Familientzako, tutoreentzako edo harrera-familientzako laguntzak, eskolaz kanpoko jarduerak egiteko (2022)
Deskribapena: Familientzako, tutoreentzako edo harrera-familientzako laguntzen eskaera egitea, eskolaz kanpoko jarduerak egiteko.
Hartzailea: Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako debekuen pean erortzen ez diren pertsonak, eta honako baldintza hauek betetzen dituztenak:
Dirulaguntza eskatzen duenak bete beharreko baldintzak:
- 2022ko urtarrilaren 1ean Eibarko udalerrian erroldatuta egotea.
- 2022ko urtarrilaren 31n Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren edota Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren edota Gizarte Larrialdietarako Laguntzen titularra izatea, edota elikagai-bankuaren programan sartuta egotea.
- Bere ardurapean edukitzea 2 urte edo gehiagoko eta 18 urte baino gutxiagoko adingaberen bat (2005/01/01 eta 2020/12/31 bitartean jaioa).
Adingabeek bete beharreko baldintzak:
- 2 urte edo gehiago eta 18 urte baino gutxiago edukitzea (2005/01/01 eta 2020/12/31 bitartean jaioa).
- 2022ko urtarrilaren 1ean Eibarko udalerrian erroldatuta egotea.
- Deialdi honetan jasota dagoen eskolaz kanpoko jardueraren batean matrikulatzea.
- Herriko ikastetxearen bateko guraso-elkartearen batean izena emanda egotea, betiere hala eskatzen bada elkarteak antolatutako ekitaldietan parte hartzeko.
Dirulaguntzaren zenbatekoa: Honako hauek diruz lagundu ahal izango dira:
- Eskolaz kanpoko eskola kiroleko jarduera.
- Aurreko paragrafoan adierazitako jardueraz gain, Gurasoen Elkarteari kuota ordaintzea.
- Kuota Gurasoen Elkarteari bakarrik ordaintzea.
Eskola-kirola: Dirulaguntzaren zenbatekoa matrikularen zenbateko bera izango da.
Gurasoen elkartearen kuota: Elkarteak antolatzen dituen jardueretan parte hartzeko kuota ordaintzea eskatzen duen neurrian emanen da dirulaguntza. Dirulaguntzaren zenbatekoa, kuotaren zenbatekoa eta gehienez 140 € izango da. Ikastetxe berean matrikulatutako anai-arreben kasuan, anai-arreben kuota bakarra ordainduko zaio Elkarteari. Ikastetxe desberdinetan matrikulatutako anai-arreben kasuan, elkarte bakoitzari dagokion kuota ordainduko da.
Eskaera egiteko epea: 2022ko irailaren 26tik urriaren 21era (biak barne).
Tramitazio kanalak:
- Presentziala: PEGORA (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) Untzaga plaza 1. Beheko solairua. Dirulaguntza jasotzeko eskubidea ematen duen laguntzaren titularrak bertaratu beharko du. Itxaronaldiak saihesteko, hitzordua eska daiteke PEGORAn. Hitzordua nola eskatu:
- Udal webgunearen bitartez: hitzordua eskatu PEGORAn.
- Telefonoz: 940 70 84 00 / 010.
- Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Dirulaguntza lortzeko eskabidea elektronikoki edo aurrez aurre beteko da PEGORAn. Bi kasuetan, honako dokumentazio hau izan behar du dirulaguntza lortzeko eskaerak:
- Adingabearen tutoretza egiaztatzen duen dokumentua. Hauetako edozeinek balioko du: Familia-Liburua; tutoretza edo familia-harrera egiaztatzen duen dokumentua; edo, banaketa- edo dibortzio-kasuetan, haren zaintza egiaztatzen duen dokumentua.
- Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo balio bereko dokumentua, eta ordezkaritzaren egiaztapena, dokumentu bidez. Egiaztapena zuzenbidean bidezkoa den edozein bide erabiliz egin daiteke (notario-ahalordez, eskritura bidez...). Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.
- Dirulaguntzaren xede den jarduerarako beste dirulaguntzarik eskatu edo lortu badira, beste erakunde batzuen aurrean egindako dirulaguntzen eskaeren zerrenda, edo, hala badagokio, emandakoen zerrenda, euren zenbatekoa eta xedea zehaztuta.
- 2022ko urtarrilaren 31n Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren titularra izanez gero, Gizarte Segurantzak luzatutako egiaztagiria, hori horrela dela esaten.
Prozedura hau tramitatzeko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko, bai eskaera egiterako unean, bai hurrengo berrikuspenetan, Eibarko Udalak honako informazio hau kontsultatuko du, bitarteko telematikoen bidez:
- Udalarekiko ordainketan egunean egotea.
- Legezko ordezkapenen kasuan, ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egotea.
- 2022ko urtarrilaren 1ean Eibarren erroldatuta egotea (eskatzailea eta adingabekoa).
- Hala badagokio, Gizarte Larrialdietarako Laguntzen titularra izatea 2022ko urtarrilaren 31n.
- Hala badagokio, Elikagaien Bankuaren programan sartuta egotea 2022ko urtarrilaren 31n.
- Hala badagokio, Diru-sarrerak bermatzeko errenta baten titularra izatea 2022ko urtarrilaren 31n (LANBIDE).
Datu/dokumentu horiek bitarteko telematikoen bidez kontsultatzeari aurka eginez gero, dirulaguntzaren eskaeran adierazi beharko da inguruabar hori, bai eta aurka egiteko arrazoiak ere (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 21 art.), eta dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko da.
Sail arduraduna: Eibarko udaleko Gizartekintza.
Ebazpen organoa: Eibarko udaleko Alkatea.
Ebazteko gehieneko epea: eskaera egiten den egunetik zenbatuta, 6 hilabetekoa izango da.
Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/640000
Udalak emandako dirulaguntzaren ordainketa: Dirulaguntza ez zaio onuradunari zuzenean ordainduko; aitzitik, programak kudeatzeaz arduratzen den enpresa edo erakundeari ordainduko dio Udalak.
Deskargatu dokumentuak |
---|
Deialdia 2022: Familientzako, tutoreentzako edo harrera-familientzako laguntzak, eskolaz kanpoko jarduerak egiteko Ikusi | Jaitsi (456.6 KB) |
Egin tramitea internet bidez |
---|
Hasi tramitea Egin tramitea online |