Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gazteak emantzipatzea erraztu dadin etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzak

Deskribapena: gazteak emantzipatzea erraztu dadin, etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzen eskaera egitea.

Hartzailea: Betiere Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako debekuen pean erortzen ez badira, diru-laguntza hauek eskuratu ahal izango dituzte honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisikoek: 

  • Alokatutako etxebizitzan bizi diren elkarbizitza-unitateko kide guztiek 18 eta 35 urte bitartekoak izan behar dute eskabidea egiten den egunean, menpeko adingabeek izan ezik.
  • Elkarbizitza-unitateko kide bakar batek ere ez du izan behar, ez bere jabetzako etxebizitzarik, ez azalera-eskubiderik, ezta gozamen-eskubiderik. Ondorengo pertsona hauek salbuetsita egongo dira baldintza honetatik:
    • Eskubide horien titulartasuneko partaidetza % 50ekoa edo txikiagoa dutenek.
    • Etxebizitza baten jabe diren eta % 50etik gorako titulartasuna duten pertsonek, baldin eta epaile baten erabakiz etxebizitza bikoteko beste kideari esleitu bazaio familia-egoitza, banaketa, izatezko bikotea desegitearen edo dibortzio baten ondorioz; edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek segurtasun-arrazoiak tarteko beren etxebizitza laga behar izan badute.
    • Etxebizitzen jabe izan arren, jabetza soila dutenek, etxebizitzaren erabilera edo/eta gozamena beste bati dagokiolako. 
  • Gutxienez bizikidetza-unitateko partaideetako bat Eibarren erroldatuta egon beharko da, gutxienez 2 urte jarraian, GAOn dagokion deialdiko iragarkiaren laburpena argitaratzen denetik zenbatuta, edo gutxieneko epe hori bete ezean, Eibarren erroldatuta egon behar dira 5 urtez jarraian, azken 10 urteen barruan argitaratzen denetik zenbatuta.
  • Elkarbizitza-unitatearen diru-sarrerak honako kopuruak baino txikiagoak izan behar dute:
    • 25.000,00 euro gordin urteko(elkarbizitza-unitatea kide bakarrekoa bada).
    • 39.000,00 euro gordin urteko (elkarbizitza-unitatea  bi kideko edo goragokoa bada).
    • Banandutako edo dibortziatutako pertsonen kasuan, diru-sarreren guztirako zenbatekoa kalkulatzean kendu beharrekoak izango dira umeentzako mantendu-pentsioari eta hileroko hipoteka kuotei dagozkien zenbatekoa.
  • Bizikidetza-unitatearen diru-sarrerak 3.000,00 euro gordinetik gorakoa izatea urtean.
  • Eskatzaileek ez dituzte bete beharko etxebizitza izateko eskubide subjektiboa aitortzeko eskubidea ematen duten baldintzak (3/2015 Legea, etxebizitzarena, 4. Xedapen Iragankorra) diru-sarrerak gainditzeagatik edo behar den antzinakotasuna ez izateagatik: 
    • Hiru kide edo gehiagoko bizikidetza-unitateak, baldin eta urtean 15.000 euro baino gutxiagoko diru-sarrerak badituzte eta dagokion erregistro ofizialean gutxienez lau urte badaramatzate izena emanda alokairuko etxebizitzaren eskatzaile gisa.
    • Kide biko bizikidetza-unitateak, baldin eta urtean 12.000 euro baino gutxiagoko diru-sarrerak badituzte eta dagokion erregistro ofizialean gutxienez lau urte badaramatzate izena emanda alokairuko etxebizitzaren eskatzaile gisa.
    • Kide bateko bizikidetza-unitateak, baldin eta urtean 9.000 euro baino gutxiagoko diru-sarrerak badituzte eta dagokion erregistro ofizialean gutxienez lau urte badaramatzate izena emanda alokairuko etxebizitzaren eskatzaile gisa.
  • Elkarbizitza-unitateko inork ez du izan behar bigarren mailako odol-ahaidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezko loturarik errentatzailearekin.
  • Elkarbizitza-unitateko kide guztiek izena emana izan behar dute, edo, izena emateko eskaera egina izan behar dute, Etxebide alokairua eskatzeko erregistro ofizialean.
  • Bizikidetza-unitateko kide batek berak ere ez jasotzea Etxebizitzaren Prestazio Osagarria; etxebizitza izateko eskubide subjektiborik ez izatea eta ezta horren antzeko beste edozein diru-laguntzarik ere.
  • Alokairu-kontratuak elkarbizitzako-unitateko kide guztien izenean egon behar du, haiek familia-unitatea osatzen ez badute.

Oinarri hauen ondorioetarako, elkarbizitza-unitatetzat hartuko da hura alokatzeko diru-laguntza eskatu den etxebizitzan bizi diren pertsonen multzoa. 

Baztertzeak: Ezin izango da diru-laguntza eman honako egoera hauetakoren bat gertatzen denean:

  • Alokairu-kontratua 2016ko urtarrilaren 1a baino lehenagokoa izatea.
  • Alokatutako etxebizitza sustapen publikoko babes ofizialekoa izatea, edo etxebizitza hutsak mobilizatzeko programaren (Bizigune), edo  merkatu libreko etxebizitzen alokairurako bitartekaritza-programaren menpe egotea.
  • Dagokion deialdian zehazten den kopurua baino handiagoa izatea alokairu-errentak.
  • Alokatze-kontratua urtebetetik beherakoa izatea.

Etxebizitza bakoitzeko eskabide bakarra onartuko da.

Etxebizitzak eta errentamendu-kontratuak bete beharreko baldintzak:

  • Alokatutako etxebizitzak Eibarren egon behar du.
  • Kontratua elkarbizitza-unitateko kide guztien izenean egongo da, haiek familia-unitatea osatzen ez badute.
  • Errenta-kontratuaren datak 2016ko urtarrilaren 1ekoa edo geroagokoa behar du izan.
  • Alokairuaren errentak EZIN dira izan hileko 600 euro baino handiagoak.
  • Alokairua banku-transferentziaren bidez ordaindu behar da.
  • Kontratuaren iraupena urtebetekoa edo luzeagoa izango da.
  • Errentan hartutako etxebizitza EZIN izango da sustapen publikoko babes ofizialekoa izan, edo EZIN izango da atxikia izan, ez etxebizitza hutsak mobilizatzeko programei (Bizigune), ez etxebizitza libreak alokatzeko merkatuan bitartekotza egitekoei (ASAP edo antzekoak).

Diru-laguntza hauei dagokienez, etxebizitzan bizi diren pertsona guztien multzoa hartuko da elkarbizitza-unitatetzat (etxebizitza horren alokairua diruz laguntzea eskatu bada). Eskabide bakarra onartuko da etxebizitzako.

 

Eskaera egiteko epea: 2018ko abuztuaren 20tik azaroaren 16ra (egun hori barne). 

Diru-laguntzaren zenbatekoa: Diru-laguntzaren zenbatekoa tarte-sistema baten bidez ezartzen da, eskatzaileek justifikatzen dituzten urteko sarreren arabera; tarte bakoitzari portzentaje bat esleitu zaio, eta gehienez jota 250 € koa izango da:

  • 3.000 € - 9.000,00 € gordin urteko, errentaren % 50.
  • Urteko 9.001,00 € – 18.000,00 €  gordin, errentaren % 40.
  • Urteko 18.001,00 € – 25.000,00 €  gordin, errentaren % 30.
  • Urteko 25.001,00 € – 39.000,00 €  gordin, errentaren % 20.

 

Diru-laguntzaren ordainketa: Diru-laguntza osoa aldez aurretik ordainduko da hilabeteko epean, diru-laguntza ematen denetik zenbatzen hasita, betiere eskaerarekin batera lehen eta bigarren lau hilabetekoaren ordainketen ziurtagiriak aurkeztu badira.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Gazteak emantzipatzea erraztu dadin etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzen eskabidea behar bezala beteta.
  • Banku-kontuaren titulartasuna frogatzen duen dokumentua. Dokumentu hauetako edozeinek balio du horretarako: laburpen bankarioaren kopia, libretaren kopia, banketxeak egindako ziurtagiriak, edo “Titular-kontua” izeneko orria behar bezala beteta banketxeak emandako zigiluarekin.
  • Jabetza-Erregistroaren indizeen zerbitzuak emandako ziurtagiriaren fotokopia, zeinak egiaztatu behar baitu elkarbizitza-unitateko kide guztiek betetzen dutela honako baldintza hau: beren jabetzako etxebizitzarik edo azalera-eskubiderik ez izatea.
  • Zerga betebeharretan (Ogasuna) eta Gizarte Segurantzakoetan egunean egotearen ziurtagirien fotokopia, elkarbizitza-unitateko kide guztiena.
  • Etxebizitzaren alokatze-kontratuaren fotokopia.
  • Etxebizitzaren alokairu-kontratuan titular bat baino gehiago badago, alokairu-kontratuaren titular guztiek haietako baten alde emandako baimena, diru-laguntza beren izenean eskatzekoa, behar bezala beteta.
  • Lehen eta bigarren lauhilekoei dagozkien alokairuaren hileko kuotak errentatzailearen banku-kontuan sartu izanaren egiaztagiriak (ez da onartuko eskudirutan egindako ordainketarik).
  • Errenta-aitorpena egin badute, 18 urtetik gora duten elkarbizitza-unitateko kide guztien errenta-aitorpenaren fotokopia, iragandako azken zerga-ekitaldiari dagokiona (eskabidea aurkezten den unea erreferentzia hartuta).
  • Errenta-aitorpena egin ez badute, hura egitetik salbuetsita egotearen ziurtagiriaren fotokopia eta iragandako azken zerga-ekitaldiari dagozkion diru-sarrerak frogatzen duen dokumentazioa (eskabidea aurkezten den unea erreferentzia hartuta). Diru-sarrerarik izan ezean, horrela delako adierazpena.
  • Etxebizitzaren baten jabea izanez gero, edo etxebizitzaren baten titulartasunean partaidetzarik izanez gero, deialdian jasotako salbuespenen bat egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia.
  • Bananduta edo dibortziatuta egonez gero, deialdian jasotako kasuren bat egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia.

 

Ondoren zerrendatutako dokumentuak aurkeztetik salbuetsita egongo da eskatzailea, baldin eta Eibarko Udalari horiek zuzenean eskuratzeko baimena ematen badio diru-laguntzaren eskabide-orrian; bestela, dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu: 

  • 18 urtetik gorako elkarbizitza-unitateko kide guztiak Etxebideko erregistro ofizialean alokairu-eskatzaile moduan inskribatu izana edo inskribatzea eskatu izana egiaztatzen duen dokumentuaren fotokopia.
  • Ez etxebizitzarako prestazio osagarririk ez antzeko diru-laguntzarik jasotzen ez dutela egiaztatzen duen LANBIDEren egiaztagiriaren fotokopia, 18 urtetik gorako elkarbizitza-unitateko kide guztiena.

 

Tramitazio kanalak:

 

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Hirigintza.

Ebazpen organoa: Tokiko Gobernu Batzarra.

Ebazteko gehieneko epea: hiru hilabetekoa izango da, eskabidea aurkeztu den egunetik zenbatzen hasita.

Diru-Laguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: http://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/411061

Udalak emandako diru-laguntzaren justifikazioa edo zuriketa: Diru-laguntza eman zitzaioneko helburua bete izana eta jasotako funtsak erabili izana justifikatzeko onuradunak duen ohiko azken epea 2019ko urtarrilaren 31n amaituko da, baldin eta alokairu-kontratua deuseztatu ez bada 2018ko abenduaren 31 baino lehen; hala izanez gero, justifikazioa hilabeteko epean egin behar da gehienez ere, alokairu-kontratua deuseztatu den unetik zenbatzen hasita.

Azken justifikazioan honako dokumentazio hau aurkeztu behar da: 

 

Deskargatu dokumentuak
Deialdia: Gazteak emantzipatzea erraztu dadin etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzak  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 347 KB)
Gazteak emantzipatzea erraztu dadin etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzen eskabidea  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 190 KB)
Titular-kontua  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 70 KB)
Alokairu-kontratuaren titular guztiek haietako baten alde emandako baimena, diru-laguntza beren izenean eskatzekoa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 93 KB)
Gazteak emantzipatzea erraztu dadin etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzen justifikazioaren edo zuriketaren inprimakia  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 154 KB)
Nabigazioa