Eibarko Udala

Igogailuak jartzeko eta ordezteko obrak egiteko eta fatxadak berriztatzeko dirulaguntzak (2023)

Deskribapena: igogailuak jartzeko eta ordezteko obrak egiteko eta fatxadak berriztatzeko dirulaguntzen eskaera egitea.

Hartzailea: Dirulaguntza hauek  pertsona fisikoek edo juridikoek eskura ditzakete, betiere, DLOren 13.2 artikuluak ezartzen dituen debeku horietako batean bertan ere sartzen ez badira; eta laguntzok ematea oinarritzen duen jarduera egingo balute Jabe Elkarteei edo komunitateei ere laguntzok emango litzaizkieke, baldin eta DLOren 13. artikuluko 2. eta 3. atalek ezartzen dituzten debeku horietako baten eraginpean ez badaude.

Hona hemen laguntzak zertarako emango diren eta nortzuk jaso ditzaketen: 

1. IGOGAILUAK JARTZEA. Eraikinen jabe diren jabe-erkidegoek edo pertsona fisikoek edo juridikoek.  Eraikinek ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Azalera erabilgarri osoaren hirutik bia etxebizitzetarakoa izatea; neurketa horretatik kanpo geratuko da beheko solairuaren edo etxabearen azalera.
  • Hamar urtetik gorako eraikina izatea.
  • Hirigintzaren ikuspegitik egokitasuna gordetzea eta udal baimena eskuratzeko inongo mugarik ez izatea.
  • Eraikina ez egotea lurreratzeko zorian, neurri baten eraitsia edo barrutik hustua.

 

2. FATXADAK BERRIZTATZEA. Eraikinen jabe diren jabe-erkidegoek edo pertsona fisikoek edo juridikoek.  Eraikinek ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Azalera erabilgarri osoaren hirutik bia etxebizitzetarakoa izatea; neurketa horretatik kanpo geratuko da etxabearen edo beheko solairuaren azalera.
  • Hamar urtetik gorako eraikina izatea.
  • Hirigintzaren ikuspegitik egokitasuna gordetzea eta udal baimena eskuratzeko inongo mugarik ez izatea.
  • Fatxadako elementu guztiei tratamendu bateratu bat ematea (leihoei, balkoiei, itxiturei...) Ez da dirulaguntzarik emango elementuren bat fatxadako beste guztiek duten eraketatik edo koloreetatik aldentzen bada, baldin eta lizentzia eskatzeko aurkeztutako proiektuan elementuok aldatzeko asmoa eta fatxadaren baldintza estetikoak bateratzeko asmoa islatzen ez bada.
  • Fatxadetan eta balkoietan (barandatik gora) ezin da jarri baimenik ez duen instalaziorik (antenak, errotuluak, gas-galdarak edo bestelakoak).  Teknikariek eta Hirigintza batzordeak aztertuko dute elementu horrek baimenik duen eta legeztatu daitekeen ala ez.
  • Eraikina ez egotea lurreratzeko zorian, neurri baten eraitsia edo barrutik hustua.
  • Azken 10 urte hauetan obra berdinengatik beste udal dirulaguntzarik ez jaso izatea. 
  • Ez dira diruz lagunduko aireztapen patioetara ematen duten fatxadetako obrak edo eraikinetako beste barruko patio batzuetan egiten direnak.  Ostera, uharte-patioetako fatxadetan egiten direnek dirulaguntza izango dute.

Igogailuak jartzeko eta fatxadak konpontzeko laguntzak jaso nahi dituzten eraikinetako titularrek EAT (eraikinetako azterketa teknikoa) eginda eta aurkeztuta eduki behar dute laguntza hau jasotzeko eskaera egin aurretik, eraikinaren antzinakotasuna zein delarik ere.  EAT aurkeztu beharko da Udalaren sarrera-erregistroan. Aurkezten denetik dirulaguntza eskaera egin arte dagoen gehieneko epea 10 urtekoa da.

 

Dirulaguntzaren zenbatekoa: Diruz lagunduko den gauza bakoitzean  dirulaguntzaren zenbatekoak hauek izango dira:

1.- IGOGAILUAK JARTZEA. Dirulaguntza oroharreko zenbatekoan emango da, eta gehieneko zenbatekoa, eskaeran esandako obrari dagokion aurrekontu osoaren % 10 izango da, BEZa sartzeke. Hona hemen emango diren dirulaguntzarik handienak:

  • Igogailu berri bakoitzeko, laguntzaren zenbatekoa ez da izango 9.900 eurotik gorakoa.
  • Igogailu zaharra kendu eta berria ipintzeko igogailu-kotaraino jaitsi edo beste solairu batzuetara heltzeko obra zibila egin behar denean, laguntzaren zenbatekoa ez da izango 7.425 eurotik gorakoa.
  • Igogailu zaharra kentzeko edo igogailua modernizatzeko obrak egiteagatik, laguntzaren zenbatekoa ez da izango 4.950 eurotik gorakoa.
  • Arrapalak, plataformak eta desnibelak gainditzeko balio duten gainerako obra guztiak egiteagatik, laguntzaren zenbatekoa ez da izango 2.475 eurotik gorakoa.
  • Beste obra mota batzuk egiten badira, dirulaguntzaren zenbatekoa kontzeptu bakoitzaren arabera kalkulatuko da.

 

2.- FATXADAK BERRIZTATZEA. Dirulaguntza “honenbesteko batean” emango da, eta gehieneko zenbatekoa ondoko hauetatik txikiena izango da:

  • Eskaeran adierazitako obrak duen kostuaren % 10a.
  • Fatxada m2 bakotxeko 6,6 euro.
  • Fatxada m2 bakotxeko 13,2 euro, fatxadak zaharberritzeaz edo berriztatzeaz gain eraikinetako inguratzailearen isolamendu-obrak egin eta urteko eskari energetikoa murrizten denean.

 

* Ateratzen den zenbateko horri, erakunde publikoek fatxadak konpontzerakoan egiteko eskatutakoagatik izandako aparteko kostu horren % 20ra artekoa gehi dakioke, amianto kentzeagatik sortu daitezkeen kostuak barne.

Fatxadaren luze-zabalera neurtzeko orduan kontuan hartuko dena eraikineko fatxadaren altxaera edo proiekzio bertikala izango da, eraikinaren sestratik teilatu-hegaleraino.

Isolamendu-obrei dagokien zenbatekoa aitortzeko, eraberritzearen ondoren lortu eta egiaztatu beharko da obraren osteko energia-ziurtapena bi mailatan hobetzea, hasierakoarekin alderatuta, edo lehen mailako energia berriztaezinaren kontsumoa gutxienez % 30 murriztea. Hobekuntza egiaztatzeko, jarduketaren aurretik eta ondoren eraikinaren eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria alderatuko da. Zenbateko hori ez da emango energia-errehabilitaziorako obra horiek lehendik ere udal laguntzetako beste deialdiren bateko dirulaguntza jaso izan badute.

 

Eskaera egiteko epea: 2023ko ekainaren 26tik azaroaren 10era (biak barne).

Tramitazio kanalak:

  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Elektronikoki bete behar den inprimakiari/formularioari honako dokumentazio hau erantsiko zaio: 

  • Jabe Erkidegoaren Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZ).
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…). Ordezkaria erkidegoko Idazkaria edo Idazkari administratzailea bada, Idazkariak edo Idazkari administratzaileak egindako dokumentua, dirulaguntzaren eskaera izenpetu duen pertsona Jabe Erkidegoko lehendakaria dela dioen agiria. Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.
  • Erkidegoko Idazkariak edo Idazkari-administratzaileak egindako ziurtagiria, diruz laguntzeko eskatu den obra horiek egiteko Erkidegoak baietza eman duela dioen agiria.
  • Zergak Gipuzkoa, Bizkaia edo Araba ez den beste lurralde historiko batean ordaintzen badira, eskatzaileak zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa.
  • Jabe Erkidegoak duen Bankuko kontuaren titulartasuna egiaztatzeko agiria, dirulaguntza hor ordaindu ahal izateko. Ondoko agiri hauetako edozein izango da baliokoa: Laburpen bankarioa; aurrezki-libreta; banketxeak egindako ziurtagiria edo “Titular-kontua” izeneko orria behar bezala beteta banketxeak emandako zigiluarekin.
  • Fakturak, egindako obrenak.
  • Obra-amaierako ziurtagiria, obraren zuzendari teknikoak izenpetua, proiektu teknikoa derrigorrean egin beharrekoa den kasuetan. Gainerako kasuetan eta baliabide lagungarrien proiektuetan ez da beharrezkoa izango obra-amaierako ziurtagiria aurkezterik.
  • Argazkiak, egindako obrari ateratakoak.
  • Dirulaguntza birgaikuntza energetikoagatik eskatu izan bada, obrak egin baino lehen eta ondoren eraikinak duen energia-eraginkortasunari buruzko ziurtagiria.
  • Aurretik Udalean aurkeztu ez bada, EAT (Eraikuntzen Azterketa Teknikoa) dokumentua, XML fitxategian eta PDF formatuan.
  • Beste erakunde batzuei dirulaguntzak eskatu bazaizkie, egindako dirulaguntza eskaera horien zerrenda, edo bestela, jaso diren dirulaguntzena, zenbatekoa eta helburua zehaztuz.

Ez da beharrezkoa izango Udalaren eskuetan dagoen dokumentazioa berriro aurkeztea, aurretik beste administrazio-espediente batzuetarako aurkeztu izan bada.

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Hirigintza.

Ebazpen organoa: Eibarko udaleko Alkatea.

Ebazteko gehieneko epea: eskaera egiten den egunetik zenbatuta, sei hilabetekoa izango da.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/704026

Udalak emandako dirulaguntzaren justifikazioa edo zuriketa: Daborduko eginda dauden jarduera batzuei ematen zaien dirulaguntza izatera, dirulaguntza eskaerarekin batera egingo da diruz lagundu daitekeen jarduera bete izanaren justifikazioa eta jasotako diruaren aplikazioari dagokion justifikazioa edo zuriketa, deialdian ezartzen den dokumentazioa aurkeztuta. 

 

Deskargatu dokumentuak
Deialdia 2023: Igogailuak jartzeko eta ordezteko obrak egiteko eta fatxadak berriztatzeko dirulaguntzak  
Ikusi | Jaitsi (355.7 KB)
Jabekideen Erkidegoko edo Komunitateko Presidentearen izendapena  
Ikusi | Jaitsi (51.1 KB)
Obrak egiteko Erkidegoak edo Komunitateak eman duen baietzaren dokumentua  
Ikusi | Jaitsi (50.9 KB)
Titular-kontua  
Ikusi | Jaitsi (65.0 KB)