Garapenerako lankidetzarekiko eraldaketa sozialerako heziketa- eta sentsibilizazio-proiektuak gauzatzeko dirulaguntzak (2026)
Deskribapena: garapenerako lankidetzarekiko eraldaketa sozialerako heziketa- eta sentsibilizazio-proiektuak finantzatzeko dirulaguntzen eskaera egitea.
Hartzailea: Dirulaguntza hauek jaso ditzakete irabazteko asmorik ez duten Gobernuz Kanpoko Erakundeek edo Instituzioek, baldin eta DLOren 13. artikuluan ezartzen diren debeku horietako baten ere sartuta ez badaude eta baldintza hauek betetzen badituzte:
- Erakundearen jarduerak eta dirulaguntzaren xedea bat etortzea.
- Dagokien Elkarteen Erregistroan izena emanda egotea.
- Egoitza nagusia edo ordezkaritza iraunkorra Eibarren izatea, eta Udalaren Elkarteen Erregistroan izena emanda egotea.
- Eibarko udalerrian garapenerako sentsibilizazio/heziketa programak eta/edo horretarako jarduera espezifikoak garatzea.
Espresuki geratzen dira deialdi honetatik kanpo Estatuaren menpeko instituzioak eta zerbitzuak eta gainerako administrazio publikoak, baita finantza-erakundeen menpeko erakundeak ere.
Eskaera egiteko epea: 2026ko urriaren 13tik azaroaren 3ra (biak barne).
Dirulaguntzaren zenbatekoa: gehienez 10.000 euro proiektuko.
Dirulaguntzaren ordainketa: dirulaguntza zati bitan ordainduko da:
- % 80 dirulaguntza eman ondoren.
- % 20 sentsibilizazio-proiektua egin eta justifikazio kontua onartu ondoren.
Tramitazio kanalak:
- Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Elektronikoki beteko den formularioari honako dokumentazio hau erantsiko zaio:
- Frogagiri eguneratua, eskaera egiten duenaren banku-kontuaren titularitatearena; eskaera egin duenaren nortasunarekin bat etorri behar dena. Ondoko dokumentu hauetatik edozein da balioduna: bankuaren kontu-laburpena; aurrezki-libreta; banketxeak luzatutako ziurtagiria edo GI3001_D002 Titular-kontua orria behar bezala beteta banketxeak emandako zigiluarekin.
- Entitateak Eibarren egoitza nagusia edo ordezkaritza iraunkorra duelako egiaztagiria.
- Zergak Gipuzkoa, Bizkaia edo Araba ez den beste lurralde batean ordaintzen badira, eskatzaileak zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa.
- GI3001_D005 Eskatutako eta/edo kobratutako beste dirulaguntzei eta laguntzei buruzko erantzukizunpeko adierazpena behar bezala beteta eta entitate onuradunak sinatuta.
- Dirulaguntzaren xedea den GI3001_D003 Proiektu fitxa behar bezela beteta. Diruz lagungarria den jarduera-proiektu bat aurkeztuko da; horretan justifikatu eta garatu egin behar da deialdi honen hamabigarren klausulan adierazitako balorazio-irizpideen edukia. Proiektuak deialdi honen lehenengo klausulan ezarritako baldintzak bete behar ditu, diruz lagungarria izan ahal izateko.
- Dirulaguntzaren xede den GI3001_D004 Programaren edo jardueraren gastu eta diru-sarreren aurrekontua behar bezala beteta.
- Proiektua gauzatzeko beharrezkoa izango balitz ikastetxeren batek parte aktiboa hartzea, ikastetxeko zuzendariaren gutun bat erantsi beharko da, zeinean horrek adierazi behar baitu interesa duela proiektuan parte hartzeko.
- Partzuergoan egin beharreko proiektuen kasuan, partzuergo horretan parte hartzen duten entitateen arteko hitzarmena.
Ondorengo dokumentuen kasuan, deklarazio bat egin daiteke dirulaguntzaren eskaeran, dokumentu horiek aldaketarik ez dutela jasan eta Udalak lehendik badituela adierazten:
- Dagokion Elkarteen Erregistroan sartuta egotearen ziurtagiri eguneratua; bertan zehaztuta egon behar du zein egunetan sartu zen Erregistroan, non den egoitza nagusia eta non diren EAEn dituen ordezkaritza iraunkorrak.
- Elkartearen IFZ.
- Elkarteko Estatutuak.
- Legezko ordezkapenaren kasuan, elkartearen legezko ordezkariaren NANa edo balio bereko agiria, eta elkartearen lege-ordezkaritzaren egiaztagiria. Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.
Sail arduraduna: Eibarko udaleko Gizartekintza.
Ebazpen organoa: Eibarko udaleko Alkatea.
Ebazteko gehieneko epea: dagokion deialdiaren laburpena GAOean argitara eman eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, sei hilekoa izango da.
Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa:
https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatorias/929458
Oharrak: Entitate eskatzaile bakoitzak gehienez ere BI PROIEKTU bakarrik aurkeztu ahalko ditu.
Udalak emandako dirulaguntzaren justifikazioa edo zuriketa:
Jarduera egiteko edo funtsak erabiltzeko epea 12 hilekoa izango da dirulaguntza ematen denetik zenbatuta.
Elkarte onuradunak, dirulaguntza emateko helburua bete duela justifikatzeko eta jasotako dirua zertan erabili duen argitzeko duen justifikazio-epea, proiektua gauzatu eta hiru hilabetera amaituko da (aurkeztutako proiektuan aurreikusitako egikaritze-epearen arabera).
Azken justifikazioa egiteko, JUSTIFIKAZIO-KONTUA modalitatea erabiliko da, eta elektronikoki aurkeztuko da DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA tramitearen bidez. Hauxe da azken justifikazioan elektronikoki aurkeztu behar den dokumentazioa:
- GI3001_D006 Jarduera txostena behar bezela beteta, dirulaguntza ematerakoan ezarritako baldintzak bete egin direla zuritu edo justifikatuko duena, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak adieraziz. Txosten horrek bere gain hartzen du jardueran izandako gastuen eta sarreren zerrenda sailkatua hartzekoduna eta dokumentua identifikatuta, eta haren zenbatekoa eta jaulkipen-data zehaztuta.
- GI3001_D007 Sortutako gastu eta diru-sarrerak. Gastuen eta diru-sarreren zerrenda formatu editagarrian aurkeztu beharko da. Diru-sarrerek eta gastuek bat etorri behar dute.
- Fakturak edo froga-balio baliokidea duten ordezko dokumentuak, trafiko juridikoan balioa dutenak edo eraginkortasun administratiboa dutenak, egindako gastua egiaztatzen dutenak, ordainketa-egiaztagiriekin batera, GASTUEN ETA DIRU-SARREREN ZERRENDAN (GI3001_D007) emandako ordena-zenbakiaren arabera korrelatiboki ordenatuta. Gastu berari dagozkion fakturen artxiboek GASTUEN ETA SARREREN ZERRENDAN (GI3001_D007) adierazitako ordena-zenbakiarekin izendatuta egon behar dute.
- Banku-transferentzia bidez egin beharko dira 400 euro edo hortik gorako ordainketa guztiak.
- 400 eurotik beherako eskudiruzko ordainketak baino ez dira onartuko. Hornitzailearen ordainagiria aurkeztuz egiaztatuko dira, behar bezala sinatuta, ordainketa egiten duen subjektu zorduna eta gastuaren kontzeptua identifikatuta. Hornitzaile berari egindako ordainketak ezin izango dira zatikatu murrizketa hori saihesteko.
- GI3001_D008 Zeharkako kostuei buruzko erantzukizunpeko adierazpena behar bezala beteta eta dirulaguntzaren erakunde onuradunak sinatuta. Zeharkako kostuak edo gastu orokorrak ez dira dokumentu bidez justifikatu beharko, baina zenbateko osoa GASTUEN ETA DIRU-SARREREN ZERRENDAN (GI3001_D007) islatu beharko da.
- GI3001_D009 Langileek emandako denborari buruzko erantzukizunpeko adierazpena behar bezala beteta eta dirulaguntzaren erakunde onuradunak sinatuta. Aurkeztutako justifikazioa ez baletor bat aurretiazko memorian jasotako hasierako aurreikuspenarekin, alde hori eragin duten arrazoiak justifikatu beharko dira dirulaguntza ematerakoan jarritako baldintzak bete egin direla justifikatzen duen jarduera-memorian (GI3001_D006 eredua). Langileen gastuen zenbateko osoa, Gizarte Segurantza barne, GASTUEN ETA DIRU-SARREREN ZERRENDAN (GI3001_D007) jaso beharko da. Honako hauek erantsi beharko dira: lan kontratuak, nominak, Langileen Izen-Zerrenda (LZI), erakunde onuradunaren kargurako Kotizazioen Likidazio-Zerrenda KLO) eta dagozkien ordainagiriak. Era berean, PFEZ atxikipenen 110 hiruhileroko ereduak aurkeztuko dira, eta dirulaguntza hamar hilabetetik gorakoa bada, baita urteko PFEZaren 190 eredua ere, dagozkien ordainagiriekin batera.
- Nazioartekotzea sustatzeko ekintzetan, enpresako langileen bidaia- eta ostatu-gastuak justifikatzeko, GI3001_D010 Bidai eta ostatu gastuei buruzko erantzukizunpeko adierazpena behar bezala beteta eta dirulaguntzaren enpresa onuradunak sinatuta. Horrekin batera, gastua justifikatzen duten merkataritza-dokumentuak aurkeztu behar dira (erabilitako garraiobidearen txartelak, tiketa, fakturak...), horiek baitira zenbatekoa zehazteko oinarria. Era berean, joan-etorrien eta ostatuen gastuen banakako likidazioaren hartzailearen hartu-agiria erantsi beharko da, GI3001_D011 Bidai eta ostatu gastuen likidazioa ereduaren arabera, dirulaguntzaren enpresa onuradunak eta likidazioaren hartzaileak behar bezala beteta eta sinatuta. Joan-etorrien eta bizitokien zenbateko osoa GASTUEN ETA DIRU-SARREREN ZERRENDAN jaso beharko da (GI3001_D007).
- GI3001_D005 Eskatutako eta/edo kobratutako beste dirulaguntzei eta laguntzei buruzko erantzukizunpeko adierazpena behar bezala beteta eta entitate onuradunak sinatuta.
- Jarduerak garatzeko hornidura, obrak edo zerbitzuak kontratatu badira eta diruz lagun daitekeen gastuaren zenbatekoa 15.000 €- tik gorakoa (BEZik gabe) bada hornidura- eta zerbitzu kontratuetarako, edo 40.000 €-tik gorakoa (BEZik gabe) obra-kontratuetarako, hornitzaile desberdinen hiru eskaintza. Honako kasu hauetan: a) kontratuaren objektuaren ezaugarri bereziak direla-eta, merkatuan horiek egiten, ematen edo hornitzen dituen behar besteko erakunderik ez dagoenean, b) gastua dirulaguntza eman aurretik egin denean edo/eta c) aurkeztutako eskaintzen artean proposamen ekonomiko onuragarriena aukeratu ez denean, salbuespen horiek justifikatzen dituen dokumentua.
- Zerga Gipuzkoatik, Bizkaitik edo Arabatik kanpoko lurralde historikoetan ordaindu behar izanez gero, zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.
| Deskargatu dokumentuak |
|---|
|
Deialdia 2026 Ikusi | Jaitsi (534.6 KB) |
|
GI3001_D002 Titular Kontua Ikusi | Jaitsi (67.4 KB) |
|
GI3001_D003 Proiektu Fitxa (formatu irekia) Jaitsi (54.1 KB) |
|
GI3001_D003 Proiektu Fitxa (word formatua) Jaitsi (94.4 KB) |
|
GI3001_D004 Programaren edo jardueraren gastu eta diru-sarreren aurrekontua (formatu irekia) Jaitsi (5.2 KB) |
|
GI3001_D004 Programaren edo jardueraren gastu eta diru-sarreren aurrekontua (excel formatua) Jaitsi (13.5 KB) |
|
GI3001_D005 Eskatutako eta/edo kobratutako beste dirulaguntzei eta laguntzei buruzko erantzukizunpeko adierazpena Ikusi | Jaitsi (125.2 KB) |
|
GI3001_D006 Jarduera txostena (formatu irekia) Jaitsi (62.4 KB) |
|
GI3001_D006 Jarduera txostena (word formatua) Jaitsi (106.4 KB) |
|
GI3001_D007 Sortutako gastu eta diru-sarrerak (formatu irekia) Jaitsi (6.8 KB) |
|
GI3001_D007 Sortutako gastu eta diru-sarrerak (excel formatua) Jaitsi (14.7 KB) |
|
GI3001_D008 Zeharkako kostuei buruzko erantzukizunpeko adierazpena Ikusi | Jaitsi (83.7 KB) |
|
GI3001_D009 Langileek emandako denborari buruzko erantzukizunpeko adierazpena Ikusi | Jaitsi (167.6 KB) |
|
GI3001_D010 Bidai eta ostatu gastuei buruzko erantzukizunpeko adierazpena Ikusi | Jaitsi (275.3 KB) |
|
GI3001_D011 Bidai eta ostatu gastuen likidazioa Ikusi | Jaitsi (153.5 KB) |
| Egin tramitea internet bidez |
|---|
| Hasi tramitea Egin tramitea online |