluak ezartzen dituen debekuetako bakar batek ere ez badie eragiten, eta, hala badagokio, laguntzok ematea oinarritzen duen jarduketa egingo duten Jabe Erkidegoek, baldin eta DLOren 13. artikuluko 2. eta 3. atalek ezartzen dituzten debekuetako bakar batek ere ez badie eragiten.

Dirulaguntza jaso ahal izateko, baldintza orokor hauek bete beharko dira:

  • Laguntzak jaso nahi dituzten eraikinetako titularrek EITa (eraikinaren ikuskaritza teknikoa) eginda eta aurkeztuta eduki behar dute laguntza hau jasotzeko eskaera egin aurretik, eraikinaren antzinakotasuna zeinahi dela ere. EITa Udaleko Sarrera Erregistroan aurkeztuta egon beharko da, dirulaguntzaren eskaera egin baino 10 urte lehenago, gehienez ere. EITak ezarritako jarduketak 1, 2 eta 3 taldeetakoak, badira, zuzenduta egon beharko dira, hala badagokio.
  • Dirulaguntzaren xede den obra amaituta egon beharko da dirulaguntza eskatzen den egunaren aurretik. 

Eskaera egiteko epea: 2026ko azaroaren 9tik 20ra (biak barne).

Tramitazio kanalak: 

Jabeen erkidegoak, pertsona juridikoak eta haien ordezkari diren pertsonak:

  • Elektronikoki, udal webgunearen bidez: Izapidea elektronikoki egiteko, ziurtagiri digital bat eduki behar da (B@K-Q, NAN elektronikoa, IZENPE txartela, etab.)

Pertsona fisikoak eta haien ordezkari diren pertsonak:

  • Elektronikoki, udal webgunearen bidez: Izapidea elektronikoki egiteko, ziurtagiri digital bat eduki behar da (B@K-Q, NAN elektronikoa, IZENPE txartela, etab.).
  • Administrazio Publikoetako erregistroetan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adieraziak. 
  • Presentzialki, PEGORAn, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa, (Udaletxea, beheko solairua, Untzaga plaza 1). Itxaronaldiak saihesteko, hitzordua eska daiteke PEGORAn. Hitzordua nola eskatu:

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

    a) Dirulaguntzaren eskaera beste Administrazio Publikoetako erregistroetan aurkeztuz gero, HI5000_D001 Igogailuak instalatzeko edo ordezkatzeko, atarietako irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak zaharberritzeko obrak egiteko dirulaguntzak eskaera-orria behar bezala beteta eta sinatuta. Eskaera elektronikoki edo PEGORAn eginez gero, eskabide hori elektronikoki beteko da formulario baten bidez.

    b) Eskaera egiten duenaren nortasuna egiaztatzeko dokumentuak:

    • Jabe erkidegoek: Jabe Erkidegoaren Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZ).

    • Pertsona fisikoek: Eskatzailearen NANa, AIZ edo balio bereko dokumentua. Eraikinak jabe bat baino gehiago badu, jabe guztiena.

    • Pertsona juridikoek: entitatearen eraketa jasotzen duen eskritura edo dokumentua eta Estatutuak, Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistroan behar den moduan inskribatuta.

    c) Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…). Ordezkaria erkidegoko Idazkaria edo Idazkari administratzailea bada, Idazkariak edo Idazkari administratzaileak egindako dokumentua, dirulaguntzaren eskaera izenpetu duen pertsona Jabe Erkidegoko presidentea dela dioen agiria (HI5000_D003 Komunitateko Presidentearen izendapena eredua. Ez da dokumentazio hori aurkeztu beharko, Ordezkaritza Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkaritzaren erroldan erregistratuta egonez gero.

    d) Jabekideen erkidegoen kasuan, Erkidegoko Idazkari edo Idazkari-administratzaile den pertsonak egindako ziurtagiria, Erkidegoaren eta dirulaguntzaren xede diren obren exekuzioaren arteko adostasuna jasotzen duena (HI5000_D004 Obrak egiteko eman den baietza eredua) edo Jabeen Batzarraren akta.

    e) Zerga Gipuzkoatik, Bizkaitik edo Arabatik kanpoko lurraldeetan ordaindu behar izanez gero, zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.

    f) Eskatzaileak duen bankuko kontuaren titulartasuna egiaztatzeko agiri eguneratua, dirulaguntza hor ordaindu ahal izateko. Ondoko agiri hauetako edozein izango da baliokoa: Laburpen bankarioa; aurrezki-libreta; banketxeak egindako ziurtagiria edo HI5000_D002 Titular-kontua orria behar bezala beteta banketxeak emandako zigiluarekin.

    g) HI5000_D005 Dirulaguntzari egotzitako gastuen eta diru-sarreren zerrenda eredua behar bezala beteta eta sinatuta. Gastuen eta diru-sarreren zerrenda hau formatu editagarrian ere aurkeztu beharko da. Diru-sarrerek eta gastuek bat etorri behar dute.

    h) Fakturak edo froga-balio baliokidea duten ordezko dokumentuak, trafiko juridikoan balioa dutenak edo eraginkortasun administratiboa dutenak, egindako gastua egiaztatzen dutenak, ordainketa-egiaztagiriekin batera, GASTUEN ETA DIRU-SARREREN ZERRENDAN (HI5000_D005) emandako ordena-zenbakiaren arabera korrelatiboki ordenatuta. Gastu berari dagozkion fakturen artxiboek GASTUEN ETA SARREREN ZERRENDAN (HI5000_D005) adierazitako ordena-zenbakiarekin izendatuta egon behar dute.

    • Banku-transferentzia bidez egin beharko dira 400 euro edo hortik gorako ordainketa guztiak.

    • 400 eurotik beherako eskudiruzko ordainketak baino ez dira onartuko. Hornitzailearen ordainagiria aurkeztuz egiaztatuko dira, behar bezala sinatuta, ordainketa egiten duen subjektu zorduna eta gastuaren kontzeptua identifikatuta. Hornitzaile berari egindako ordainketak ezin izango dira zatikatu murrizketa hori saihesteko.

    i) HI5000_D006 Eskatutako eta/edo kobratutako beste dirulaguntzei eta laguntzei buruzko erantzukizunpeko adierazpena   behar bezala beteta eta sinatuta.

    j) Jarduerak garatzeko hornidura, obrak edo zerbitzuak kontratatu badira eta diruz lagun daitekeen gastuaren zenbatekoa 15.000 €- tik gorakoa (BEZik gabe) bada hornidura- eta zerbitzu kontratuetarako, edo 40.000 €-tik gorakoa (BEZik gabe) obra-kontratuetarako, hornitzaile desberdinen hiru eskaintza. Honako kasu hauetan: a) kontratuaren objektuaren ezaugarri bereziak direla-eta, merkatuan horiek egiten, ematen edo hornitzen dituen behar besteko erakunderik ez dagoenean, b) gastua dirulaguntza eman aurretik egin denean edo/eta c) aurkeztutako eskaintzen artean proposamen ekonomiko onuragarriena aukeratu ez denean, salbuespen horiek justifikatzen dituen dokumentua.

    k) Egindako obren amaierako egoeraren argazkiak.

    l) Birgaikuntza energetikoaren dirulaguntza eskatu bada, eraikinaren eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria, obrak egin baino lehen eta ondoren.

    m) Aurretik Udalean aurkeztu ez bada, EIT dokumentua (Eraikuntzen Ikuskaritza Teknikoa), xml fitxategian eta pdf formatuan. Hala badagokio, zuzenketa ziurtagiria ere aurkeztuko da.

    a), b) eta c) dokumentuen kasuan deklarazio bat egin daiteke dirulaguntzaren eskaeran, dokumentu horiek aldaketarik ez dutela jasan eta Udalak lehendik badituela adierazten.

     

    Sail arduraduna: Eibarko udaleko Hirigintza.

    Ebazpen organoa: Eibarko udaleko Alkatea.

    Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: 

    https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatorias/938969

    Udalak emandako dirulaguntzaren justifikazioa:

    Dagoeneko eginda dauden jarduerei ematen zaien dirulaguntza denez, diruz lagun daitekeen jarduera bete dela eta funtsak aplikatu direla justifikatzeko, deialdi honetan ezarritako dokumentazioa aurkeztu beharko da, dirulaguntzaren eskabidearekin batera.

     

    Deskargatu dokumentuak
    Deialdia 2026  
    Ikusi | Jaitsi (306.3 KB)
    HI5000_D001 Igogailuak instalatzeko/ordezkatzeko, atarietarako irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak zaharberritzeko dirulaguntzak: eskaera  
    Ikusi | Jaitsi (380.8 KB)
    HI5000_D002 Titular-kontua  
    Ikusi | Jaitsi (65.0 KB)
    HI5000_D003 Komunitateko Presidentearen izendapena  
    Ikusi | Jaitsi (51.1 KB)
    HI5000_D004 Obrak egiteko eman den baietza  
    Ikusi | Jaitsi (50.9 KB)
    HI5000_D005 Dirulaguntzari egotzitako gastuen eta diru-sarreren zerrenda (formatu irekia)  
    Jaitsi (39.6 KB)
    HI5000_D005 Dirulaguntzari egotzitako gastuen eta diru-sarreren zerrenda (excel formatoa)  
    Jaitsi (11.8 KB)
    HI5000_D006 Eskatutako eta/edo kobratutako beste dirulaguntzei eta laguntzei buruzko erantzukizunpeko adierazpena  
    Ikusi | Jaitsi (123.8 KB)