Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Familientzako, tutoreentzako edo harrera-familientzako laguntzak, eskolaz kanpoko jarduerak egiteko (2023)

Deskribapena: Familientzako, tutoreentzako edo harrera-familientzako laguntzen eskaera egitea, eskolaz kanpoko jarduerak egiteko.

Hartzailea: Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako debekuen pean erortzen ez diren pertsonak, eta honako baldintza hauek betetzen dituztenak:

Dirulaguntza eskatzen duenak bete beharreko baldintzak:

  • 2023ko urtarrilaren 1ean Eibarko udalerrian erroldatuta egotea.
  • 2023ko urtarrilaren 31n Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren edota Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren edota Gizarte Larrialdietarako Laguntzen titularra izatea, edota elikagai-bankuaren programan sartuta egotea.
  • Bere ardurapean edukitzea 2 urte edo gehiagoko eta 18 urte baino gutxiagoko adingaberen bat (2006/01/01 eta 2021/12/31 bitartean jaioa).

Adingabeek bete beharreko baldintzak:

  • 2 urte edo gehiago eta 18 urte baino gutxiago edukitzea (2006/01/01 eta 2021/12/31 bitartean jaioa).
  • 2023ko urtarrilaren 1ean Eibarko udalerrian erroldatuta egotea.
  • Deialdian jasota dagoen eskolaz kanpoko jardueraren batean matrikulatzea edo/eta herriko ikastetxearen bateko guraso-elkartearen batean izena emanda egotea, betiere hala eskatzen bada elkarteak antolatutako ekitaldietan parte hartzeko.

Dirulaguntzaren zenbatekoa: Honako hauek diruz lagundu ahal izango dira:

  • Eskolaz kanpoko eskola kiroleko jarduera.
  • Aurreko paragrafoan adierazitako jardueraz gain, Gurasoen Elkarteari kuota ordaintzea.
  • Kuota Gurasoen Elkarteari bakarrik ordaintzea.

Eskola-kirola: Dirulaguntzaren zenbatekoa matrikularen zenbateko bera izango da.

Gurasoen elkartearen kuota: Elkarteak antolatzen dituen jardueretan parte hartzeko kuota ordaintzea eskatzen duen neurrian emanen da dirulaguntza. Dirulaguntzaren zenbatekoa, kuotaren zenbatekoa eta gehienez 140 € izango da. Ikastetxe berean matrikulatutako anai-arreben kasuan, anai-arreben kuota bakarra ordainduko zaio Elkarteari. Ikastetxe desberdinetan matrikulatutako anai-arreben kasuan, elkarte bakoitzari dagokion kuota ordainduko da.

 

Eskaera egiteko epea: 2023ko irailaren 25etik urriaren 20ra (biak barne).

Tramitazio kanalak:

  • Presentziala: PEGORA (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) Untzaga plaza 1. Beheko solairua. Dirulaguntza jasotzeko eskubidea ematen duen laguntzaren titularrak bertaratu beharko du. Itxaronaldiak saihesteko, hitzordua eska daiteke PEGORAn. Hitzordua nola eskatu:
  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin. 

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Dirulaguntza lortzeko eskabidea elektronikoki edo aurrez aurre beteko da PEGORAn. Bi kasuetan, honako dokumentazio hau izan behar du dirulaguntza lortzeko eskaerak:

  • Adingabearen tutoretza egiaztatzen duen dokumentua. Hauetako edozeinek balioko du: Familia-Liburua; tutoretza edo familia-harrera egiaztatzen duen dokumentua; edo, banaketa- edo dibortzio-kasuetan, haren zaintza egiaztatzen duen dokumentua.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo balio bereko dokumentua, eta ordezkaritzaren egiaztapena, dokumentu bidez. Egiaztapena zuzenbidean bidezkoa den edozein bide erabiliz egin daiteke (notario-ahalordez, eskritura bidez...). Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.
  • Dirulaguntzaren xede den jarduerarako beste dirulaguntzarik eskatu edo lortu badira, beste erakunde batzuen aurrean egindako dirulaguntzen eskaeren zerrenda, edo, hala badagokio, emandakoen zerrenda, euren zenbatekoa eta xedea zehaztuta.

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Gizartekintza.

Ebazpen organoa: Eibarko udaleko Alkatea.

Ebazteko gehieneko epea: eskaera egiten den egunetik zenbatuta, 6 hilabetekoa izango da.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/708129

Udalak emandako dirulaguntzaren ordainketa: Dirulaguntza ez zaio onuradunari zuzenean ordainduko; aitzitik, programak kudeatzeaz arduratzen den enpresa edo erakundeari ordainduko dio Udalak.

 

Deskargatu dokumentuak
Deialdia 2023: Familientzako, tutoreentzako edo harrera-familientzako laguntzak, eskolaz kanpoko jarduerak egiteko  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 440 KB)
Nabigazioa