Eibarko Udala

Igogailuak instalatzeko edo ordezkatzeko, atarietarako irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak zaharberritzeko obrak egiteko dirulaguntzak (2024)

Deskribapena: Udal honek deialdia egiten du jarraian adieraziko diren egiteko hauetara zuzendutako dirulaguntzetarako:

  • IGOGAILUAK JARTZEA.
  • ATARIETARAKO IRISGARRITASUNA HOBETZEA.
  • FATXADAK BERRIZTATZEA.

Hartzailea: Dirulaguntza hauek eraikinen jabe diren pertsona fisikoek edo juridikoek jaso ahalko dituzte, betiere DLOren 13.2 artikuluak ezartzen dituen debekuetako bakar batek ere ez badie eragiten, eta, hala badagokio, laguntzok ematea oinarritzen duen jarduketa egingo duten Jabe Erkidegoek, baldin eta DLOren 13. artikuluko 2. eta 3. atalek ezartzen dituzten debekuetako bakar batek ere ez badie eragiten.

Dirulaguntza jasotzeko baldintza hauek bete beharko dira:

  1. IGOGAILUAK JARTZEA/ORDEZKATZEA eta ATARIETARAKO IRISGARRITASUNA HOBETZEA: Eraikinen jabe diren jabe-erkidegoek edo pertsona fisikoek edo juridikoek. Eraikinek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
    • Azalera erabilgarri osoaren bi heren etxebizitzara bideratuta egotea; neurketa horretatik kanpo geratuko da beheko solairuaren azalera.
    • Hamar urtetik gorako eraikina izatea.
    • Hirigintzaren ikuspegitik egokitasuna gordetzea eta udal-baimena eskuratzeko inongo mugarik ez izatea.
    • Eraikina ez egotea aurri-egoeran, partez eraitsita edo barrutik hustuta.
  1. FATXADAK BERRIZTATZEA. Eraikinen jabe diren jabe-erkidegoek edo pertsona fisikoek edo juridikoek. Eraikinek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
    • Azalera erabilgarri osoaren bi heren etxebizitzara bideratuta egotea; neurketa horretatik kanpo geratuko da beheko solairuaren azalera.
    • Hamar urtetik gorako eraikina izatea.
    • Hirigintzaren ikuspegitik egokitasuna gordetzea eta udal-baimena eskuratzeko inongo mugarik ez izatea.
    • Fatxadako elementu guztiei tratamendu bateratu bat ematea (leihoei, balkoiei, itxiturei...). Ez da dirulaguntzarik emango elementuren bat fatxadako beste guztiek duten eraketatik edo koloreetatik aldentzen bada, baldin eta lizentzia eskatzeko aurkeztutako proiektuan elementuok aldatzeko asmoa eta fatxadaren baldintza estetikoak bateratzeko asmoa islatzen ez bada.
    • Fatxadetan eta balkoietan (barandatik gora) ezin da jarri baimenik ez duen instalaziorik (antenak, errotuluak, gas-galdarak edo bestelakoak). Teknikariek eta Hirigintza Batzordeak aztertuko dute elementu horrek baimenik duen eta legeztatu daitekeen ala ez.
    • Eraikina ez egotea aurri-egoeran, partez eraitsita edo barrutik hustuta.
    • Azken 10 urte hauetan obra berdinengatik beste udal-dirulaguntzarik jaso ez izana.   
    • Ez dira diruz lagunduko aireztapen- patioetara edo barruko beste patioetara ematen duten fatxadetako obrak, ez badira egiten eraikina energetikoki hobetzeko. Hala ere, uharte-patioetako fatxadetan egiten direnek dirulaguntza izango dute.

Igogailuak jartzeko eta fatxadak konpontzeko laguntzak jaso nahi dituzten eraikinetako titularrek EITa (eraikinaren ikuskaritza teknikoa) eginda eta aurkeztuta eduki behar dute laguntza hau jasotzeko eskaera egin aurretik, eraikinaren antzinakotasuna zeinahi dela ere. EITa Udaleko Sarrera Erregistroan aurkeztuta egon beharko da, dirulaguntzaren eskaera egin baino 10 urte lehenago, gehienez ere.

Eskaera egiteko epea: 2024ko urriaren 23tik azaroaren 8ra (biak barne).

Tramitazio kanalak: 

Jabeen erkidegoak, pertsona juridikoak eta haien ordezkari diren pertsonak:

  • Elektronikoki, udal webgunearen bidez: Izapidea elektronikoki egiteko, ziurtagiri digital bat eduki behar da (B@K-Q, NAN elektronikoa, IZENPE txartela, etab.)

Pertsona fisikoak eta haien ordezkari diren pertsonak:

  • Elektronikoki, udal webgunearen bidez: Izapidea elektronikoki egiteko, ziurtagiri digital bat eduki behar da (B@K-Q, NAN elektronikoa, IZENPE txartela, etab.).
  • Presentzialki, PEGORAn, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa, (Udaletxea, beheko solairua, Untzaga plaza 1).

Itxaronaldiak saihesteko, hitzordua eska daiteke PEGORAn. Hitzordua nola eskatu:

  • Administrazio Publikoetako erregistroetan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adieraziak. Posta-bulegoetan aurkezten diren eskariak Eibarko Udalari zuzenduko zaizkio, kartazal irekian, Posta-bulegoko funtzionarioak data eta zigilua jar diezaion, eskariak aurkezteko epearen barruan ziurtatuak izan baino lehen. Horixe da modu bakarra eskariak Postetxearen bulegoan entregatu ziren egun berberean Udal Erregistroan sartu zirela erakusteko.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Dirulaguntzaren eskaera beste Administrazio Publikoetako erregistroetan aurkeztuz gero, igogailuak instalatzeko edo ordezkatzeko, atarietarako irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak zaharberritzeko obrak egiteko dirulaguntzaren eskaera, behar bezala beteta eta sinatuta.
  • Eskaera egiten duenaren nortasuna egiaztatzeko dokumentuak:
    • Jabe erkidegoek: Jabe Erkidegoaren Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZ).
    • Pertsona fisikoek: Eskatzailearen NANa, AIZ edo balio bereko dokumentua. Eraikinak jabe bat baino gehiago badu, jabe guztiena.
    • Pertsona juridikoek: entitatearen eraketa jasotzen duen eskritura edo dokumentua eta Estatutuak, Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistroan behar den moduan inskribatuta.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…). Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.

Ordezkaria erkidegoko Idazkaria edo Idazkari administratzailea bada, Idazkariak edo Idazkari administratzaileak egindako dokumentua, dirulaguntzaren eskaera izenpetu duen pertsona Jabe Erkidegoko presidentea dela dioen agiria (udal webgunean eskura daiteke).

Ez da dokumentazio hori aurkeztu beharko, Ordezkaritza Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkaritzaren erroldan erregistratuta egonez gero.

  • Jabekideen erkidegoen kasuan, Erkidegoko Idazkari edo Idazkari-administratzaile den pertsonak egindako ziurtagiria, Erkidegoaren eta dirulaguntzaren xede diren obren exekuzioaren arteko adostasuna jasotzen duena (Udalaren webgunean eskuratu daiteke orria) edo Jabeen Batzarraren akta.
  • Zergak Gipuzkoa, Bizkaia edo Araba ez den beste lurralde batean ordaintzen badira, eskatzaileak zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa. Eraikinak jabe bat baino gehiago badu, jabe guztiena.
  • Eskatzaileak duen bankuko kontuaren titulartasuna egiaztatzeko agiria, dirulaguntza hor ordaindu ahal izateko. Ondoko agiri hauetako edozein izango da baliokoa: Laburpen bankarioa; aurrezki-libreta; banketxeak egindako ziurtagiria edo “Titular-kontua” izeneko orria (PEGORAn eta udal webgunean eskuragarri) behar bezala beteta banketxeak emandako zigiluarekin.
  • Obra egin izanaren fakturak.
  • Obra-amaierako ziurtagiria, obraren zuzendari teknikoak izenpetua, proiektu teknikoa nahitaez egin beharrekoa den kasuetan. Gainerako kasuetan eta baliabide lagungarrien proiektuetan ez da beharrezkoa izango obra-amaierako ziurtagiria aurkezterik.
  • Egindako obren amaierako egoeraren argazkiak.
  • Birgaikuntza energetikoaen dirulaguntza eskatu bada, eraikinaren eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria, obrak egin baino lehen eta ondoren.
  • Aurretik Udalean aurkeztu ez bada, EIT dokumentua (Eraikuntzen Ikuskaritza Teknikoa), xml fitxategian eta pdf formatuan.
  • Beste erakunde batzuei dirulaguntzak eskatu bazaizkie, erakunde, instituzio… horiei egindako dirulaguntza-eskaeren zerrenda, edo bestela, dagoeneko jaso diren dirulaguntzena, zenbatekoa eta helburua zehaztuz.

 

Ez da beharrezkoa izango Udalaren eskuetan dagoen dokumentazioa berriro aurkeztea, aurretik beste administrazio-espediente batzuetarako aurkeztu izan bada.

 

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Hirigintza.

Ebazpen organoa: Eibarko udaleko Alkatea.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: 

https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatorias/791208

Udalak emandako dirulaguntzaren justifikazioa:

Dagoeneko eginda dauden jarduerei ematen zaien dirulaguntza denez, diruz lagun daitekeen jarduera bete dela eta funtsak aplikatu direla justifikatzeko, deialdi honetan ezarritako dokumentazioa aurkeztu beharko da, dirulaguntzaren eskabidearekin batera.

 

Deskargatu dokumentuak
Deialdia 2024: gogailuak instalatzeko edo ordezkatzeko, atarietarako irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak zaharberritzeko obrak egiteko dirulaguntzak  
Ikusi | Jaitsi (411.3 KB)
Titularra eta kontua  
Ikusi | Jaitsi (65.0 KB)
Eskaera izenpetu duen pertsona jabekideen erkidegoko edo komunitateko presidentea dela esaten duen dokumentua  
Ikusi | Jaitsi (51.1 KB)
Obrak egiteko erkidegoak edo komunitateak eman duen baietza jasotzen duen dokumentua  
Ikusi | Jaitsi (50.9 KB)
Eskaera dirulaguntza 2024  
Ikusi | Jaitsi (158.1 KB)